Larunbaterako Donostian deituriko martxa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak

Larunbat honetan “Euskal Herriaren eskubideen defentsan” Donostiako kaleak zeharkatuko dituen martxa debekatzeko eskatu du Espainiako Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak. Hiritar talde batek egindako “deialdi zuri” bat dela onartu duen arren, bere ustetan ETAri goratzarre egitea da manifestazioaren benetako xedea.

Ala dio Jesus Alonso fiskalak Espainiako Audientzia Nazionalean entregatutako idazkiak. Bertan, “ezkutuko” manifestazio hau debekatzeko eta Segurtasun Indarrei martxa ospa dadin ekiditeko “beharrezko neurriak har ditzaten” agintzeko eskatzen dio Fernando Andreu epaileari.

MzA5NA==

Bere hitzetan, “polemikarik gabeko leloen atzean egiazki lortu nahi dena ahal den jende kopuru handiena biltzea da, gero biolentziarekin eta bere inguruarekin lotura izatearren legez kanpo utzitako talde terrorista eta erakundeei goratzarre egiteko”. Gaineratu du “erabat beharrezkoa” dela ekitaldi hau ospa dadin ekiditea, “bake publikoa asaldatzen duten bidegabeko ekintzak egin ez ditzaten”.

Nabarmendu nahi izan du antolatzaileetako batzuk duela zenbait urte ETArekin zerikusia zutelakoan legez kanpo utzitako alderdietako kide izan zirela, eta 2006an Batasuna legez kanpo utzi zutenetik “hiritar zibilek” deitu izan dutela manifestazioa.

Okerrik ezean, Donostiako Boulevardetik irtengo da martxa, larunbat arratsaldeko 17:30ean.

Irudia | Duela bi urteko manifestazioa Donostian | gkas | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Larunbaterako Donostian deituriko martxa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-08-13 20:17

    Azkenean ez dute galarazi. Aldatu dan gauza bakarra bukaera Bulebarrean izan beharrean Okendo Plazan egin beharrarena izan da.

  • Ostolaza ta Amilibia 'tar Mattiñ 2010-08-16 14:46

    Ala dio? Ze, Oihan, mairuekin obsesionatua edo?? ;);)

    Badakik, karrerarik gabeko euskaltzain zaletua nauk, kar kar kar!