Konbentzionala izatea
Konbentzionala izan beharra.
Adin bakoitzari egoera zibil bat dagokio, eta hala egon ezean, ez zara konbentzionala. Semea eta alaba izan ezik, normatik kanpo zaude. Oporretan joan barik pasa baduzu uda, ez zara eskemetan sartzen. Jairik jai ibili ez bazara, zerbait arraro gertatzen zaizu.
Arautu dituzten eskematik kanpo eratu baduzu bizimodua, ikuspuntu desberdina izanda, hizkuntza minorizatuan jardunda, ia inork irakurtzen ez duen egunkaria leiduta, gauzak zure erara egiten badituzu, estadarra ez bazara, kontu originaletan bazabiltza sartuta, galderak eta galdeketak izango dituzu, batzuetan erruki aurpegiak jasan ere bai.
Konbentzionala eta estandarra izan beharra dagoenez, inoiz txarto sentituko zara, eurak baino gutxiago zarela sentiaraziko zaituztelako mundu ustez perfektuan bizi direlakoan. Beste batzuetan martiztarra zarela pentsatuko duzu, euren harridura aurpegiak ikusita. Besteetan, sufritu ere sufrituko duzu.
Baina beste horien ikuspegia hain estua eta murritza begitantzen zaizu, hain zurruna eta hutsala euren bizimodua. Zurea bezain hutsala. Zuk, ordea, jakin badakizu hori, eurek ez!
Araua hain dago gainbaloratua!
Bartzelonako horma batean topatua: “Normal” es un programa de mi lavadora
Arrazoirik ez zaizu falta, baina gizarte hontako beste estandar bat, originala (ustez) izatea da. Originala ez bazara, ez zara zuzeu (ustez). Original izateko asmoz, denak berdin gabiltza, ezberdin jazten (ustez), ezberdin hitzegiten (ustez), ezberdin agertzen (ustez)… Ustez, bai, gizarte hontan originala izatea ez baita batere originala, gizarte hontan originala izatea sistemaren estandarra betetzea besterik ez da eta.
Arrazoirik ere ez zaizu falta, Mikel. Baina, akaso, zure ikuspegia maximalista ez ote da? Estandarretik ihes egiteko modu bakarra dena laga eta kobazulo batera bizitzera joatea balitz bezala. Ez, ez da preziso hori, arraro sentiarazteko nahikoa da lagunei esatea telefono mugikor berria erosi duzula, Nexus 4, Googleplay-n 199 €-tan, askea, eta Pepephonekin duzula “kontratua”.