Lehengo urtean 430.000 euro ordaindu zitzaizkien dietetan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideei
Ander Rodriguez Alternatiba alderdiko bozeramaleak komunikatu baten bidez jakin arazi duenez, bileretan izandako “asistentziagatik” eta haietara joateko “lokomozioagatik”, haien soldataz gain 700 euro jaso zituzten hilero pasa den urtean Gipuzkoako Batzar Orokorretako batzarkideek. Honek urteko 430.000 euroko emaitza ematen digu. Dirutza bat gure poltsikoetatik ordaindua, eta Alternatibako kideak ondo dion moduan, ez dago batere justifikatua.
Rodriguezek zehaztu du, osoko bilkura bakoitzeko ordaintzen zaiena 196,45 euro direla, 147,16 euro bozeramaleen batzar bakoitzeko eta 127,41 euro ohiko bilera bakoitzeko. Diru horrez gain, bidaietarako gutxienez eguneko 13 euro eta kilometroko 0,29 zentimo ordaintzen zaizkie batzarkideei.
Badirudi politikariek haien egin beharragatik, berezko soldataz gain dauden dieta “berezi” batzuk kobratu behar dituztela. Eta gainontzeko langileon dirutik ordainduta gainera. Lotsagarria.