Koldo Mendezen gutun irekia
Koldo Mendez :
Nire alderdi eta sindikatuko arduradunei, Berrizko udalari, autonomo guztiei, Berrizko herritarrei eta nire lagunei.
Atzo arratsaldean gertatukoa azaldu nahi dizuet, komunikabide ia guztiek zabaldutako bertsioa gezurtatuz. Nire oinarrizko eskubideak eta nire osotasun fisikoa babesteko eskatzen dizuet.
Nire iloba txikiarekin, eta PSEko zinegotzia naizenez, nire bizkartzainekin, Corte Inglesetik ateratzera nindoala, Asturiasko printze-printzesak zaintzen zituen segizioa aurkitu nuen aurrez-aurre. Bizkartzainak nire ilobarekin bidali nituen handik eta nire iritzi errepublikarrei eutsiz, bertaratutako gehienek oihukatzen zituzten leloak errepikatu nituen: “Gora errepublika, monarkia frankista, herri honek memoria historikoa du.”
Inolaz ere ez nituen komunikabideek leporatzen dizkidaten leloak oihukatu ez eta antzerakorik ere. Herritar bezala dagokidan adierazpen librerako eskubidea baliatu nuen, eta hori edozein erakunde demokratikok errespetatuko luke. Segizio monarkikoa joandakoan, ertzain bat gerturatu zitzaidan gustora nengoen galdetuz. Nik nire adierazteko eskubidea baliatzen nuela erantzun nion, eta hitzik gurutzatu gabe nire gainera etorri ziren, lepotik helduz eta Jesuiten elizako atariraino arrastaka eramanez. Han jo egin ninduten, poliziaren jarrera lotsagarria ikusita gure inguruan jendea pilatzen zen bitartean.
Poliziaren ekintza hau estaltzeko, norbaitek EFE eta Europa Press berri agentziei eta komunikabideei haietan publikatu den bertsio faltsua bidali zien, ertzainek isiltzeko eta gero identifikatzeko eskatu eta nire ukoaren ondoren atxilotu egin nindutela asmatuz. Asmatutakoa poliziaren jokabide demokratikoa litzateke, baina biktima izan nintzen jokabide polizialak gutxi zuen demokratikotik.
Jokabide horrekin jarraitu zuten Deustuko Ertzantzaren komisaldegian. Han lurrera bota ninduten eta behin baino gehiagotan kolpatua izan nintzen. Basakeria honen ondorioz, Deustuko anbulategira eraman ninduten eta Basurtuko ospitalera gero. Sorbaldako eta belauneko lotailuak minduak ditut eta sabelean ere zauriak ditut (bertatik duela gutxi egin zidaten ebakuntza, gainera). Horrek, hainbat orduz gazura bidez elikatzera behartu nau.
Nire aldetik, poliziaren jokabidea salatzeko prest nago.
Lagunok, ni prest nago edonoren jarrera monarkikoak onartzeko, ez diot inori, mugimendu langile eta sozialistan ez ezik, gaurko gazterian ere, hain errotuak dauden ideia errepublikarrak sostengatzeko eskatzen.
Nire alderdi eta sindikatuari, eta gainerako erakunde demokratikoei eskatzen diedana da, nire eskubide demokratikoak babesteko, guztion eskubide demokratikoak direnez, poliziaren basakeriaren eta komunikabide libreak diren bezala gertakariak egiaztatu ez eta jazarri ninduten egunkari eta irratien aurrean.
Ados egongo zarete nirekin, Euskal Herriaren egoera zailean, eskubide demokratikoak errespetatu behar ditugula oroz gain. Bestela, ez dago irtenbiderik: eta hori da kargu sozialistok defendatzen duguna, gure bizitza arriskuan jarriz. Horrela, bada, zuen babesa eskatzen dut gertakari hauek zigortu eta betiko jokabide hauek geratu daitezen. Batez ere, honen gaineko ikerketa zehatza egin eta errudunak zigortu ditzala eskatzen diot Ares lagun eta Barne Sailburuari.
Gehiago:
Joseba Derteanoren ostiraleko sarrera: ““Errepublikaren alde jende asko dago; ezin dute gure iritzia isildu”
Koldo, zu bai benetako sozialista… poztekoa da horrelakoak oraindik ere geratzen direla jakitea! Baina, egia esateko, zer espero duzu zure alderdiaz eta Pachi lehendakariaz? Guk ezer gutxi espero dugu. Otsailean erregea Bilbora etorri zenean txistuka agurtu zuten ehundaka euskaldunek, eta orduntxe Pachik “errespetu faltak gustoko ez dituela” esan zigun… oraingoan zer esango du? Koldo, ez zaitez inozentea izan… parte zaren alderdi horrek ez dauka Monarkiari agur benur esateko gogorik… guztion artean eraikiko dugu errepublika, baina euskalduna… euskaldonon gehiengoa errepublikanoa baita!! GORA ERREPUBLIKA!!
Gora Euskal Errepublika independientea!
Agur Espainia!
Koldo Mendezen gutun hori Berria-k ja atera zuen maiatzaren 29an:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-05-29/005/008/egin_eta_esan_omen_nuena.htm