Kontzentrazioa otsailaren 25ean ‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita’ lelopean, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean

Kontzentrazioa otsailaren 25ean ‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita’ lelopean –

EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenak elkarretaratzeko deia egin dute, otsailaren 25ean, Bilbon, EITBren egoitza aurrean, ‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasitalelopeanAsteartean, 16:00etatik 16:30etara elkartuko dira, Bilboko EITBren egoitza nagusiaren aurrean, eskatzeko EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan euskararen ezagutzaren eskakizunak betetzeko.

Hainbat eragilek eta norbanakok atxikimendua eta babesa eman diote dagoeneko elkarretaratzeko deialdiari. Hauek dira, deitzaileez gain, deialdia babestu duten eragileak: Steilas Sindikatua, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Euskaltzaleon Sarea, Sortzen Euskal Eskola Publikoaren Aldeko plataforma, Pantailak Euskaraz, Ahotsenea sortzaileen gunea, Hau Pittu Hau, Administrazioan Euskaraz taldea, Arnas Dezagun, Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko mugimendua, Jardun euskara taldea, Zaparraie euskara taldea eta Irunabar bertsoaren bilgunea.

MANIFESTUA

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Idatzi honen bidez, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuok, Aldatu Gidoia ekimenak eta manifestuaren sinatzaileok geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizunak betetzen ari.

EITBko Zuzendaritzak euskarazko C1 maila izatea ipini du baldintza gisa azken urteetan zuzendari berriak hautatzeko deialdietan. Haatik, 2024an orain arteko bidean atzera egin eta hiru ardura postu esleitu zaizkie euskara eskakizuna betetzen ez duten hiru pertsonari: EITB Mediako Zuzendaritza, EITBko Social Mediaren eta eitb.eus-en Zuzendaritza, eta Zuzendaritza Komertziala. Areago, atera berri diren deialdietan jada ez da C1 maila eskatzen. Baldintza bakarra da «gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea» , zehaztapen gehiago egin barik. Hori da, esate baterako, Primeran plataformako eduki arduraduna izango denari eskatzen zaiona. Horiek atera dira azalera azkenaldian baina lehendik ere gabezia larriak daude hainbat arduradun eta zuzendariren euskara mailan. Gaztelaniaz onartuko al genuke Zuzendari Nagusiak agerraldi publikoetan euskaraz erakutsi duen maila?

Bestalde, horrek guztiak zapuztu egiten du guztiz 2013tik EITBn indarrean dagoen, eta zuzendaritza parte duen, euskara plana. Eta halaber planaren helburuei ere erasotzen die, alegia, euskararen erabilera sustatzea eta gizartearen aurrean proaktiboki jokatzea euskararen sustapenean.

Egoera honi salagarria eta larria deritzogu. Komunikabide publikoa den aldetik EITBk sorreratik dauka gizartearen aurrean euskara sustatzeko betekizuna eta erantzukizuna. Helburu hori zenbateraino betetzen ari den hausnartu beharko dugu euskalgintzak, gizarte eragileok eta EITBren gainean ardura duten erakundeek. Eta tresna eraginkorra izateko neurriak hartu beharko dira. Bitartean, gutxieneko aldarrikapena da zuzendari eta arduradun guztiek euskara menperatzea. Izan ere, erabaki hauekin, EITBk euskara eta euskaldunak gutxietsi eta baztertu egiten gaituen irudia zabaltzen da gizartearen aurrean.

Horiek guztiak gogoan, gehitu nahi genuke ezin dela profesionaltasunez jardun EITBn euskara menperatu gabe, aipatutakoez gain, euskal kulturaren eta sorkuntzaren ezagutzarako traba handia eta ulergaitza baita.

Horiek horrela, azpian sinatzen dugun eragile eta norbanakoek, EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu zuzen ditzala euskararen eskakizuna kolokan utzi den postu guztietako prozesuak, EITBko lanpostu guztietan bezala, zuzendaritza-postuetan ere dagokion euskara-betekizuna ezarriz eta betearaziz.

Era berean, otsailaren 25ean EiTBren Bilboko egoitzaren aurrean 16:00etatik 16:30etara elkarretaratzera dei egiten diegu eragile eta norbanako euskaltzaleei bezala, oinarrizko hizkuntz eskubideak bermatzearen alde dagoen orori ere.

Euskal Herrian, 2025eko otsailaren 14an
EiTBko ELA, LAB eta ESK sindikatuak eta Aldatu Gidoia ekimena

Atxikimenduak

DEITZAILEAK

EITBko ELA sindikatua
EITBko LAB sindikatua
EITBko ESK sindikatua
Aldatu gidoia euskararen alde!

BABESLEAK

ERAGILEAK

  • EITBko Erredakzio Kontseilua
  • eitb.eus-eko Erredakzio Kontseilua
  • EITBko Euskara Batzordea
  • AEK
  • Eskola Publikoaz Harro Topagunea
  • Steilas sindikatua
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Gazte Euskaltzaleon Sarea
  • Pantailak euskaraz
  • Sortzen
  • Ahotsenea
  • Hau Pittu Hau
  • Administrazioan euskaraz taldea
  • Arnas Dezagun
  • Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko mugimendua
  • Jardun euskara taldea
  • Zaparraie euskara taldea
  • Irunabar Irungo bertsoaren bilgunea

NORBANAKOAK

1. Adolfo “Txiki” Muñoz (sindikalista) 2. Adrian Arruti Bernadet (sindikalista) 3. Adrian Zelaia Arieta-Araunabeña (medikua) 4. Agurtzane Mallona (itzultzailea) 5. Aimar Herran Venes (irakaslea) 6. Aimar Ugarte Landa (irakaslea) 7. Ainara Aroma Barrena (arkitekto teknikoa) 8. Ainara Maya Urroz (hizkuntza Normalkuntza teknikaria) 9. Ainhitze Bizkarralegorra Bravo (nazioarteko lankidetzan teknikaria) 10. Ainhoa Guenaga (irakaslea) 11. Ainhoa Luz (kultur teknikaria) 12. Ainhoa Pardina Arenaza (euskal hizkuntzalaritzan doktoregaia) 13. Ainhoa Portugal Garaiar (jangelako begiralea) 14. Ainhoa Sanchez Sancho (irakaslea) 15. Ainhoa Tirapu De Goñi (Gizalaneko Idazkaritza ELA sindikatuan) 16. Ainhoa Txurruka Aldalur (langilea) 17. Aintzane Irazusta Arzallus (irakaslea) 18. Aintzane Muguruza Mendarte (proiektu zuzendaria) 19. Aitor Basurto Urain (irakaslea) 20. Aitor Errazkin Vicente (irakaslea) 21. Aitor Esteban Etxebarria (teknikaria) 22. Aitor Garmendia Bengoetxea (aireportu teknikaria) 23. Aitor Lizarralde (langilea) 24. Aitor Miralles Otamendi (mantenu langilea) 25. Aitor Monasterio Gerrikaetxebarria (irakaslea) 26. Aitor Montes Lasarte (medikua) 27. Aitor Olibares (irakaslea) 28. Aitor Onate (itzultzailea) 29. Aitor Sarriegi Galparsoro (bertsolaria eta irakaslea) 30. Aitziber Alava Zurimendi (irakaslea) 31. Aitziber Ibarbia Beloki (irakaslea) 32. Aitziber Irazabal Olarreta (irakaslea) 33. Aitziber Iza Totorika (irakaslea) 34. Aitziber Txakartegi Laka (prestakuntza teknikaria) 35. Aitziber Urizar (administraria) 36. Aitzol Zamalloa (argazkilaria) 37. Alai Uranga (irakaslea) 38. Alaia Baseta Telleria( abokatua) 39. Alain Beltza Idiakez (irakaslea) 40. Alberto Bargos Cucò (ipuin kontalaria) 41. Alberto Telleria Zabala (euskara teknikaria) 42. Aldaburu eta Aizpuruatar Patxi (jubilatua) 43. Alesander Markaida Renteria (administrazioko teknikaria) 44. Alexander Bustinduy Urresola (administraria) 45. Alfonso Gartzia Kerexeta (ingenieria) 46. Amaia Andonegi Egurbide (irakasle jubilatua) 47. Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea) 48. Amaia Arruti Agirre (administraria) 49. Amaia Jugo Alvarez (zelaria) 50. Amaia Luzarraga (haur hezitzailea) 51. Amaia Mujika Goñi (Museo Teknikaria, jubilatua) 52. Amaia Oianguren Egidazu (hezitzailea) 53. Amaia Sarrionandia Olabarri (AEK euskaltegietako irakaslea) 54. Ana Azkona Murua (teknikaria) 55. Ana Erasun Ariztegi (irakaslea) 56. Ander Azpiazu Uribarren (HHko irakaslea) 57. Ander Fernandez Narbaiza (publizista) 58. Ander Larrañaga Alonso (mekanikaria) 59. Ander Mayora Agirreazaldegi (irakaslea) 60. Andoni Landa Mendibe (irakasle erretiratua) 61. Andoni Sarriegi Eskisabel (euskara teknikari jubilatua) 62. Andrea De Vicente (EHUko irakaslea) 63. Ane Abanzabalegi Areitio (euskara irakaslea) 64. Ane Izquierdo Aguilera (gizarte hezitzailea) 65. Ane Lindane (umoregilea) 66. Ane Loidi Leunde (ileapaintzailea) 67. Angel Rekalde Goikoetxea (idazlea) 68. Angela Etxabe Uranga (herri-langilea) 69. Antón Io (teknikaria) 70. Antton Fernandez Lasa (irakasle) 71. Antton Soroa (erretiratua) 72. Araitz Jauregi Lejona (irakaslea) 73. Aran Oianguren (Diseinatzaile grafi koa) 74. Aritz Argote Ledesma (irakaslea) 75. Aritz Ibarra (komikigilea) 76. Aritz Lasarguren Otzerinjauregi (ingeniari informatikoa) 77. Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza (Erredakzio Laguntzailea) 78. Arkaitz Kortabarria Arando (mekanikaria) 79. Arkaitz Zarraga Azumendi (irakaslea) 80. Arrate López Marquina (atezaina) 81. Arritokieta Arranz Lazkano (erizain laguntzailea) 82. Arritokieta Gonzalez Elosua (irakaslea) 83. Arritxu Zelaia Etxeberria (euskara teknikaria) 84. Asier Agirre (irakaslea) 85. Asier Amondo Gorostizaga (euskara irakaslea) 86. Asier Arakistain (langilea) 87. Asier Ejea Larrañaga (enpresaburua) 88. Asier Gomez Barrenetxea (kazetaria) 89. Asier Gomez Menendez (ikaslea) 90. Asier Txakartegi Laka (langabea) 91. Bakarne (irakaslea) 92. Bego Arana (irakaslea) 93. Begoña Macias Dominguez (irakaslea) 94. Begoña Rodriguez Iraeta (ingurumeneko udal teknikaria) 95. Begotxu Olaizola Elordi (irakaslea) 96. Beñat Altzaga Olazabal (AEKko irakaslea) 97. Beñat Elosegi Ortiz de Zarate (Irungo Udaleko obretako teknikari laguntzailea) 98. Beñat Illarramendi Larrañaga (ikaslea) 99. Bergoi Gastaka Astobitza (zelaria) 100. Bertol Arrieta Kortajarena (idazlea) 101. Biotza Isasti (Orientatzailea/ zaintzailea) 102. Castro Herrero (militantea) 103. Dabid Domínguez Gonzalo (BHko irakaslea) 104. Edurne Agirrrezabala Etxebarria (jubilatua) 105. Edurne Alegria Aierdi (itzultzailea) 106. Edurne Egilior Enbeita (psikologoa) 107. Edurne Gorospe Albizu (euskara irakaslea) 108. Edurne Ibarretxe Lopez (Sindikatuko idazkari federala) 109. Edurne Lizaso Mujika (zaintzailea) 110. Edurne Sobrino Lopez (irakaslea) 111. Egoitz Larrañaga Mendizabal (labezaina) 112. Eguzkiñe Aurrekoetxea Bilbao (irakaskea) 113. Eider Illarramendi Azkue (enpresaburua) 114. Eider Iturriaga de la Iglesia (hezitzailea/ argazkilaria) 115. Elena Berazadi Larrea (irakasle ohia) 116. Elene Egibar Erkiaga 117. Elisabet Iza (irakaslea) 118. Encarni Diez Rodriguez (jubilatua) 119. Endika Blanco Bravo (hizkuntzalaria) 120. Endika Zarrabeitia Salterain (irakaslea) 121. Eneko Aizpurua Urteaga (idazlea) 122. Eneko Akarregi Otxoantezana (Heziketa Fisikoko irakaslea) 123. Eneko Bidegain Aire (idazlea) 124. Eneko Egibar Artola (nekazaritza eta abeltzaintza teknikaria) 125. Eneko Oiartzabal Gerriko (irakaslea) 126. Eneritz Manterola Alcorta (dekoratzailea) 127. Eñaut Agirre Iturrioz (medikua) 128. Eñaut Aiartzaguena Bravo (marrazkilaria) 129. Erkuden Barandiaran Goñi (irakaslea) 130. Estibalitz Alkorta Zeberio (BHko irakaslea) 131. Estibaliz Zubikarai Lekarreta (jubilatua) 132. Etor G.F. (enpresa arduraduna) 133. Eukene Macareno (administraria) 134. Eukene Mondragon Arregi (irakasle ohia) 135. Eunate Artola Malangré (irakaslea) 136. Fausto Berazadi Larrea (ingeniari teknikoa) 137. Fede Badiola Santiso (aktorea) 138. Fernando Glz. De Langarika (erretiratua) 139. Fernando Urbizu Azazeta (Automobilgintzako langilea) 140. Galder Olibares Yurrebaso (irakaslea) 141. Garikoitz Txakartegi Laka (euskara irakaslea) 142. Gerardo Luzuriaga Sanchez (liburuzaina) 143. Goizane Arana Arexolaleiba (euskara teknikaria) 144. Goreti Elorza Aguirrebarrena (irakaslea) 145. Gorka Garcia Elua (administrazio lanak) 146. Gorka Peñagarikano (kazetaria) 147. Gotzon Goitiz Goiogana (pentsioduna) 148. Haritz irureta (irakaslea) 149. Ibon Aginaga Imatz (hizkuntza normalkuntza teknikaria) 150. Ibon Iza Totorika (irakaslea) 151. Ibon Leibar Belastegi (Euskalgintzako kidea) 152. Ibon Txakartegi Laka (administrazioko langilea) 153. Idoia Arrieta (irakaslea) 154. Idoia Astiz (jubilatua) 155. Igor Abanzabalegi Aranguren (irakaslea Lanbide Heziketan) 156. Igor Astobiza (administraria) 157. Igor Eizagirre (kamera operadorea) 158. igor Eizagirre Alza (ELAko ordezkaria) 159. Igor Lizarralde Agirreurreta (elektrikaria) 160. Igor Markaida Renteria (Ingeniaria) 161. Igor Urresti Osa (irakaslea) 162. Igor Urrutxe (entrenatzailea) 163. Iker Aberasturi Santos (zelaria) 164. Iker Alustiza Larrañaga (sindikalista ELAn) 165. Iker Arnaez Zabala (udaltzaina) 166. Iker Azkorbebeitia Alberdi (langilea) 167. Iker Eizagirre (kooperatibista) 168. Iker Luarizaierdi Pasaban (basozaina) 169. Iker Mendibe Castillo (abokatua) 170. Iker Pinilla Perez (hezitzailea) 171. Imanol Agirre (abeltzaina) 172. Imanol Epelde (irakaslea) 173. Inaxio Usarralde Arantzadi (aholkularia) 174. Inés Intxausti Garmendia (langilea) 175. Intza Gurrutxaga Loidi (Euskal Herrian Euskaraz) 176. Iñaki Arregi Lazkano (funtzionarioa) 177. Iñaki Azaldegi Arrieta (oinezkoa) 178. Iñaki Campo Esnaola (abokatua) 179. Iñaki Ibarluzea Ortueta (euskara irakaslea) 180. Iñaki Idigoras Igartua (ingeniaria) 181. Iñaki Laresgoiti Rementeria (jubilatua) 182. Iñaki Markinez Arruza (euskal fi lologoa eta irakaslea) 183. Iñaki Sanchez (irakaslea) 184. Iñigo Igartzabal Bidegain (irakaslea) 185. Iñigo Otxoa Fernandez (Sortzen) 186. Iñigo Retolaza Eguren (elkarrizketa prozesuen dinamizatzailea) 187. Ion Lauzirika Ibarluzea (irakaslea) 188. Iosu Urrexola Atxa (elektrikaria) 189. Irati Aizpurua (abokatua) 190. Irati Inchausti San Martin (erizaina) 191. Iratxe Azpitarte Arruabarrena (irakaslea) 192. Iratxe Ibarra Foruria (euskara teknikaria) 193. Iratxe Mier Villarías (Gizalaneko Idazkari Federala ELA sindikatuan) 194. Irene Iza (irakaslea) 195. Iribar Zapirain (udal langilea) 196. Irune Mendia (jubilatua) 197. Isabel Iraurgi Bilbao (jubilatua) 198. Isabel Pac Villahoz (hezitzailea) 199. Itsasne Markaide Arana (Jatetxe maitrea) 200. Itxaso Lejarza Argiarro (euskalduna eta euskalzalea) 201. Itziar Amorebieta (erretretaduna) 202. Itziar Diez de Ultzurrun (itzultzailea) 203. Itziar Joaristi Olariaga (jubilatua) 204. Itziar Oar-Arteta Ruiz (irakaslea) 205. Ixone Aroma Barrena (irakaslea) 206. Izar Sarriegi Galparsoro (ingeniaria) 207. Izaro Bereziartua Eguzkitza (ikaslea) 208. Izaro Etxegibel Soraluze 209. Izaro Etxegibel Soraluze (euskara teknikaria) 210. Izaskun Angoitia Goikoetxea (jubilatua/ama/amama) 211. Izaskun Duñabeitia Quintana (irakasleak/ Zabalarra HLHIko zuzendaria) 212. Izaskun Madariaga Iragorri (irakasle jubilatua) 213. Izaskun Urien Gerrikaetxebarria (ikerketa aholkularia) 214. Jabier Etxebarria (itzultzailea) 215. Jasone Agirre Garitaonandia (ETBko kazetaria) 216. Jesus Mari Goikoetxea Garralda (integratzailea) 217. jexux larrañaga (irakaslea) 218. Jexux Larrañaga (irakaslea) 219. JJ Agirre Martinez (albaitaria) 220. Jon Aingeru Artetxe Pujana (irakaslea) 221. Jon Aleman Astiz ( jubilatua) 222. Jon Alkorta Agirrezabala (irakaslea) 223. Jon Ander Agirre (goi-mailako teknikaria) 224. Jon Larrazabal Herault (Zuzenbidean lizentziatua) 225. Jon Larrinaga Telleria (jubilatua) 226. Jon Miner Aristizabal (soinu teknikaria) 227. Jon Otegi Irastorza (LAB sindikatua) 228. Jon Sanchez Barrado (kazetaria) 229. Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez (jubilatua) 230. Joseba Alvarez (euskara teknikaria) 231. Joseba Otano Villanueva (jubilatua) 232. Josu Abaunza Ciarsolo (irakaslea) 233. Josu Albero Rodriguez (biologoa) 234. Josu Alonso Oregi (Irakasle-ikertzailea) 235. josu Errasti Elorza (erretiratua) 236. Josu Larrea Elorriaga (irakaslea) 237. Josune Arandia (jubilatua) 238. Joxe Begiristain Aizpurua (erretiroduna) 239. Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (pentsioduna) 240. Joxe Mari Landa Mendibe (irakaslea) 241. Joxemai Ostolaza Pagoaga (taxista) 242. Juan Inazio Hartsuaga Uranga (erretiratua) 243. Juan Luis Mokoroa Arizkorreta (EHUko irakaslea) 244. Juan Mari Gurrutxaga Manterola (fabrikako langilea) 245. Juan Ramon Larratxe Arretxea (arkitektoa) 246. Juanan Aroma Lejarreta (jubilatua) 247. Juanpe Urabaien Mihura (irakaslea) 248. Judith Lertxundi (administraria) 249. Jule Aranburu Mariezkurrena(administrazio publikoko langilea) 250. Julen Agirre Zulaika (ingenieria) 251. Julen Arregi Gurrutxaga (irakaslea) 252. Julen Arzelus Alonso (aholkularia) 253. Julen Orbea Bereikua (gizarte hezitzailea) 254. Kari Ledesma Villa (langilea) 255. Karlos Azkuenaga Oleagoitia (jubilatua) 256. Karmele Beobide Urigoitia (LHko maistra) 257. Karmele Plazaola (Ikastola bateko zuzendari pedagogikoa) 258. Karmele Zugazabeitia Erezuma (hostalaritza) 259. Karmelo Landa Mendibe (historialaria) 260. Kepa Bengoa Madariaga (jubilatua) 261. Kepa Izagirre Irigoien (HHko irakaslea) 262. Koldobika Gerrikagoitua Uriarte (ogi banatzailea) 263. Kristina Mardaras Sedrun (irakasle jubilatua) 264. Lander Guenaga (banatzailea) 265. Leire Alberdi Arriola (irakaslea) 266. Leire Aldaz Odriozola (irakaslea) 267. Leire Bedialauneta Ikazuriagagoitia (Banketxe langilea) 268. Leire Narbaiza Arizmendi (irakaslea) 269. Leonat Egiazabal (irakaskea) 270. Lide Sarasua (itzultzailea) 271. Lierni Hurtado de Saratxo (irakaslea) 272. Lopez de Luzuriaga Martinez (itzultzailea) 273. Lorea Akaiturri Urrutia (andereñoa) 274. Luis Gurrutxaga Ugalde (kameralaria EITBn) 275. Luis Maria Rodriguez Burguete (irakaslea) 276. Luis Xabier Ugalde Gulias (jubilatua) 277. Luken Etxabe Aizpuru (administraria) 278. Lurdes Totorikaguena Garro (pentsioduna) 279. luziano Agirre (behargina) 280. M. Eugenia Filardo Manero (ELAko delegatua) 281. Maddi Aldalur Osa (irakaslea) 282. Maialen Sagarzazu (irakaslea) 283. Maialen Salsamendi Rodriguez (arkitekto teknikoa) 284. Maider Aldaz Odriozola (EHUko irakasle ikerlaria) 285. Maider Etxebarria Akaiturri (irakaslea) 286. Maider Ibarrondo Arcelus (irakaslea) 287. Maitane Balerdi Urrestarazu (irakaslea) 288. Maitane Zarate Herrero (proiektu teknikaria) 289. Maite Agirre Lazkano (pentsioduna) 290. Maite Arrizabalaga (jubilatua) 291. Maite Eguna Areitioaurtena (irakaslea) 292. Maite poveda larraza (albaitaria) 293. Maiteder Erkiaga Laka (herri-langilea) 294. Maitere Larrañaga Unanue (jubilatua) 295. Mamen Bidezabal (wikiemakumea) 296. Margarita Alonso Henares (pentsionista) 297. Mari Jose Amundarain Otegui (irakaslea) 298. María Estíbaliz Gerrikabeitia Askaiturrieta (irakaslea) 299. Maria Lina Revueelta (andereño jubilatua) 300. Maria Nieves Aranoa Gerrikabeitia (irakasle jubilatua) 301. Maria Pilar Alvarez Moles (berdintasun teknikaria) 302. Maria Solaetxe Grajera (langilea) 303. Mariaje Maiztegi Franko (irakasle ohia) 304. Mariam Bilbatua Perez (irakasle ohia) 305. Marian Beitialarrangoitia Lizarralde (Euskadi Irratiko kazetaria) 306. Maribi Carrillo (ostalaritzako langilea) 307. Maribi Joatisti (abokatua) 308. Marije Manterola (pentsioduna) 309. Marije Bilbao (irakaslea) 310. Marijo Dorronsoro Goitia (aterpetxeko harreragilea) 311. Marisa Barrena Larruzea (wikilaria) 312. Marixa Berriozabal Azueta (psikomotrizista) 313. Marta Arratibel (idazkaria) 314. Matxalen Manzisidor Mugerza (LHko irakaslea) 315. Mendiburu Sarasa Matilde (mediku jubilatua) 316. Mielanjel Elustondo Etxeberria (kazetaria) 317. Mikel Asurmendi Agirre (kazetaria) 318. Mikel Basabe Kortabarria (irakaslea) 319. Mikel Gartziarena San Policarpo (irakaslea) 320. Mikel Igoa Uriguen (herri lanetako ingeniaria) 321. Mikel Izarra Montero (kazetaria) 322. Mikel Lizarralde Zibizarreta (pentsionista) 323. Mikel lizaso mujika (ingurugiroa) 324. Mikel Uharte Unzue (liburuzaina) 325. Mire. Bihotza Erzilla Aroma (irakaslea) 326. Mireia Nieto Gabiola 327. Miren Gurutz Erkiaga Laka (administraria) 328. Miren Ibarra (medikua) 329. Miren Ibarra Laresgoiti (medikua) 330. Miren Iturriagaetxebarria Etxabe (irakaslea) 331. Miren Lorea Sarrionandia Merino (iIrakasle jubilatua) 332. Mitxel Elortza Exea (irakasle eta idazlea) 333. Nagore Azkargorta Guantes (farmazilaria) 334. Nagore Elgorriaga Caceres (erizain laguntzailea) 335. Naia Rodríguez Arza (irakaslea) 336. Naiara Iza Atutxa (irakaslea) 337. Naiara Lizarralde Agirreurreta (ingenieria) 338. Naroa hernandez (erizaina) 339. Natxo Mosteiro Robredo (euskara teknikaria) 340. Natxo Urkixo Orueta (irakaslea) 341. Nekane Intxaurtza Etxebarria (administraria) 342. Nere Erkiaga Laka (liburuzaina) 343. Nerea Alaba (irakaslea) 344. Nerea Aranguren Juaristi (irakaslea) 345. Nerea Epelde Azkue (Hezkuntza Laguntzako Espezialista) 346. Nerea Goiria (irakaslea) 347. Nerea Markaida Renteria (Udal kontuhartzailea) 348. Nerea Muniozguren Agirre (medikua) 349. Nerea Y. (Osasun arloa) 350. Neskutz Erkiaga Laka (jubilatua) 351. Nestor Esteban Scaloni (postaria) 352. Nuria Korta Aldape (irakaslea) 353. Oier Basurko Barajuen (irakaslea) 354. Oihana Aiartza Uribe-etxebarria (ikaslea) 355. Oihana Maritorena Genbe (aktore eta aurkezlea) 356. Olatz Amezua Etxaniz (administraria) 357. Olatz Amondo (irakaslea) 358. Olatz Erdozia Leturia (irakaslea) 359. Olatz Fernandez Collar (administrazioko langilea) 360. Oldasne Bengoetxea (sindikalista/ funtzionaria) 361. Pako Sudupe Elortza (idazlea) 362. Patxi Azparren Olaizola (euskara irakaslea) 363. Patxi Gundin Maguregi (udal langilea) 364. Patxi Salaberri Muñoa (irakaslea) 365. Patxo Azkorra Olaskoaga (euskalduna) 366. Patxo Larrinoa Anza (irakaslea) 367. Paul Bilbao Sarria (euskaltzalea) 368. Pello Egibar Erkiaga (abokatua) 369. Pello Igeregi Santamaria (ELAn sindikatuko Euskara Arduraduna) 370. Peru Calabaza Saban (idazlea eta hezitzailea) 371. Rakel Arjol Echeverría (Hezkuntzako liberatua) 372. Ramón Lejardi Fundazuri (jubilatua) 373. Roberto Martínez (irakaslea) 374. Rosa Mintegi Egileor (irakasle jubilatua) 375. Rosa Ugartemendia Rueda (jubilatua) 376. Saioa Gonzalez Madariaga (irakaslea) 377. Sorkunde Garrastatxu Urbaneja (Administrazioko funtzionarioa) 378. Sugoi Etxarri Zabaleta (Psikologoa) 379. Txane Senar Lizarraga (irakaslea) 380. Txaro Senosiain Luri (administrari jubilatua) 381. Txomin Lasa (gizarte hezkuntza langilea) 382. Txomin Olaetxea Iriarte (erretiratua) 383. Unai Eizagirre Aduriz (irakaslea) 384. Unai Foruria Egia (ikaslea) 385. Unai Gonzalez (irakaslea) 386. Unai Laresgoiti Muniozguren (irakaslea) 387. Unai Markaida Renteria (ingeniaria) 388. Urko Galarraga Prieto (esku hartze sozialeko teknikaria) 389. Urko Gurrutxaga Loidi (mekanikoa) 390. Urtzi Odriozola Lizaso (ingeniari informatikoa eta sistemen arduraduna) 391. Usua Zuluaga Martin (langabetua) 392. Uxoa Irigoien Odriozola (irakaslea) 393. Uxue Alberdi Estibaritz (idazlea eta bertsolaria) 394. Xabier (sindikatuko langilea) 395. Xabier Amatria Cuesta (kazetari ohia) 396. Xabier Boveda Garai (irakaslea) 397. Xabier Etxabe Artola (langilea) 398. Xabier Irujo Ametzaga (irakaslea) 399. Xabier Jiménez Baños (irakaslea) 400. Xabier Naberan (teknikaria) 401. Xabier Rubio Pilarte (basozaina) 402. Xabier Sarasua (iIrakaslea) 403. Xabier Zubizarreta Lasagabaster (jubilatua) 404. Yolanda Viadero Villanueva (Administrazioko teknikaria) 405. Zigor Merodio Larraona (atezaina) 406. Ziortza Aldekoa-Otalora Astarloa (irakaslea) 407. Ziortza Gabiria Landaburu (irakaslea) 408. Ziortza Lekue (irakaslea)

Kontzentrazioa otsailaren 25ean ‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita’ lelopean, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean

Hainbat eragilek bat eginik Eusko Jaurlaritza eta EiTBri zuzendutako kanpaina jarri dugu abian, kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eskatuz.

2 pentsamendu “Kontzentrazioa otsailaren 25ean ‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita’ lelopean, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude