Kilometro ulergarrien alde
Ana Malagonen txio bati esker ezagutu ditut aurten Orion egingo den Kilometroetako abestia eta leloa: “Erria txikota”. Malagonek esan duen moduan, bertakoak ez garenentzat behintzat zaila da leloaren esanahia asmatzea, eta oraindik zailagoa abestia ulertzea. 2014an eta euskal ikastolen aldeko ekimen batean beharrezkoa al da euskalerritar gehienentzat ulergaitza den hizkuntza erabiltzea? Horrela erabaki badute, gutxienez itzuli egin beharko luketeela uste dut.
Epaitu zuek:
Honako hau omen dio abestiak:
Saria hausiya zekarkiñe
marian sartuko omen ditun
eokieran, bi mila baixkiñe,
beatzik alden palota abitu.
Etzion guk konpondu ezinik
Baño lanai gor ekiñ aurretik
Saria zabaldu ertza danetik
Eztiñau ber joskura okerrik
MUTILLOYAN AMARRATUTA
ZENBAT LEZAKE KONTA…
AITU, MUXU BOTA
ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!
Arrai tokin aberi zikiña
Hogei brazan tarrata garbiya…
MUTILLOYAN AMARRATUTA
ZENBAT LEZAKE KONTA…
AITU, MUXU BOTA
ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!
Ez nago batere ados, Km-ak izan arren EHan barne dagoen aberastasun linguistikoa arro erakutsi behar dela uste dut, euskera batua neiko entzuten dugu egunero egunero.
Niri, euskaltzale eta kontu zahar zale gisa, ikaragarri gustatzen zait ERRIA TXIKOTA abestiaren letra. Hori bai, aitortu behar dut, irakasle naizen aldetik, kosta egin zaidala 7 eta 8 urteko ikasle tolosarrekin abestiaren ingurukoak nola landu pentsatzea. OriYotarrez eta hika egoteak lana zaildu dit, baina leloaren azalpen-bideoa baliatuta, azalpen txiki batekin… moldatu naiz.
Hori bai, ez dakit euskararen soka, euskararen TXIKOTA, herriak ERRIATU (askatu) edo AMARRATU, zer egin beharko genukeen!
Aupa, Oriyo! ERRIA TXIKOTA!
Polita, ondo iruditzen zait testuinguru horretan. Gaienra, ikas dezatela gainerako euskaldunek gipuzkera ez dela batua, eta batua ez dela gipuzkera.
Kaixo:
Oriotarron aberastasun linguistikoari eusteko ahalegin txalogarria iruditzen zait, nahiz eta Euskal Herri mailan ulertzeko zailtasunak egotea onartu.
Hobeto ulertzeko ondoko bideoak lagun zaitzakete.
http://www.youtube.com/watch?v=31kPz0_Un2w
Erria Txikota!
Errespetu osoz, ez dut uste “aberastasuna” denik hitzik egokiena…
Ez dakit atera dituzun ondorio etimologikoak ondo aterata dauden, baina, hala balitz ere, maileguak hartzea hizkuntza “aberasteko” baliabiderik ohiko eta zabalduenetako bat da.
Hori euskararen lexikoaren %60rekin egin daiteke. Eta????????
Ados. Ez dut argi erakutsi. Esan nahi nuena zen ez dudala uste testu horrek (abestiaren letrak), euskararen aberastasuna erakusten duenik, edo bestela esanda, horrela aurkeztu beharra zegoenik aberastasuna erakusteko.
Hara, txikot eta erriatu euskara batua ere badira, hau da Hiztegi Batuan daude, nahiz eta ez izan hitz ezagunegiak gehienondako (kostako terminologia da, nolabait esateko), baina “zekarkiñe”, “eokeria”, “ausiya” eta abarrak aberastasunak dira benetan? Nik horrela edo antzera esaten ditut nire euskeran e? baina… apur bat “serrau” begitandu zait letra, kutsidazubideaixabelegia.