Lehen harria jartzeko looka
Lehen harria jartzeko looka
Erraustegiaren lehenengo harria jartzeko ekitaldian politikari talde bat elkartu da Zubietako orube horretan. Prest daude izerdia ateratzeko hogei segundoan, argazkirako.Denak gizonak, traje ilunez jantzita. Ia denak gorbata iduna estutzen, erretraturako posea jartzen. Lan arriskutsuan dabiltzanez, txaleko berde iksugarria daramate, obretako beharginak bailiran, edota A8an automobila hondatu izan balitzaie legez. Zeren beldur dira? Hondeamakina batek harrapatu dituelakoan, ala?
Buruak, obretako kaskoa jantzita: kaskoan kaskoa. Euren burmuinak balio duelako, babesa behar dutelako, hain da lan arriskutsua gaurkoa! Ganora handirik ere ez dute burukoa janzten, eguneroko kontua ez den seinale.
Denak ilaran, traje, txaleko eta kaskoa jantzita fotografiaren zain.
Parean, argazkilariak, trumilka. Elkarren kontra, angelurik egokienaren bila. Eulien moduan, platano helduegi baten gainean legez.
Eta orain galdera: hain leku arriskutsua bada, zergatik ez ote dituzte argazkilariek txalekoa eta kaskoa jantzi? Euren buruek ez ote dute merezi babesik? Ala politikoena itxurakeria eta eszenaratze hutsa, anzterkia baino ez da?
Galderak…