KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK ekimena, abian!

KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK ekimena, abian! –

ZER DIRA?

KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK ekimena, abian!KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK herritarren arteko sareak dira, etorriberrien zenbait zailtasunen aurrean ekarpena egiteko prest dauden norbanakoen nolabaiteko komunitate txikiak. Funtsean, etorriberriek osasun kontsultetan, ikastetxeetako hitzorduetan, banketxeko tramitazioetan eta beste zenbait prozesutan beharrezko laguntza eta babesa emateko prest dauden pertsonek osatuko dute sare hau. Emakume etorriberrien aitortzetatik dakigu migratzean zer nolako oztopoei egin behar zaien aurre, eta horri modu komunitarioan erantzuteko ekimena da hau. Programa irekia eta doakoa da, komunitatea eta pertsonen artean kulturartekotasuna sustatzea baita xedea.

NOLA HAR DEZAKET PARTE?

LAGUNTZA ESKAINI NAHI DUT
Bidali WhatsApp mezua 688625900 telefonora, eta gure kide batek hartuko dizkizu beharrezko datuak: izen-abizenak, udalerria, telefonoa, hizkuntzak (eta ezagutza maila) eta laguntzeko disponiblitatea. Informazio hori datu base pribatu batean gordeko da, jasotako eskaerak bideratzeko etorkizunean.

LAGUNTZA BEHAR DUT
Bidali WhatsApp mezua 688625900 telefonora informazio honekin eta gure kide bat jarriko da zurekin harremanetan: izen-abizenak, udalerria, telefonoa, hizkuntzak (eta ezagutza maila) eta zure beharrak. Informazio hori datu base pribatu batean gordeko da, jasotako eskaerak bideratzeko etorkizunean.

NOLAKOA IZANGO DA FUNTZIONAMENDUA?

  • Jasotako eskaerak elkarteko kideek tramitatuko dituzte, eta laguntza emateko edo jasotzeko prest azaldu diren familia edo pertsonak elkarren artean kontaktuan jarriko dituzte.
  • Programan izena ematen dutenek adieraziko dute zenbateko maiztasunarekin dauden laguntza emateko prest (astero, hamabostero, hilero edo hiruhilero). Horren arabera jarriko dira harremanetan interesdun pertsonak. Eskaera bat jasotzen den aldiro, izena eman duten kideei bidaliko zaie mezua WhatsApp bidez, laguntzeko prest dagoen pertsona edo familia finkatu arte.

Triptikoa kulturartekotasun familiak

KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK ekimena, abian!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude