La Troba Kung-Fu talde katalanak egin du aurtengo Herri Urratseko kantua
Elkartuz zabaldu aurtengo leloarekin bat eginez, lehen aldiz, euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko kantua. La Troba Kung-Fuk aste honetan aurkeztuko du Danba taldearen laguntzarekin egindako lana. Ostegunetik aurrera gurean izango ditugu kontzertuak eskaintzeko. Ostiral goizean, berriz, komunikabideen aurrean aurkeztuko dute, Astigarragan.
Elkartuz zabaldu izango da aurtengo Herri Urratseko kantua, eta lelo horrekin bat eginez, lehen aldiz ez du euskal talde edo kantari batek egin, baizik eta La Troba Kung Fu talde katalanak. Rumba katalanaren erreferentzia nagusienetariko bat da bere herrian, eta Euskal Herriko bideak ere ederki ezagutzen dituzte La Trobakoek behin baino gehiagotan ibili baitira gurean kontzertuak eskaintzen.
Aurtengo Herri Urratseko kantua egitea eskaini zitzaienean ez zuten zalantza izpirik izan, eta laguna duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari Seaskako bestaren ahotsa izateko asmoz. Emaitza elkartuz zabaldu: akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz.
La Troba Kung-Fu 2005ean sortu zen Joan Garriga Dusmingueteko akordeonista buru zuela. Dub, cumbia, sarao, blues eta boogie-woogiearen nahasketa bat da egiten duen rumba. Haien bizi modua nahasketan oinarritzen dute, eta Herri Urratsen kantua eginez, ildo horretatik jarraitu nahi izan dute.
Kantua aurkezteko bira
Martxoaren 15ean: Gasteiz, Jimmy Jazz, 20:30ean
Martxoaren 16an: Tolosa, Bonberenea. 22:30ean
Martxoaren 17an: Ondarroa, Kafe Antzokia. 22:30ean