Langabezia tasa %10ean da jada Hego Euskal Herrian

diegosaurius-rex-flickr
diegosaurius-rex-flickr

Iazko lehenengo trimestrean baino 63.000 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.: 13.600 gehiago Nafarroan eta 49,400 EAE. Portzentaiei heltzen badiegu datuak are ilunagoak dira. Langabezia tasa %72,69 igo da Nafarroan azken urtean eta %83,30 EAE  2008ko Apirilarekin alderatuz.

2008ko azken trimiestrearekin alderatuz berriz, datuak ez dira  hobeak. Langabezia tasa %29.09 hazi da Nafarroan eta %22,61  EAE. Zenbaki absolutotan, Abenduan baino 7,300 eta 20,000 langabetu gehiago daude gure artean.

Gauzak horrela, une honetan langabezia tasa %10,41ekoa da Nafarroan eta %10,33koa EAE, estatu mailako tasarik baxuenak. Halere, aipatu beharra dago langabetu tasa Espainian bezain azkar igotzen ari dela. %25,03 igo da bataz-beste Espainian azken trimestrean. %29,09 Nafarroane eta %22,61 EAE.

Iazko Apirilean langabezia tasa %5,62koa zen EAEn eta %6,05ekoa Nafarroan. Atera kontuak.

Espainia mailan, langabetuak 4 milioitik gora dira dagoeneko eta langabezia tasa %18an da. Aipamen berezia merezi dute Andaluzia eta Extremadurak, %26,15 eta %25,02ko langabezia tasa dutelarik.

Duela hilabete batzuk egiten ziren aurrikuspenak honelakoak ziren ordea.

Datuak guztiak:

Autonomia Erkidegoak eta probintziak [gazteleraz]

Prentsa oharra [gazteleraz]

INE

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.