Konponbidea
Konponbidea –
Konponbide bat Iruñeko Udalaren haur eskolen aferarendako. Hizkuntza eskaintza eta hizkuntza eskaera berdintzea. Eta edozein aldaketa eginez gero, azterketa soziolinguistiko bat izan dadila oinarrian. Horra, funtsean, Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak Bilduren, PSNren eta Geroai Bairen botoekin atzo onartutako proposamenaren mamia. Izaten ahal zen duela 20 urte. Izaten ahala zen duela 10 urte. Izaten ahal zen duela 5 urte ere. Baina UPNk ez du nahi izan, PSNk orain arte ere ez, Geroa Baik ez du behar adina botorik izan eta konponbidea Bilduren eskuetan izan denean, baldar eta begi-motz egin du lan. Seinale ona da konponbiderako proposamena PSNren eskutik etortzea. Seinale ona, Bilduren eta Geroa Bairen sostengua. Navarra Sumak bere betikoari eutsi dio, euskarari ahalik eta langa gehien paratzeko teman. Deus berririk ez, haien obsesioen kiribilean. Ez dezagun kukurruku egin, dena dela. Mayak alkate izaten segitzen duen bitartean, paper huts izaten segituko du atzo onetsitakoak.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsaialaren 12koa]