Kranba! konpartsaren komunikatua
Kranba konpartsaren komunikatua –
Kranba! Konpartsak komunikabideen bidez jakin duenez, Aparturek, “etxebizitzak ustiatzen dituen elkarteak” (horrela definitzen dira bere webgune ofizialean), salaketa jarri digu.
Egun, ez dugu ofizialki fantasia horren berri jaso, baina pozarren gaude horrelako elkarteek onartzea gure auzoetako miseriaren eragileak direla, negozio-eredu horrek etxerik gabe uzten gaituelako.
Kranba! konpartsa Okupazio mugimenduaren konpartsa da; beraz, herri antolakuntza eta etxebizitza eskubideak dira gure xedea. Etxebizitza Sindikatuen, auzo borrokaren, eta bai, okupazioaren bidez ere.
Ustez salaketa jarri duen elkarteak Donostian du egoitza. Bilbotarrok haien frustrazioa ulertzen dugu, izozkia amaitu zaie eta gogaituta daude-eta.
Kartela kentzea eskatzen digute. Ez dakigu zeri buruz ari diren, gure txosnak 15 metroko luzera baitu. Baina ez diogu kalte handiagorik egin nahi haien sentikortasunari, beraz, kendu egingo ditugu, beranduenez, astelehenean bertan, desmuntatze-egunean.
Gogoz baldin badaude, laguntzera etor litezke, eta lan komunitarioa zer den ikusi, errentetatik bizitzera ohituegiak baitaude.
Besterik gabe, besarkada bat.
Gora okupazioa!
Kranba konpartsaren komunikatua