Korrikarako 9 egun geratzen direnean, gozatu asteon Korrika Kulturalarekin!

Korrika hasteko 10 egun baino ez direnean geratzen, Korrika Kulturala ekitaldiz josita datorkigu. Dagoeneko Euskal Herriko bazter guztiak Korrikaz blaitzen hasi dira. Hona hemen datorren asteko hainbat ekitaldi:
Nafarroa:
·Martxoaren 11n, Lodosan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Lodosako Udal frontoian arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak 6 euroan (korrika laguntzaileentzat 5 euroan),  Kultur Etxean, Ibaialde Ikastolan, Galtzagorri Euskaltegian eta Frontoian egun berean salgai.
·Martxoaren 13an, Iruñean, Gosariak Zentral Kafe Antzokian, gaueko 21:30ean. Sarrerak 8 euroan (Korrika laguntzaileentzat 7 euro) Korrikaren Dendan, AEK-ko euskaltegietan eta Karridendan salgai.
·Martxoaren 14an, Lizarran, Hor dago Ardoa Gure Geroa elkartean, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak Beinat Etxepare euskaltegian, eta egunean bertan  6 euroan (korrika laguntzaileentzat 5 euroan) salgai.
Bizkaia:
·Martxoaren 11n, Bilbon, Fausto Alhondegiko auditorioan, gaueko 20:00etan. Sarrerak Kalderapekon, Bilboko Aek-ko euskaltegietan  8 euroan salgai (korrika laguntzaileentzat 7 euroan).
·Martxoaren 14an, Erandion, Gosariak Altzagako azoka zaharrean, gaueko 20:30ean. Sarrera doan.
Ipar Euskal Herria:
·Martxoaren 12an, Baionan Bertsolaritzaren Sekretuak Kalostrapen  iluntzeko 19:30ean. Sarrera doan.
Araba:
·Martxoaren 13an, Gasteizen Hor Dago Ardoa, Oihaneder Euskararen Etxean (Ur biltegian). Iluntzeko 19:30ean. Sarrerak Beinat Etxepare euskaltegietan salgai eta egunean bertan 6 euroan salgai (5 euroan korrika laguntzaileentzat).
Gipuzkoa:
·Martxoaren 14an, EskoriatzanBertsolaritzaren Sekretuak, Zaldibar antzokian gaueko 22:30ean. Sarrerak Eskoriatzako kiroldegian 4 euroan salgai.

Tipi-tapa, tipi-tapa gero eta gutxiago geratzen da 19. Korrika heltzeko!

Korrika Fausto_Bilbo