Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatuaEpaiketetan, kontrakoaren lekukoak erabili behar omen dira norberaren onerako. Hona hemen, bada, Lan Publikoaren Eskaintza, Diario de Navarrak kontatua.

1- Honela bukatu da kontua. A zer lorpena, Izquierda-Ezkerrarena! Euskarazko 120 lanpostu gutxiago deialdian.

Baina nola hasi zen hau dena?

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

2- 2015eko azaroa. Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu da. Lanpostuen %70 euskarazkoak, eta %30 gaztelaniazkoak. Nafarroako gizartean irensteko zaila, batez ere pedagogiarik gabe egiten bada, eta batzuek asmo txarrez erabiltzen badute.

Komikia, Oroz marrazkilariarena (latiradeoroz)

.

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

3- Eta zergatik banaketa hau? Diario de Navarrak berak eman zuen gakoa 2015eko abenduan: PAI programa masiboki zabaldu zen, gaztelaniazko ereduen bizkar. Beraz, gaztelaniazko postuak soberan daude. Horregatik hainbeste postu euskarazko, eta hain gutxi erdarazko.

Baina euskal ghettotik kanpora, nafarrek uste dute inposizio nazionalista dela.

4- Bestalde, zerrenda bakarraren kontua dago. Zer da zerrenda bakarra? Inork ulertzen ez duen kontu tekniko bat. Diario de Navarrari aitortu behar zaio beste edozein egunkarik baino hobeki azaldu zuela:

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

5- Ba zerrenda bakarrik ez da izanen. Irakasle elebidunek bitan egin beharko dute oposizioa, euskaraz eta erdaraz irakasteko aukera izateko. Horretarako, euskarazko eta erdarazko oposizioak bi egun desberdinetan eginen dira (eta hori ere ikusteko dago hala den!).

Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua

6- Ba horrekin ere ez daude konforme batzuk. Esaterako, PSNk dio, hitzez hitz, “euskara dakitenek abantaila” izanen dutela. Gehiago dakienak abantaila izanen du!!!

Bueno, auzi honetan CCOO izan da irabazlea. CCOO olioa bezalakoa da, beti gaineko aldean gelditzen. Erregimen zaharrarekin jasotzen zituen Gobernuaren dominak, diru-laguntzak, babes ofizialeko etxeak eraikitzeko eta banatzeko enkarguak… Eta orain, Izquierda-Ezkerraren eskutik, Gobernu berriaren erabakietan parte-hartze zuzena du, kasu honetan euskararen kontra egiteko.

Aupa CCOO! UPNkoak itzultzen direnerako, zuendako beste domina bat prest izanen du, emandako zerbitzuak eskertzeko.

Lan Publikoaren Eskaintza, Diario de Navarrak kontatua.

7 pentsamendu “Lan Publikoaren Eskaintza, etsaiak kontatua”-ri buruz

  • Negargarria da. Logika hutsak agintzen du elebiduna, elebakarra baino baliotsuago eta moldagarriago izaki, saritzea. Bada Nafarroako Gobernua ez da gai horrek horrela izan behar duela agertzeko eta “diskriminatzailea” ei da hori. Harrapazank!

  • Ba nik uertzen ditut, nik medikua izan nahi dut ikasi gabe ta ezin dut, ta hori bai bidegabekeria iruditzen zaidala, ingenialari ere izan nahiko nuke baina ez dut gurarik ikasteko ta baliabiderik ezta ere, zergatik ezin naiz medikua edo ingeniaritzan aritu?

    Goikoa benetan pentsatzen badu norbaitek, babua dela errago zioten, baina gauza euskararekin bada, ergelkeria dana askorentzako normala ta zilegi bihurtzen da.

    Aldaketaren gobernua? Kar kar.

  • Oso lan zaila du Aldaketaren Gobernuak Nafarroan. Edozein lorpen egiten duelarik, zailtasun, esfortzu eta borroka handiz egingo du aurrera. Helburua argi izan behar dugu, hauteskundeak berriz irabaztea. Euskaldun guztiok bil gaitezen. Denon laguntza gutxi izango da, etsai beldurgarriek edozein neurri edo trikimailu erabiliko baitu hortarako.

    Alde batetik, gobernuaren parte diren IU eta Podemos espainiarzale peto-petoak dira. Protagonismo nahia dute gainera, IU desagertzear dagoen partidua da eta Podemos gorakada ikusgarria eman duena (komunikabideek lagunduta).

    Bestetik, Nafarroko betiko erregimena deituriko taldekoak (UPN, PP, PSN, PSOE,…) oso ohituta daude pribilegioetara. Ez dakit noiztik dagoen egoera hau, agian 1512. urtetik. Baina erraz ikusten da 1936tik frankistek boterea hartu zutela.
    Ordutik, sekulako anabasa eta suntsiketa eragin dutela Nafarroako Euskal Kultural, Euskeraren egoeran, etab. Horrez gain, Nafar Euskaldunak oso ohituta daude autogorrotora. Harrigarria da Baztandar eta Leitzar espainolista euskaldunak ezagutzea.

  • Peio Zuhatzu 2016-02-10 21:49

    Nik ez dut gustuko ustezko etsaien eta gutarren lehia hau. Nahiago nuke norbaitek azalduko balit zergatik behar dituzte hainbeste lanpostu euskaraz, nire iritzia datuetan oinarri dezadan eta ez leialtasunetan.

  • Hementxe azalpena, aurrek ere ulertzeko modukoa.
    http://www.noticiasdenavarra.com/2016/01/12/opinion/columnistas/mugatik/la-ope-explicada-a-los-ninos

    Zuk agian ez duzu argi izango, baina euskararen etsaiek oso argi dute egin nahi dutena.

  • Peio Zuhatzuri:
    Nik ere ez dut gustuko etsaien eta gutarren kontua. Are gehiago, Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolazaren beheko zutabea sinatuko nuke. Baina holakoak esan, eta gero euskaldun elebidunei gaztelaniazko postuetarako sarbidea debekatu nahi badiete, ba erantzun egin beharko da.
    “Euskararen Legea
    Vascuencearen legea Nafarroa, euskara eta eskubideak zatikatu zituen eta argiro artifiziozkoa eta baztertzailea izan zen.
    Errealitate soziolinguistikoa, egun, erabat aldatu da eta, behin eta berriz erakusten dutenez D ereduan izaten diren matrikula kopuruek, nafarren gehiengo zabal batek euskara sustatzeari dion atxikimendua argia da.
    Lege batek, honek egin duen moduan, lerro lodi bat marrazten duenean bere gogara, bidegabekeria, bazterketa eta itzala sortzen dira. Horren erakusgarri garbia da zonalde ez-euskaldunean bizi izan den egoera.
    Hau dena kontuan hartuz, zarata da euskara eta euskaldunen etsai nagusiena. Kontsentsua eta akordio zabalak dira nahitaezko jokabideak. Kontsentsu hau gauzatu beharko litzateke euskararen erabileraren gaineko politika integral batean. Kontsentsu honek, gainera, euskararen kontrako jarrera amorratuak eta jokabide patrimonialistak, biak hala biak, bazter uztea ekarri beharko luke.
    Trenen arteko talka, zarata, polemikak, eta frentismoarekin amaitu behar dugu, batez ere hezkuntza publikoa eta euskaldunen mesederako.
    Joseba Ezeolaza, Izquierda-Ezkerrako kidea, Euskalerria Irratian
    2016-02-04
    http://euskalerriairratia.eus/komunitatea/Ezeolaza/1454587464577

  • Peio, zilegiagoa litzateke galdetzea ea zergatik dauden hainbeste postu Gazteleraz PAIa Gaztelerazko eredua ordezkatzen ari danean.
    Baina ez, euskarazkoengatik galdetzen dezu.
    Ba euskarazkoak betidanik gutxi izan direlako agian? PAIa ez dulako euskarazko ereduak Gaztelerazkoak bezala ordezkatu? PAIa duten zentru batzuk ere euskara ematen dutelako?

    %30 euskaldunak izatea ez du erran nahi irakasleak %30a izan behar direnik, kontuan hartu behar dana da ze hizkuntzatan ikasiko duten datorrenak.