LGTBI irakasleak ikusgarri, ikasle guztientzat babesgarri

LGTBI irakasleak ikusgarri, ikasle guztientzat babesgarri –

LGTBI irakasleak ikusgarri, ikasle guztientzat babesgarriLGTBIQ+ irakasle asko oraindik ez da ikusgarri ikastetxean. Sistema patriarkal zisheterosexistak erabiltzen du beldurra armairua gotortzeko eta ikusezin bizitzeko. Horrek oso eredu kaltegarria ematen die ikasleei. Aniztasun sexu-generikoa jorratzen denean, jorratzen bada, badirudi ikastetxean ez dagoela heldurik LGTBIQ+ denik. Egon, badaudela, baina ikastetxe horretatik urruti edo erabat izkutatuta.

Giro horretan LGTBIQ+fobia indartzea oso erraza da, jazarpena ohikoa izan daiteke eta normaltzat hartzen da bollerak, maritxuak eta transak erasotzea. Curriculum ezkutuan, eta maiz curriculum esplizituan, balio matxistak inongo trabarik gabe transmititzen dira. LGTBIQ+ pertsonak babesteko sortu diren lege eta arau guztiak paper erre bilakatzen dira. Alde horretatik, itundutako hainbeste ikastetxe pribatu katoliko egoteak, eta Hezkuntza lege berriarekin alfonbra gorria jartzeak, zigorgabetasun giro itogarria sortzen du eta laguntzen du eskola LGTBIQ+fobia iraunarazten.

LGTBIQ+ berdintasunaren inguruko jarduerak oso interesgarriak izan daitezke, baina ez dira oso eraginkorrak izaten, baldin eta ikasleek nabaritzen badute irakasleak armairuan daudela. Itxurakeriatzat hartuko dute eta pentsatuko dute antzerki “progrea” besterik ez dela.

Aldiz, ikasleek erreferentziazko LGTBIQ+ irakasleak dituztenean, eredu positiboak ikusgarri egiten dira, bertan daude, ez amestutako mundu idiliko eta eskuraezin batean. LGTBIQ+ ikasleek sumatzen dute haien sexualitateak edo/eta identitateak zilegiak eta onuragarriak direla. Bestalde, LGTBIQ+ ez diren ikasleek ikasten dute begirunea ezinbestekoa dela eta zisheteroarauren inposizioa kaltegarria dela denontzat.

Hitz polit asko entzuten ari ditugun arren, diru publikoarekin gutiz horniturik egongo diren kristau eskoletan laikotasuna eta LGTBIQ+ pertsonak ikusezin izaten jarraituko dute, eta hori ere LGTBIQ+fobia ere bada.

LGTBI irakasleak ikusgarri, ikasle guztientzat babesgarri

Zer duzu buruan “LGTBI irakasleak ikusgarri, ikasle guztientzat babesgarri”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2023-05-17 10:43

    “EGOERA IRAKASLE-TALDEAK ANTZEMATEN DUENEAN
    Talde bateko tutoreak edo irakasle-taldeko beste edozein kideak badira antzematen dutenak ikasle batek behin eta berriz izaten dituen jokabideek adieraz zezaketela haren IDENTITATE SEXUALA ez datorrela bat jaio zenean, bere genitalen arabera, ESLEITU ZITZAION SEXUAREKIN, edo bere sexuaren arabera, gizarteak espero duenarekin bat ez datozen genero portaera batzuk izaten dituela, honela jokatuko da:

    • Irakasleak edo tutoreak horren berri emango dio ikastetxeko Zuzendaritza Taldeari.
    • Zuzendaritza Taldeak diskrezioz jasoko du egoerari buruzko informazio osagarria, eta informazio hori erkatuko du, tutorearekin eta irakasleekin eta irakasleak ez diren gainerako langileekin.
    • Tutoreak baloratuko du, Zuzendaritza Taldearekin batera, komeni den ala ez adingabearekin hitz egitea haren egoeraz.
    • Tutoreak, Zuzendaritza Taldearekin batera, adingabearen legezko ordezkariekin batzartuko da, antzemandako egoeraren berri emateko, eta egoera hori erkatu eta baloratzeko”.

    Arestikoa da EAEko “Adingabe transei hezkuntza-eremuan laguntzeko gomendioak” hezkuntza-protokoloa. Euskara kaxkarraz aparte, begira terminologia horri: sinesmen sexista, homofobo eta antizientifikoetan oinarritzen da.