Laborarien txokotik harago

Laborarien txokotik harago –

Duela aste batzuk Baionako besten azken eguna zen. Igandearekin, ELBk besta horien karietarat zutik ematen duen ostatu herrikoi handian zuberotarrak ziren langile, laguntzaileak ontsalaz. Bost egunez oztibartarrak, Garazi-Baigorrikoak, amikuztarrak, kostaldekoak aldizkatu dira ostatuan.

Laborarien txokotik harago
Arg: Patxi Beltzaiz (NAIZ)

Hatsarrean edo lehenbiziko urteetan laborari gizon-emazteak ziren nagusiki zerbitzuan, sukaldean.

Aurten, azken asteetako uda heze honen artetik gaitzeko belarkako aroa ukan dugu. Pentzeetan eta Baionan ezin izan bietan haatik. Langile, laborari eskas gorria genuen, ondorioz, Baionako txokoan.

Hor ikusi dut sare sozialen eragina gure mundu honetan. Gure arrangura plazaratu orduko sarean, alde guzietarik agertu zaizkigu boluntarioak!

A ze sorpresa! Eta zer jende desberdina ikusi izan ahal dugun guregana hurbiltzen. Zahar arrandan direnak, ikasturtea bururaturik oporraldian zeuden ikasleak, laster sei hilabeteko lanaldiarentzat Afrikarat doan itsasturia… Eta holako jende arraroa

Ahulezia zirudiena indar bilakatu da. ELBk bultzatzen duen laborantza herrikoi eta elkartasunezkoak bultzatu zituztela guregana eskukaldi baten emateko aipatu didate denek.

Beste mundu bat posible da. Laborantzatik ere ideal hori landu nahi dugu. ELBk azken urteetan, bere ibilbidean eraman dituen borrokek eragin anitz ukan dute jendarte zabal batean. Gurekin identifikatzen balira bezala. Seinale ona da. Ulertuak garelako gaituzte lagundu nahi. Laborantzak elikatzea baino zerbait gehiago egiten du. Gure txokoari ateak ireki ditzagun, beraz.

Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratua

Laborarien txokotik harago

Landibarren laborari, ELB sindikatuko idazkari nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude