Kutxabank, Vocento, EAJ, eta euskarafobo autoktonoak

Kutxabank, Vocento, EAJ, eta euskarafobo autoktonoak –

Kutxabank, Vocento, EAJ, eta euskarafobo autoktonoakEl correo (Vocento) kazetaren arabera, “Arriola ha reparado en que el euskera es un limitante para la atracción de profesionales extranjeros”. “Ha reparado” dio, “konturatu da” beraz, egiazkotasuna aitortuz Arriolaren hitzei. Lehengo lepotik burua, Eguna egunkariaren errotatiba bahitu zutenen ondorengoen kazetak. «Si un polaco viene a una empresa a trabajar cuatro años, pues no le cuadra que sus hijos estudien en este idioma», jarraitu du Inmaculada Boneta Jeltzale ezagunaren semeak, EAJk Kutxabanken buru jarri duenak. Euskara kaxkar batean ere errepikatu ditu adierazpenok, lotsagorritu barik, aberaskumeen ezaugarri.

Euskarafobia ariketa merkea da, arrazoizko oinarririk batere ez duena. Batetik, hezkuntza ingelesez eskaintzen duten ikastetxeak badirelako Euskal Herrian, gizarte honetan bizi den edonork badakien bezala… bankeroek ez ezik akaso?

Bestetik, euskararik ez den Cantabrian, Errioxan, Zaragozan eta beste herrialde askotan, “dohaitsu poloniar” edo bestelako oso gutxi aurki daitezkeelako, Euskal Herrian baino askoz gutxiago, izan ere. Española da arazoa, beraz?

Kutxabankeko buru Anton Arriolaren adierazpenak, aurkeztezinak ezezik oso larriak dira, EAEko erakunderik esanguratsu eta boteretsuenetako baten ordezkari nagusia izaki, baina ez diogu erakunde horri hankasartzea zuzentzeko ahaleginik ez barkamen eskaririk entzun, ezta entzungo ere, ziurrenik.

EAJk ere mutu dirau, Arriolaren izendapena alderdi horrek egin bazuen ere. Horrenbestez, batzuen eta besteen irudia kaltetuta geratu da euskaldunon artean, baina beharbada, gehiago estimatzen dituzte El correo euskarafoboaren eremu ideologikoan murgiltzen direnen txaloak. Datozen egunotan ikusiko dugu EAJren euskararekiko endekapen ideologikoa norainokoa den, baita Kutxabankek euskaldunekiko errespetu apurrik gordetzen ote duen ere.

Kutxabank, Vocento, EAJ, eta euskarafobo autoktonoak

Oinezkoa

10 pentsamendu “Kutxabank, Vocento, EAJ, eta euskarafobo autoktonoak”-ri buruz

  • Dozenaka milaka gazte prestatuak joan zaizkigu azken bi hamarkadetan, baina arazoa omen da poloniar bat edo beste ezin erakartzea, mesedez…

    Aitzaki merkeagorik euskararen hezkuntzaren kontra egiteko…

    EAJren konplizitaterik gabe ari da espainiar estatua oraingo oldarraldi judizial burutzen? Ez dut uste, hori guztia hitzartua ematen du.

    Hizkuntz eskakizunen deuseztapenaren ondoren, bide orriak euskarazko hezkuntza seinalatzen du, zertarako euskaraz hezi lanerako ez du balio…

    EAJ hurrengo erasoa ari dira plazaratzen Vocentoren bidez? Ingelesa indartzea D ereduan eta hiltzear daukagun euskara are gehiago ahulduko dute?

    Hau bai minbizia

  • Ez zait iruditzen hitzartu dutenik ezer. Egoera hau utzikeria kronikoaren eta EAJn erdaltzaleak nagusitu izanaren emaitza dela esango nuke.
    Bestalde, euskarazko hezkuntzaren aurkako erasoa Hezkuntza Legean dago jasota, eredu eleaniztuna orokortzearen alde egiten delarik (ahaztu gabe doa, eredu eleaniztunaren alde bat egin zutela Podemos-PSE-PNV… eta EHBilduk, hauek azkenean legea bera babestu ez bazuten ere).
    Eta D ereduan ingelesa indartzeaz zer esan? Ikastolak izan ziren aitzindari horretan! Negargura ematen du honek guztiak…

  • Bai, Hezkuntza Legearena…

  • Zer da EAEn, Nafarroan bezala? PSNren atzaparretan gaude gatibu irakaskuntzan, ezin okerrago. Eta ikusten ari nsiz EAEn Nafarroarekin lerrokatzen ari zaretela? Duzuen Hezkuntza lege berri hori dugu lekuko, etsaiek asmatua

  • Mikel Haranburu 2025-03-25 13:17

    Baina baina, zer nahi dugu, Poloniar bat talentuduna ala Poloniar euskaldun bat?
    Bitartean… Euskal Herrian ez dugu talenturik hizkuntzaren normalizazioa burutan ateratzeko… eta Poloniar batek horretan ezer gutxi lagunduko…

  • Joxe Arakama 2025-03-25 16:14

    Edozin kasutan, baldin eta hemengo ikasleen formazioa eskasa balitz, hemengo instituzioen zeregina irakaskuntza gabezia hori konpontzea litzateke. Eta behar izanez gero, beka sistema bat antolatu sumatzen diren hursuneak betetzeko. Dena den, berdin zait nori ematen dion botoa Anton Arriolak, bere pentsamendu VOX/ PPrena da… eta EAJ eta EHBildu isilik. LABek zer? Eskerrak ELA sindikatuari!

  • Juan Inazio Hartsuaga Atzo

    Hurrengo Euskaraldian kategoria berria asmatu beharko da: Labanaprest. Norentzat lehen txapa?

  • Bittor Hidalgo Atzo

    EAJk esan beharko likek ezr, ala?

  • EAJk izendatutako EiTBko Andoni Aldekoak esan du ba…
    «El euskera puede limitar la elección de profesionales que tienen una gran experiencia en la gestión de medios» https://naiz.eus/eu/info/noticia/20250326/aldekoa-sobre-el-euskara-en-eitb-puede-limitar-la-eleccion-de-profesionales
    Bere gabezien defentsan. Kopeta behar da.
    Zer motatako “kastiñak” egiten ditu EAJk? Nondik ateratzen ditu horrelako harribitxiak? Edo pentsatu beharko dugu PSE baino euskarafoboago bilakatu dela?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude