Lasterkako uko-egite nazionala

Lasterkako uko-egite nazionala –

Egunotan irakurri dut historian doktorea den Josemari Lorenzo Espinosa bilbotarraren “La renuncia nacional del PNV” (2002). Ez da gaur goizeko liburua, baina zer-pentsa ugari eman dit egun ere. Lizarra-Garazi ituna hautsi eta erakunde armatuak jarduerari berrekin eta laster idatzi zen. Sabin Aranaren heriotzatik ehun urtera. Kontatzen du, dokumentuetan oinarrituz, Sabin Aranak sortutako alderdiak berak nola hil zuen bigarrengoz alderdiaren fundatzailea, haren ikuspegi independentista; batez ere, 1977tik 2002ra, diktadura ondoko hogeita bost urte haietan.

Lasterkako uko-egite nazionala

Artikulu honetan, puntu batean zentratuko naiz: justu duela hogeita bost urte, 1999ko uztailean, ETAk EAJ eta EA alderdien ordezkariei egin zien proposamenean, baina aurretik, liburuaren sarreratik, bi paragrafo esanguratsu aldatuko ditut, idatzi ziren hizkuntzan bertan:

…el PNV, creado para conseguir la libertad del pueblo vasco, se enfrenta a una de sus cíclicas fases de renuncia y confusión ideológica en medio de una importante ofensiva española contra el independentismo. El partido surgido para deshacer las dependencias políticas vascas, en la mayor parte de su camino no ha hecho más que consolidarlas. Sin embargo, la situación que inspiró el nacionalismo vasco, hacia el año 1882 y la fundación del partido en 1894, no se ha modificado de forma que podamos permitirnos el lujo de liquidar esta reivindicación y proclamar que se han alcanzado los objetivos fundacionales (13).

Autoreak ikuspegi independentista garbitik idatzi zuen liburu hori. Aurrerago, honela dio eusko alderdi nazionalistaren diskurtso eta portaera politikoaz:

Ni el comportamiento político ni el discurso ideológico del partido son ni han sido nacionalistas, al menos en los últimos veinticinco años. Han sido y son posibilistas o acomodados a la legalidad vigente. Se han correspondido de forma coherente, el PNV de Arzallus, de Garaikoetxea, de Ardanza o de Joseba Arregi e Ibarretxe, con el que antes mantuvieron Sota, Kizkitza o el lehendakari Agirre [Elias Gallastegi Gudari eta Aberri eta Jagi-Jagi-ren independentismoari kontrajarria]. En realidad, el discurso que el PNV ha exhibido desde 1977 hasta hoy es un claro discurso de renuncia nacional, continuación del practicado tras la muerte de Arana por los revisionistas de Comunión. A veces camuflado con referencias a los Fueros, al Pacto con la Corona, al autogobierno, a lo conseguido con la autonomía, a la irrenunciable pero también impronunciable…etc. Pero jamás un discurso nacionalista entero, coherente y decidido, que sea correspondido con una igual actuación política y admitido, como tal, por la totalidad de los nacionalistas (14).

Baina gorago esan bezala, natorren proposamenera: zer proposatu zien ETAk EAJri eta EAri duela mende laurdena? Euskal Herriko zazpi lurralde historikoak (zazpi probintziak) hauteskunde-barruti bakar gisa harturik, bozak antolatzea eta hango emaitzekin Euskal Herri osoko Legebiltzarra osatzea. Legebiltzar hark euskaldun guztion Lehendakaria hautatuko zuen, eta hura arduratuko zen Euskal Herri osoa politikoki berrantolatzeaz, eta Euskal Herri burujabeak Euskal Konstituzioa onartuko zuen. Zazpi probintzietako herritar guztien boto unibertsala bermatuz gero, eta kanpoko esku-sartze politikoak ekidinez gero, erakunde armatuak behin betiko utziko zituen armak. Proposamen guztiz demokratikoa, barneratzailea, inor kanpoan utziko ez zuena, eta benetan independentista!

EAJri eta EAri harrigarria gertatu zitzaien. Garaikoetxeak ez zuen aditzera eman delako ETAren inposizioaren kontua, baina politikoki ez zion errealista iritzi, nahiz eta onartu zuen bat zetorrela euskal nazionalisten aspirazio naturalekin: “Los representantes de EA y los del PNV manifestaron la falta de realismo político que encerraba tal propuesta, por muy acorde que resultara con las aspiraciones naturales de los nacionalistas vascos” (17).

EAJko Egibarrek eta Ibarretxek-eta bai, adierazi zuten ETAk euren alderdiaren autonomia politikoari egindako esku-sartze onartezina zela proposamen hura, eta xantaia politiko ezin larriagoa.

Espainiako 1978ko Konstituzioaren bigarren artikuluak dioena: “La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria común e indivisible de todos los españoles” eta halaber, zortzigarrenak: “Las Fuerzas Armadas, constituidas por el Ejército de Tierra, la Armada y el Ejército del Aire, tienen como misión garantizar la soberanía e independencia de España, defender su integridad territorial y el ordenamiento constitucional.” ez dira esku-sartze onartezinak, baina erakunde armatu ohiarena bai. Eta Frantziako 1958ko Konstituzioaren lehen artikulua ere ez: “La France est une République indivisible, laïque, démocratique et sociale”. Hori ere oso demokratikoa, frantsesentzat, ezen ez euskaldunentzat!

Oso garbi adierazi zuen euskal erakunde armatuak zer den demokratikoa euskal abertzale independentistontzat; zer aniztasun den demokratikoa, eta era berean errealismoaren izenean, gure alderdi abertzale direlakoen kontraesanak, menpekotasunak eta lotsagabekeriak jarri zituen agerian. Esaneko eta makurturik, botere handien aurrean, eta lotsagabe eta mutiri, euskal independentisten aurrean.

Oraindik orain entzun diot Otegiri esaten desnazionalizazio “galopantea” bizi dugula Espainiak euskal jokalarien golei esker Eurokopa irabazi eta ikusi ditugunak ikusita, eta halaxe da dudarik gabe, lasterkako uko-egite nazionala bizi dugu, alde asko hartzen dituena –alderdiena, herritar askotxorena…– eta “boto abertzale” delakoaren gorakadak lausotzen eta ezkutatzen diguna.

Lasterkako uko-egite nazionala  Lasterkako uko-egite nazionala  Lasterkako uko-egite nazionala  Lasterkako uko-egite nazionala

Saiakera-idazlea

3 pentsamendu “Lasterkako uko-egite nazionala”-ri buruz

  • Bozka abertzale asko gezurretakoak dira. Errealitateak, tamalez, hau erakusten digu. Alderdi abertzaleen lehentasuna euskal kontzientzia berreskuratzea izan beharko litzateke.

  • Joxe Arakama 2024-07-18 15:58

    Bat nator “zurtalur”-en komentarioarekin. Hego Euskal Herrian nahikoa da eguneroko bizimodua ohartzea konturatzeko gure gizartea gero eta espainolagoa dela eta konplexurik gabe aldarrikatzen duela bere espainiartasuna. Botoetan Bildu igo bada, abertzaletasuna alboratu duelako da. Euskararen defentsa, adibidez, gizarte zibilaren esku utzi du Bilduk. Alderdi abertzale bat behar dugu.

  • Mikel Haranburu 2024-07-18 19:21

    Nazionalista deitura darabilen ezein alderdiren frakasorik handiena mendeurrenak ospatzera iristea da… belaunaldiak etortzen eta joaten ikustea…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude