Komunikazio antirrazista eta afrofeministan formakuntza (GAUR)

Komunikazio antirrazista eta afrofeministan formakuntza (GAUR) –

Komunikazio antirrazista eta afrofeministan formakuntza (GAUR)Bakerako Lankidetza Batzarreatik (BLB/ACPP Euskadi), arrazakeriaren aurkako komunikazioari eta komunikazio afrofeministari buruzko prestakuntza-jardunaldi batzuetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi hauek San Frantziskoko Udaltegian izango dira, ekainaren 13an eta 14an. Horretarako, komunikazio arloan erreferente diren bi emakume izango ditugu: Lucía Asué Mbomío Rubio eta Ana Bueriberi.

Aktibitate hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da. Hona hemen jardunaldi bakoitzeko programazioa:

  • “Arrazakeria sare sozialetan: identifikatzeko eta aurre egiteko tresnak”: ekainaren 13an, 17:00etatik 19:00etara, Areto Nagusian. Ana Bueriberi kazetaria, komunikatzailea eta aktibista da, eta bere burua gizartean benetako aldaketa positiboa dakarren edozein ekintza, ideia edo hasperenen sustatzaile gisa definitzen du. Gainera, Afrocolectiva-ren sortzailea eta komunikazio zuzendaria izateagatik ezaguna da.  Dinamizatuko duen tailer praktikoan, egunez egun erabiltzen ditugun plataformetan arrazakeria nola agertzen den eta horri aurre egiteko tresna egokiak zeintzuk diren identifikatzen ikasiko dugu. Horretarako, norberaren pribilegioak aintzatetsiko dira, eta horri buruzko hausnarketa egingo da arrazakeriaren aurkako diskurtsotik eta ikuspegi intersekzionaletik abiatuta.

.

  • “Gizagabeko izakiak?”: ekainaren 14an, 16:00etatik 18:00etara Ohia Ikasgelan. Lucía Asué Mbomío kazetaria eta idazlea da, Dokumentalen Gidoi eta Zuzendaritzan diplomatua, eta Garapen eta Nazioarteko Laguntzako Masterra du. 2005etik telebistan lan egiten du, erreportari eta hainbat dokumentalen zuzendari gisa. Gainera, bi liburu idatzi ditu, “Hija del camino” eta “Las que se atrevieron”; bertan, afro-ondorengo emakumeen istorioei ahotsa eta lekua ematen die. Emango duen tailerrean pertsona beltzen irudikapena komunikabideetan aztertuko du. Mass mediek pertsona migranteen eta arrazializatuen inguruan sortzen dituzten narratibei buruz hausnartzera bultzatuko gaitu. Istorio horiek etorkinak eta pertsona arrazializatuak “beste aldean” kokatzen dituzte imajinario kolektiboan, gure gizartean soilik “arrotz” gisa ikusiz, eta ez benetan direna bezala: egunerokotasuna partekatzen dugun bizilagunak.
Jardunaldietara etortzeko, eman izena esteka honen bidez, edo idatzi mail bat blb@acpp.com helbidera.

Komunikazio antirrazista eta afrofeministan formakuntza (GAUR)

5 pentsamendu “Komunikazio antirrazista eta afrofeministan formakuntza (GAUR)”-ri buruz

  • Euskal Herrian bakean utzi gaitzaten eta horren gustoko daukaten Afrikara joan daitezen lekzioak ematera, hemen baino behar dexente gehiago dago eta.

  • Eskuin muturraren igoerak korrelazio zuzena du immigrazio masiboarekin.

    Zenbat eta gehiago etorri, ordun eta aukera handiago eskuin muturrarentzat.

  • Txiringito hauek diru publikoarekin finantzatuta, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udaleko Liburutegi batean egina.

    Gainera hona datoz zein gaiztoak garen esatera, lotsagabeok.

    Gure heriotza areagotzen eta hori finantzatzen. Auzolotsa.

  • Hitzaldi hauek denak gaztelania hutsean, ez eskerrik asko.

    Erdaldunak masiboki etorri=euskara baztertuago, ahulago.

  • Hau Euskal Herria da. Ez Nike, Coca Cola edo Netflix.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude