La Gacetaren azal lotsagarria
Irudi batek hamaika hitz baino gehiago balio dutela esan ohi da. Hitzik gabe geratu gara gu La Gacetaren gaurko azala (2011/06/12) ikusita: “ETAk alkatea du Donostian”. Eta gustura asko gelditu dira gainera! Sentsazionalismo gordinean erori behar al da kazetaritza aleak saltzeko? Zakarretara botatzeko besterik balio ez duen prentsa da hau. Ez al da argi gelditu Bildu ez dela ETA? Baina tira, zer espero dezakegu Espainiako eskuinaz? Egunkaria ixten dute eta Frankismoaren eta muturreko faxismoaren ageriko apologia egiten duten hedabideak (Intereconomía kasurik nabarmenena) hortxe jarraitzen dute. Kaka zaharra.
Ideario deitzen diote euren oinarri teoriko eta praktikoari. Begirada bat eman besterik ez dago ohartzeko erretorikak zenbateraino laguntzen dion sarri faxismoari.
Intereconomia taldearen jarduera eta konpromisoari buruz diote : “El Grupo manifiesta su deber y derecho de atenerse a criterios de verdad, libertad y calidad profesional en la comunicación de información y contenidos”. Edozein hedabidek sinatzeko moduko baieztapena. Aurrerago badira, ordea, “raíces cristianas” eta horrelako aipamenak ere, kristau zintzo oro lotsagorritzeko modukoak.
Agian, eskuartean darabilgun konturako, ordea, adierazgarriena “Unidad de España” delakoari buruz diotena da: “El Grupo Intereconomía entiende que la identidad y unidad de España son una realidad histórica, un bien común y un patrimonio vivo, transmitido entre generaciones, cuyas formas de configuración pertenecen en exclusiva a la soberanía de todos los españoles.”
Ba hori, betikoa: Gernika euskal tropek bonbardatu eta suntsitu zutela.
Nahi ala ez, kontua da horrelakoek ezin gaituztela harritu. Gauza da orain egunkari bat dutela…
Ba nire ustez salaketa judiziala jarri beherko liokete egunkariari. Faxizta hutsak direla? Eta? Horrek ematen die nahi dutena esateko eskubidea ala?
Lotsagarria da bai. Intereconomiakoak berriro ere ze kastatakoak eginda dauden erakutxi dute. Baina nire ustez ezin gara beraien nibel berdinean jarri, oberena probokazioei ez kasu egitea dela uste dut. Faxista deitzea gehiegi dela pentxatzen dut. Zorionez badira ia urte batzuk totalitariamoak europar batasunean itzali zirela.
“hitanibi”, ulertu dut zer esan nahi zenuen, baina totalitarismoak desagertu…niretzat puri-purian daude totalitarismoak…edo agian totalitarismoa, singularrean, mundu mailakoa bat eta orokorra dela iruditzan baitzait.
Ondo Aitor! Baina zeatzago, eskuindar botere faktikoen erabateko kontrola. Obama eta antzekoen gainetik dauden Rockefeller familia eta horrelakoek onartzen dutena soilik gertatzen da mundu osoan (diotenez klima ere kontrolatzen hasiak dira).
Barkatu gaiez aldatu izana: “La Gaceta”-rena sekulako astakeria da, ta badakite, baina min egiten duen bitartean erabilgarri zaie horrelako titularrak jartzea. Neri ia parregura sortzen dit, gutxienez Euskal Herrian horrelakorik sinestuko duenik ez dela uste baitet (PP-zaleak ezik, hauek DENA sinisten dute euren onerako bada).
Ados zurekin Aitor. Bada bai panorama internazionalaren jabe den aktore bat. Ibanek esaten duen bezela ez dira estatuko politikoak agintari. Reagan boterean egon zenetik konglomeratuen jabeek sorturiko lobbyak dira presidentearen gainetik agintzen dutenak. Guztiz ados. Krisiak europar batasuna jo zuenetik eskuina latz irabazten ari da, eskuineko partidu radikalak ere gogor jo dute hainbat estatuetan. Baina totalitarismorik ez da gelditzen europar batasunean, Maastrichtko paktuak ez du horrelako politikarik onartzen.