Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotuaDuela asko, Kutxa Ekoguneak hezkuntza-proiektu “eraldatzaile” baten alde apustu egiteko aukera planteatu zuen, Europako beste herrialde batzuetan zenbait hamarkadatan zehar frogatu duten eta emaitza harrigarriak izan dituen hezkuntza-proiektu baten alde, alegia. Proiektu horren bitartez, gertuko natura edo basoa hezkuntza-testuinguru bihurtzen da txikienentzat: basoeskola proiektua.

Ordudanik, Kutxa Ekoguneak Europan dauden naturako Haur Hezkuntza ildoei buruzko informazioa bildu du, teknikariak eta irakasleak prestatzen lagundu du, irakasleak eta familiak ilusioz betetzea lortu du -orain horiek dira ekimenaren defendatzaile nagusiak- eta sekulako eginkizuna egin du pedagogia eta komunikazio arloan, herritarrei adingabeek garapen soziala, emozionala eta kognitiboa beste modu batera gauza dezaketela ezagutarazteko helburuarekin, askoz modu eraginkorragoan, autonomoagoan eta osasuntsuagoan.

Dagoeneko urtebete igaro da Kutxa Ekoguneak proiektua aurkeztu zuenetik eta batzorde bat sortu zuenetik Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin, Berritzeguneekin, Ingurugela-Ceida zerbitzuarekin, Ikastolen Elkartearekin eta, berriz ere, aitzindariak izateko erronkari aurre egitea erabaki duten bi ikastetxeekin, hau da, Donostiako Amara Berri eta Hernaniko Langile Ikastolarekin. Urte honetan zehar, batzordeak txosten bat idatzi du programa-, gune- eta ohitura-aldaketek eragindako kezkei eta legezko betebeharrei erantzuteko, betiere Hezkuntza Sailaren markoaren pean. Sail honek, modu teknikoan hartzen du parte proiektu pilotuan eta proiektuak etorkizunean irakaskuntzan izan dezakeen eginkizuna aztertzen ari da.

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua

Proiektua oso aurreratuta dago dagoeneko, eta martxotik ekainera aldez aurretiko pilotutza moduko bat egingo da Langileko eta Amara Berriko neska-mutilekin. Ikastaro esperimentala Kutxa Ekogunearen lursailetan gauzatzen ari da, Donostian, bi ikastetxe horietako 3 eta 6 urte arteko ikasleekin.

Kutxa Ekoguneak gunea egokitu eta bi ganadu-txabola aterpe bihurtu ditu, zuhaitzak saneatuz eta ikastetxeen eskura bi hezitzaile jarriz: naturaren eta ingurumen-hezkuntzaren inguruko ezagutzak partekatuko dituen biologo bat eta laster Edinburgotik iritsiko den beste bat, 4 urtez basoeskola batean lan egiten aritu dena.

.

Basoeskolaren ezaugarri orokorrak

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotuaBeste ikastetxe batzuetan bezala, curriculum ofiziala garatuko da eta naturak hezkuntza-edukiak jorratzeko baliabide didaktikoak eskainiko ditu. Izan ere, natura bera izango da hezkuntza-baliabiderik garrantzitsuena.

Jolas askea izango da ikasteko metodologia nagusia, hori baita neska-mutilen ikasteko metodo naturala. Horrela, ikasleek norekin eta non jolastu aukeratuko dute, elkarrekin harremanetan jarriz eta jarduerak eta jolasak asmatuz. Metodologia horri esker, ikasleek natura ikertu eta modu autonomoan eta askean komunikatuko dira elkarrekin; horrela, jarduten ikasten dute, benetako esperientziak bizitzen dituzten bitartean.

Udaberriarekin batera, Kutxa Ekogunea basoeskola proiektua gauzatzen hasi da, eta dagoeneko Langile Ikastolako 60 neska-mutilen bisita jaso du, hiru taldetan banatuta; horiek hiru egunetan zehar garatu dute programa. Ebaluazioaren emaitza oso positiboa izan da. Irakasleen hitzetan, “merezi du proiektuaren alde apustu egiteak; ikasleak oso kontentu daude, itzultzeko irrikan, eta, gainera, aldaketa nabarmena da dagoeneko, oraindik oso denbora gutxi igaro bada ere”.

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua

Langile Ikastola maiatzean itzuliko da eta, orduan, programa astebetez jarriko da martxan. Unibertsitateak proiektua babesten jarraituko du ebaluazio-baliabideak diseinatzeko orduan eta esperientzian parte hartuko duten irakasleen taldeak jolas askeari buruzko prestakuntza trinkoa jasoko du, baita ingurune naturalari buruzko oinarrizko ideiak ere.

Dena prest egongo da, urriaren 1etik ikasturte amaierara, ikastetxe bakoitzeko 3 ikasle-talde programa garatzen has daitezen. Bi ikastetxeek Hernaniko eta Donostiako Udalen laguntza jasoko dute garraio-gastuak estaltzeko; izan ere, bi erakundeek etorkizunean proiektuarekin lankidetzan jarduteko bideak aztertzeko interesa agertu dute.

Basoeskolaren proiektu pilotuak emaitza positiboak eskaintzen baditu – hala izatea espero dugu-, hark eredu gisa balioko du naturan oinarritutako metodologia hori beste ikastetxe batzuetara hedatzeko.

Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua

Kutxa Ekoguneko Basoeskola Kutxa Ekoguneko Basoeskola Kutxa Ekoguneko Basoeskola Kutxa Ekoguneko Basoeskola

Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz. - EKOGUNEA.EUS - Kutxa Gizarte Ekintza (KUTXA FUNDAZIOA)

Zer duzu buruan “Abian da Kutxa Ekoguneko Basoeskola proiektu pilotua”-ri buruz

  • Gure herri guztiak hormigoiarekin txikitzen, baina gero hormigoi gris horretan berdez margotutako marrazki ekologikoa.
    PATETIKOA