Krutwig, ezagutu beharreko igarlea

Krutwig, ezagutu beharreko igarlea –

Duela bi urte ospatu genuen Federico Krutwig Sagredoren mendeurrena. 1921ean jaio zen Getxon eta 1998an zendu. Tarte horretan ekarpen asko eta hausnarketa ugari utzi zizkigun. Gizon jakintsua zen, eta ezagutzaren arlo ugari aztertu zituen, hala nola politika, ekonomia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura eta euskara. Intelektual oparoa izan zela ez dago zalantzarik, nahiz eta onespen gutxi eman zitzaion bizi zen artean, eta horrela jarraitzen du oraindik ere. Bere luma oparoa eta zorrotza izateaz gain, ekarpen andana egin zion gure herriaren askatasunaren aldeko borrokari.

Krutwig, ezagutu beharreko igarlea
Federico Krutwig,1984an, ARGIAri eskainitako elkarrizketan. 1921ean jaio eta 1998an hil zen, 77 urterekin. Pasa den urtean ‘Krutwig. Bere mendeurrena berrirakurtzen’ liburua plazaratu zuen Nabarraldek, Krutwigen Lagunak elkarteko kideek idatzia, eta lan horretako mamiari heldu diogu artikuluan.

Erromako exilioan bera ezagutzeko parada izan genuen 1970ean eta aukera paregabea berarekin intelektualki aberasteko eta azterketa sozioekonomikoari beste modu batera heltzeko. Gerora ere, berarekin Bruselan eta Euskal Herrian egoteko zortea izan genuen. Beti zuen Euskal Herria buruan. Harreman pertsonaletarako batzuetan zakar samarra izanik ere, ezkertiar jende andana hurbiltzen zitzaion: politikariak, gerrillari ohiak, kazetariak, intelektualak eta abar.

Bizkaiko eliteko familiako kide gisa, Deustuko Unibertsitatean ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen. Atzerrira joan zenean, Parisen, Sorbona Unibertsitatean, zuzenbideko ikasketekin jarraitu zuen eta gero, Bonnekoan (Alemania), ekonomia sakondu zuen. Gaztetatik prestakuntza intelektual aberatsa zeukan, baita hizkuntzak ikasteko erraztasuna ere.

Euskararen sustatzaile

Federico euskaldun berria zen. 21 urterekin, Azkueren eskutik, euskaltzain urgazle bilakatu zen, eta 26rekin euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzaindian ere ez zen ezkutuan ibili. Hasteko, bilerak euskaraz egitea lortu zuen. Euskara batuaren alde egin zuen; bere ustez, euskara batuaren oinarriak lapurtera klasikoan zeuden historikoki finkatuta. Berarentzat, bazegoen tradizioko euskara kultua, hain zuzen, jadanik  Leizarragak eta Axularrek idatzi zuten euskara, oinarrizko euskara batua, eta hori indartu eta garatu behar zen, eta ez gaur egungo euskara batua.

Aranismoak erabiltzen zuen euskara garbiaren aurka zegoen, eta zioenez grekera klasikotik zetozen termino kultuak maileguan hartu behar zituen euskarak, hizkuntza aurreratu eta aberatsa izan nahi bazuen. Berak euskara hori erabiltzen zuen, bai berba egiterakoan zein idazterakoan: lapurtera klasikoa.

Eliza Katolikoa Euskal Herriaren etsaitzat zeukan, betidanik euskararen aurka egon zelako. Aurkakotasun hori nabarmentzen zuen Pio XII.arekin. Aita Santu horrek Francorekiko eta naziekiko azaldu zuen jarrera harroa ez zuen batere gustukoa. Aita Villasante euskaltzain oso izendatzerakoan, Euskaltzaindiak harrera hitzaldia eskaintzeko eskatu zion Krutwigi. Bada, Eliza Katolikoa goitik behera eta gordinki kritikatu zuen euskara baztertzeko zeraman politika koloniala zela-eta, Francoren garaian bereziki. Hitzaldi horrek anabasa sortu zuen eta polizia frankistak atxilotu aurretik ihes egin zuen Iparraldera, non Likiniano, Kasilda eta beste hainbat euskal iheslarirekin elkartuko zen. Bera presente egon gabe egindako epaiketan 25 urteko espetxe zigorra ipini zioten.

Krutwig, ezagutu beharreko igarlea
Krutwig, ezkerretik lehenengoa, Euskaltzaindiaren VIII. Biltzarrean (Bergaran, 1978an). Hainbat euskaltzain ditu alboan: Luis Villasante, Piarres Lafitte, Jose Maria Satrustegi eta Koldo Mitxelena. / Argazkia: Euskaltzaindia

Erbesteko lehen urteetan euskal enpresarien biltzarra eratu nahi izan zuen Miarritzen, pentsatzen zuelako enpresariek euskarari bulkada emango ziotela. Horretarako, Londresetik laguntza paregabea eman zion Manuel Irujok, begi onez ikusi baitzuen gerra osteko garaietan euskal enpresarien lobby antzeko bat sortzea euskal ekonomiari indar berritzailea eranste aldera. Gestio hauek  1960ko hamarkada hasieran egin zituen, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.

Aipatu bezala, hizkuntzak ikasteko erraztasuna zuen eta berak zioenez hamabost hizkuntza menperatzen zituen. Persiar zaharra ere ezagutzen zuen, baina gerora ahaztu egin zitzaion, inor ez zuelako aurkitzen praktikatzeko. Horregatik, garaiko prentsa agentzietan oso erraz aurkitzen zuen itzultzaile lana. Mao Zedongen aipuak ere itzuli zituen.

Abertzaletasuna berritzeko eta indartzeko premia

Krutwigek euskal abertzaletasuna berritze aldera lan eskerga burutu zuen eta bere ekarpen nagusiak hiru liburutan jasoko genituzke, nahiz bere obra politikoa arras oparoagoa izan: Vasconia (1963), La Cuestión Vasca (1965) eta Computer Shock. Vasconia. 2001 (1984). Eginkizun honetan aipatzekoa da Pako Miangolarraren laguntza oparoa, bai ideiak proposatzen, baita proiektuak finantzatzen ere.

Vasconia-n aurkituko dugu Euskal Herri Handiaren definizioa, zeina gaur egungo Akitania Berriaren zati handi batek, Nafarroak eta EAEk osatzen duten euro-erregiora hurbiltzen den. Halaber, euskal nazioaren oinarri nagusia ez da arraza, aranismoak zioen bezala, hizkuntza baizik, eta bigarren maila batean  kultura eta mentalitatea, erlijioa, arraza eta ezaugarri ekonomiko-sozialak. Naziogintza prozesu dialektikoa da, kontraesanez betea, eta ikertzeko metodo gisa materialismo historikoa erabiliko du, marxismoari helduta. Jabetza pribatuaren aurka azalduko da, esplotazioa ekidin nahi bada; eta oraindik bizirik zegoen euskal jabetza komunala defendatuko du.

Euskal Herri Handiaren azpiegiturak eta ekonomia antolatzeko ildoak emango dizkigu, non nekazaritza aurreratu, industria moderno, komunikazio lehiakor, zerbitzu eraginkor eta unibertsitate egokiak eratu behar baitira. Ideia ugari bat datoz gaur egungo euro-eskualdearen ezaugarriekin. Beraz, hein batean, Krutwig euskal igarlea ere izan genuen.

Bestalde, euskal administrazio politikoak nola eratuta egon behar zuen marraztu zigun. Horretarako, oinarri-oinarrian, behetik gorako biltzarrak ipiniko ditu, erakundetze demokratikoa erdietsi nahi badugu. Diseinu horretan Kropotkin anarkistaren eragina nabarmena da.

Krutwigentzat, datorkigun iraultza zibernetikan oinarrituko da, informazioa baita ekoizpen prozesuetako lehengai boteretsuena, petrolioa eta gasa baino gehiago.

1960ko hamarkada hasieran Euskal Herriaren azterketa soziopolitikoa marxismoaz blaitzen hasita zegoen eta La Cuestión Vasca iturriko ur freskoa bezala etorri zitzaigun frogatzeko marxismoak (Lenin) ere bidea ematen zigula autodeterminatzeko eskubidea onesteko eta justifikatzeko, gure independentziarako bidean. Hamarkada horren amaiera aldera eta Franco hil aurretik, ezkerreko abertzaleok oinarrizko liburu gisa erabili genuen.

Independentziarako prozesu politikoak baketsua izan behar du, alabaina diktadurak edo demokrazia ezak galarazten badio Euskal Herriari independentea izatea, zapaltzaileen estatuaren aurka borroka armatura jauzi egitea zilegia litzatekeela aitortuko digu. ETAren V. Biltzarrean parte hartuko du eta onartuko dira bere hainbat teoria, hala nola erakunde horren antolakuntza lau frontetan banatzea: politikoa, sozioekonomikoa, militarra eta kulturala, azken hau Krutwigen aburuz lauetan garrantzitsuena. V. Asanbladan Biltzar Ttipiko kide izendatu zuten eta denboraldi batean Hego Euskal Herrian ibili zen, klandestinitatean, ETAko militante gisa.

Iraultza berriaren aroa

Erbestetik itzulita Computer Shock idatziko du non, igarle moduan, konputagailuen iraultzak dakarrena aurreikusiko baitu eta erakutsiko digu Euskal Herriak zer egin behar duen aurrerapenaren gurpila ez galtzeko. Etorkizunean makinek pertsonen adimena eskuratu eta makina batzuek, robotek, proletarioak ordezkatuko dituzte. Ondorioz, Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza burutzeko proletariotzak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak. Horretarako euskal elite sortzailea eratu eta elikatu behar da: Sophopolisen, jakitunen hirian, euskal elitearen bilgunean, non asmakizun gorenak emango diren Euskal Herriak herrialde aurreratuenen artean iraun dezan.

Hasiera batean Sophopolisa –25.000 bat laguneko hiria– Gernika inguruan kokatu nahi zuen. Hiri hori sortzeko hainbat arkitekto eta ingeniari hurbildu zituen, baina alferrik. Orduan, Greziako gobernua erakarri zuen proiektu hori gauzatze aldera eta, azkenean, Kea deritzon irla esleitu zion, non amestutako Sopholisak argia ezagutuko baitzuen. Proiektua aurrera eramateko finantzazioaren zain zegoela hil zen Krutwig, eta guztia horretan geratu zen.

Liburuan Krutwig Marxengandik erabat urruntzen da; esango digu materialismo historikoa, Marxek gizakion historia aztertzeko aplikatu zuen metodoa, ez zela zientifikoa eta fisika newtondarra duela  oinarri, fisika berriak baztertuko duena. Halaber, historiako iraultza oro garaiko eliteen esku gauzatu direla idatziko du eta, beraz, langileriak inoiz ez omen du sistema kapitalista sozialismora eramango; gainera, langileria robotek ordezkatuko dute ekoizpen prozesuan eta horrek ahulezia besterik ez dio ekarriko langile klaseari.

Krutwigentzat, datorkigun iraultza zibernetikan oinarrituko da, informazioa baita ekoizpen prozesuetako lehengai boteretsuena, desagertzear dauden petrolioa eta gasa baino gehiago. Hortik euskaldunok prestatuta egon beharra, munduaren gurdia galdu nahi ez badugu eta norabide egokian bidaiatu.

Bestalde, euskal eliteak ez du soilik bere mesedetan pentsatuko, baizik eta haren zereginak izan behar du ekoizpenerako asmakizunak gauzatzea, euskal jendartea hobekiago bizitzeko, eta ez gutxiengo bat bakarrik profitatzeko.

Halaber, Euskal Herriak baldintza paregabeak ditu garapen ekonomiko orekatua zehazteko. Ekonomiaren erdigunean Bilbo kokatzen zuen bere itsas portuarekin; ez da ahaztu behar Computer Shock idatzi zuenean Bilbo finantza hiri garrantzitsua zela, gerora, ohartu gabe gainera, desagertu zaiguna.  Horrez gain, Eibarko industria berritzailea aipatzen zuen, baita Bergara bezalako asmakizunen herria ere, edo Arrasate, non enpresak eratzeko eskarmentu aberatsa baitago, edo Oñati, non pentsatzeko ahalmena garatu daitekeen. Haatik, Krutwigen arabera, Euskal Herriak baditu oinarri sendoak ekonomian aurrera egiteko, beti ere, zibernetikaren eta ikasketa klasikoen uhina galtzen ez badugu.

Ezagutu behar den euskal igarlea da Krutwig.

ARGIAn argitaratua

Krutwig, ezagutu beharreko igarlea  Krutwig, ezagutu beharreko igarlea  Krutwig, ezagutu beharreko igarlea  Krutwig, ezagutu beharreko igarlea  Krutwig, ezagutu beharreko igarlea
Krutwig, ezagutu beharreko igarlea  Krutwig, ezagutu beharreko igarlea

Krutwigen Lagunak ekimena

8 pentsamendu “Krutwig, ezagutu beharreko igarlea”-ri buruz

  • Agurrac guztioi

    Ederra iruditzen çait Krutwig berriz gure artean dagoela ikustea. Niretzat bere Sophopolisaren idea idea ikaragarri interesgarria iruditzen citzaitan eta çait. Contua da gauçac okertu eguin omen cirela projectua aurrera atheratzeco garaian. Ordea, egun internetaren aroan gaudela, cerc mugatzen gaitu bere curriculuma aurrera atheratzeaz? Ez al daiteque curriculum bat eratu eta sarean escuragarri gendearençat utzi?

    Krutwigen Lagunak-en eguitasmoac bethi iruditu çaizquit osso interesgarriac, baina dembora eta agenda contuac medio ecin içan naiz bertaratu. Ikussi dut youtuben video batzuc igo dituçuela, eta ez legoque gaizqui, internetec emaiten dituen auquerei jarraiqui, foru digital bat irequico bacenute. Foru serio bat (çuengandic berce ecer ecin spero), Krutwiguen ideetatic tiraca eztabaida sano eta gueroari beguiracoa sustatzeco.

    Adeitassunez eta laguntassunez,

    Diomedes.

  • Benat Castorene 2023-10-16 09:29

    Milesker artikulu interesgarri hunengatik
    Euskal nazioaren oinarria Euskara baizik ez bada, nola, denbora berean, deabru defenda zezakeen politikoki Vasconia edo Euskal Herri handiaren kontzeptu harrigarri hori?
    Gaitasun handiko gizona zela nahi dut baina araberako kontraesanak bazituen. Eta ez dut Vasconia horretan materialismo historiko izpirik ikusten. Ez ote zen bera ere gurean asko ezagutu ditugun sasi marxista horietariko bat?

  • Diomedes,

    Sophopolisaren Curriculuma Federicoc berac sorthua utzi çuen Hierax aldizcarian.
    Nahi ukan badeçaçu iracurri, idatz eçaçu helbide honetara:

    krutwig@gmail.com

    eta documentu horren copia bat igorriren çaiçu.

    Adeitsuqui

  • Beñat,

    Gommendatzen derauçut Guetchoco Udalac eguinico documental honen ikustea:

    https://youtu.be/0AdzbN4jRk8?si=SxnlcD_pVKfine3B

    Çure çalançaren bat arguituren delacoan

    Adeitassunez

  • Jo… Ba neu jada çorci bat urthe passa dira Federico eçagutu eta berataz interessatzen hassi nincenetic. Persona historico determinant bat deritzot, Euscal Herria baithan. Neu berarequin topatu nincen, Txalaparta arguitaletcheac Annos de peregrinacion y lucha liburua caleratu çuenean. Gara eguncarian bi orritaco repportage bat iracurtu nuen, eta çucenean liburua escatu nuen.

    Ceharo harritu ninduen, ceren gauçac hain gordin erraiten cituen, bainan era berean erabat ulhergarri ciren… Eta cembat gai ikutzen cituen…

    Ondoren Garaldea iracurri nuen, guero Vasconia anno 2001 Computer Shock, guero Vasconia studio dialecticoa… Handic euscararen eta grecqueraren interessa phiztu ciçaitan. Hala topatu nuen hemen Zuzeun Josuren bloga eta naffarrera.

    Bide emancorra dudaric bat ere gabe… Batzutan enthusiasmoz itchututa ibili naiz, guero poliqui poliqui haimbat gauça interioriçatzen… lassaitzen… Ethorquiçuna eta joanquiçuna, grecquera eta Greciaren importancia gure culturan, euscara classicoa, cybernetica, strategia, mundu preindoeuropearra… Neri behinçat, haimbat gauça ulhercen ahalbidetu deraut, eta behar bada nere burua normaliçatzen lagundu deraut ere…

    Bere vicitza ikercea itzela da. Badirudi persona asco direla aldi berean. Bere vicitza erabat eta estuqui lothua dago Euscal Herrico historia hurbilarequin. Euscal Herria ez liçateque orain dena Krutwig gabe, nere ustez. Bere ekarpen philosophicoac, lingüisticoac, economicoac, politicoac, etc… ikercea eta haietaz hausnarcea, bai eta cergatic ez criticatzea ere, gure herriac educ deçaqueen irthenbide gutietaco bat dela uste dut.

  • Benat,

    Federico nehoiz ez cen marxista içan, bainan horrec ez du erran nahi marxismoa eçagutzen ez çuenic. Içan ere, Marxen eta Engelsen textuac allemanoz iracurtu cituen, hau da, versione originalean. Eta erraiten çuen ecen marxismoaren problema handienetaco bat cirela marxistac, ceinec Marxen lana iracurri ez, bainan icen horren atzean parapetaturic ideia murritz batzuc repetitu baicic ez baitzuten eguiten.

    Vasconia studio dialecticoa, berez combateraco liburu bat içan cen. Osso ondo prestatu cen editionea, Paco Miangolarraren financiationeaz. Orduan abiatzen ciren guerrila saiacuncec liburu refferencial bat behar çuten, eta hala idatzi çuen Federicoc bere studio dialecticoa.

    Vasconia bere ossotassunean ulhercen cen lan horretan. Caihera ezberdinetan, factore ethnicoac, economicoac, dynamicoac, historicoac, politicoac, bellicoac eta dialecticoac dessarroilatzen cituen.
    Nola garatu bercenaz procesu iraulçaile bat, garaipena escuratzeco asmoz ?

    Factore ethnicoei dagoquionez, berheizten cituen, nationeen theorien arauerat deffinitzen cirenac, eta Vasconiaren casu cehatzari applicatzen ceraucon systema hura.

    Vasconian euscara da hizcunça determinanta, bainan bertacoac dira ere gaztelania eta gascoiera romanceac. Gaztelania Espainiaren hizcunça nagussia bilhacatuta, oppresione bitarteco bilhacatua da, ez ordea gascoiera, ceinec francesa hizcunça, hau bai arrotz eta borthizqui impossatua,-ren aurrean lagungarri içan ahal baita. Aiphatzen da ere nola Vasconiaren ekialdean catalana ere minçatzen den.

    Hizcunçari lothua daguertza mentalitatea eta cultura. Cer moduco pensamendua eta vicitzarequico jarrera dago, eta cer creatzen da. Vasconiatarren mentalitatea comparatzen du italianoequin, alaiac, eta contrajarriac espainolequin, bethi gauça tetricoen maitale.

    Aiphatzen dira ere factore genetico edo racialac, bainan modu objectivo batean. Vasconiaco herria europoidea da. Hori ukatzea, ba ez dakit… Aurreco nacionalismo aranistarequico critica bat eguiten da, erranez ecen sabinianoec nahasten çutela raça eta abicenac, ideia absurdo sabiniano orocorrean…

    Historiaco factoreac, ba raçoin historico objectivoac dira Statu independent bat revindicatzeco argudio potenteenac. Hala ere, hortaracotz lorthu behar da lurralde guztian ethorquiçuneco irudi bat, projectione bat, ceren revindicatzea iraganeco factu bat gaurcotassunic gabe, ba ez du cençuric.

    Religionea ere factore national nabarmena da. Ikussi berceric ez dago, Irlandan alde bat eta bercea catholico edo protestant, berdin Palestina eta Israelen artean… Vasconian, Krutwigec çalançan jarcen du ustezco euscaldun catholicotza hori, aiphatuz nola Ameriquetan euscaldunac bethi sarcen baitziren logia edo elkarte secretuetan, baita Durangoco heresia, itchuraz anarchista, naturista eta abar… Baita aiphatzen da calvinismoac euscal herrian eduqui çuen influencia…. Euscaldunoc catholico ? Ba borchaz impossatua, bainan euscal herria paganoa da.

    Natione bat deffinitzeco, factore hauec aztertu behar dira objectivoqui. Bainan factore hauec factore ethnicoac dira. Natione bat içaitecotz, ethorquiçuna ikussi behar da, eta hura ekarri lanaz. Hor strategia bat behar da, gendea antholatu behar da, elkartassunac sustatu behar dira, etsai bati aurre eguitecotz eta etchea eraiquitzecotz…

    Hor cer moduco dynamica garatu behar den hausnartu behar da. Horretan, Vasconia liburuac nacionalismo progresista proposatzen çuen. Ordura arte nacionalismo guztiac, herri minoritarioetan reactionario ciren, baita euscaldunena ere. Lehen nacionalismo progresista Vasconia liburuac aurkeztu zuen.

    Guero, nacionalismoac economiaz minçatu behar du, hala beharrez. Ea non topa deçaqueçun orduco Vasconiaren iracurqueta economico cehatzagoric eta arguiagoric !!! Bilha eçaçu Benat !!! Azterqueta horrec ondorio latzac cekartzan, Franciac Vasconian hondamendia baicic ez cekarren, eta dakar gaur egun ere… Bainan ipharraldean genocidio bat jassan ostean, ez cenuten nehoiz burua altchatu. Hegoaldean guerra carlistac egon ciren, ondoren guerra civila, eta ondoren ETA.

    Processu horretan, hegoaldean elitea euscaldunac ciren, nahiz eta hizcunça galdua eduqui. Ipharraldean, euscaldunac francesen morroiac baicic ez ciren. Ipharraldean ez da eguin Franciaren aurkaco alchamendu armatu bat, bere ondorio guztiequin. Ba horra hor egoera.

    Ipharraldeco ikastola batzuc existitzen dira, Euskal Zuzentasuna taldeac armequin eguin ceraucolaco aurre frances impossitioneari, ez cein majuac garen erakusteagatic. Vasconia liburuan argui uzten da gauça bat : Franciarequico dugun problema armen bitartez arguituco da. Ez dakit nic, aguian Europar Batassunac escaincen dituen bitartecoequin saihes daiteque azquen muthurreco bide hori baina…

    Vasnonia liburuac saconcen çuen ideia horretan, Bizcaia eta Guipuzcoa industrialiçatuec euren tentaculuac çabal ditecen Laphurdin. Hori içan liçateque benetan muga artificial hori çarthatzea. Bai eta Pabe aldeco gasa Bilboco industrian invertitzea, Normandiarat eramana içan ordez collonia frances beçala.

    Economia eta politica bat dathoz. Europa batu batean Vasconia unitate national viagarria cen, eta oraino ere da.

    Liburuan Fedec iracurqueta proprioa eguiten du, hartuz horretaracotz theoria marxista. Bainan contuan har gauça bat. Euscal Herria, euscaraz aritzen cen guiçartea, edo behinçat bere alderdi dynamicoena, nagussiqui industrial languilea cen, eta aldi berean, bere lursailen proprietario. Ez du valio materialismo historicoaren theoriac hau açalcecotz, ez balitz Vasconian eguinico açalpenagatic. Theoria orthodoxo marxistec berce realitate batzuc açalcen cituzten. Krutwig orthodoxoa cen, ondo erabilcen çuen methodoa, eta ondorioz ideia berriac ekarcen cituen.

    Ondoren, gure Fede ohartu cen hausnarqueta hauec guztiec galbidera guindaramatzatela, eta autocritica bat eguin çuen, La Nueva Vasconia liburuan, eta ondoren dessarroilatu çuen Computer Shock bere obra magnoan.

    Baina bon, momentuz honequin bucatutzat emanen dut nere chappatto hau liburu historico baten inguruan.

    Adeitassunez

  • Erran behar da ere, ecen, Vasconia estudio dialectico de una nacionalidad liburua idazteagatic, Krutwig bethiraco içan cela Franciar Statutic desterratua, Georges Pompidouren presidencian eta Roger Frey Barne Ministroa celaric V. Republican ; eta gaur egun ere, liburu hori 1964co liburu censuratuen cerrendan seguitzen duela. Franciac ondino ez du acats, edo gure herriaren aurkaco attemptatu cultural hori çucendu. Hor seguitzen du, ecer guerthatu ez balitz beçala. Euscaldunoc ez dugu ecer erraitecotz horren inguruan ?

    Hau da, Krutwigec 26 urthe eman cituen exilioan Espainiaco Statutic ihesi, bainan Franciac bethiraco condamnatu çuen, eta hala seguitzen du.

    Eta amen, pakea…

    Ba ez !

  • Egun on,

    Atzoco nere iruzquinac beriracurriric, ohar batzuc behar dituztela compturatu naiz, içan ere ez baitira erabat çucenac.

    Vasconia 1964 urthean Franciaco liburuen censuratuen cerrendan sarthu çutenean, Pompidou Lehen Ministro cen, eta President Charles de Gaulle.

    Berce alde batetic, Krutwigec Vasconia studio dialecticoaz autocritica eguin çuela baino çucenago da erraitea ecen, handic dembora bat passatuta eguin çuena içan cela gaurcotze moduco bat. Badago continuum bat bere obran. Marxismoarequin compturatu cen analysi methodo beçala obsoletu gueratu cela cyberneticaren aro berriaren aurrean.

    Nere ustez interessanta da progressione hori nola garatu cen beguiratzea, bai bere ideietan baita aurrera eramanico projectu realetan ere, batez ere Jakintza Baitharen bitartez.

    Adeitassunez