Loiolako kuartelaren erosketa, xoxik ez militarrentzat

Loiolako kuartelaren erosketa, xoxik ez militarrentzat – 

Loiolako kuartelaren erosketa, xoxik ez militarrentzat2021an “Kuartelik ez hemen, ez inon” Plataforma sortu zen Loiolako kuartela saltzekotan zegoela jakin genuenean. Donostiako Udaletxean mozio bat aurkeztu genuen kuartelaren orubera doanik udalerriari itzuli ziezaiotela eskatuz. Podemosek eta EHbilduk bat egiten zuten eskaerarekin; beste alderdiek berriz ezezko bozka egin zuten. Atzo Donostiako Udalak Defentsa Minestiratzari 73, 3 miloi euro ordainduko dizkiola jakin dugu eta amorru handia sentitu dugu. Askoz gehiago nazioartean pairatzen ari garen saio beliko honetan. Erabat lotsagarria iruditzen zaigu donostiarreon dirutza hori militarren eskuetara pasatzea ikustea. Atzoko berria irakurritakoan, Plataformaren izenean prentsa ohar bat kaleratu da. Hemen duzue. Argazkia mozioa aurkeztu genuen egunekoa da. Donostiako hainbat herri mugimenduren babesaz eta gehiengo sindikalaren atxikimenduaz.

Kuartela musutruk irabazia

Donostiako Udalak Loiolako kuartelaren lur saila erosteko aspaldian hasi zituen Espainiako ministeritzarekin tratuak. Isilpean eramandako erosketa akordioak Azaroaren 7an plazaratzekoak omen dira.

1863an Udalak erabakita harresia erasten hasi zenetik, gure erakundeak saiatu dira militarrak Donostiako lurraldetatik kanporatzen. Ibilbide luzea, urrats bakoitzeko “Gerraren Ministeritza” zenak trukean zerbait eskatu zuelako. Orain arteko lorpen guztiak: Alderdi Eder; Urgull; Ondarretako tiro-zelaia; General Mola ospitalea, Gobernu Militarra…garesti ordaindu ditu Donostiak: lur-berkalifikazioak, orube trukaketak ala zuzenean dirutza ordaindu behar izan du Udalak.

Oraingo honetan, Loiolako Kuartel anakronikoa eraitsi behar den hauetan, bada garaia orube horiek herritarron eskuetara pasatzeko, “musutruk”, gehiegi ordaindu baitu hiri honek orain artekoa. Gerra testu-inguru honetan diru publikotik 73 milioi euro erakunde militar bati ematea guztiz onartezina da, gure erakunde zibilen ahuleziaren erakusgarri. Lur horiek Donostiak behar dituen behar sozial, ekonomiko eta kulturaletarako erabil daitezela eskatzen dugu.

 

KUARTELIK EZ, EZ HEMEN, EZ INON

Herri-Ekimena

Donostiarra Pasaiaratua.