Kezkatuta nago
Kezkatuta nago –
Kezkatuta nago ohitu naizelako supermerkatuetan aterik gabeko hozkailuak ikustera.
Kezkatuta ez dugulako jakingo zenbat lur eta diru kostako den AHT.
Kezkatuta urtebetetzeetan umeei ez dakigulako zer oparitu. Eta halere, senide bakoitzak erosten duelako zerbait. Detaile bat, badakizue.
Kezkatuta nire umeek Mctxakur ikusi eta oparia, oparia, oparia oihukatzen dutelako.
Kezkatuta jaiotza tasa jaisten den aldiro umeen parkeak gimnasia egiteko tramankuluekin irudikatzearekin.
Kezkatua emakumeek ezin dutelako guk bezain erraz jantzi, esan, ibili, joan, kantatu, bizi, bizi, bizi.
Kezkatuta Open Armsek Mediterraneoan ibili behar izan duelako pertsonak biltzen. Eta guk ez daukagulako beste barkurik, beste besorik, beste lurrik eskaintzeko.
Kezkatuta sarea bihurtu delako Google suite, Facebook page eta Amazon prime.
Keztatuta Euskal Herrian ia inork ez dakielako nor den Ximun Fuchs. Eta erdaraz mintzo direnei euskal kultura ez zaielako, ostiarik inporta.
Kezkatuta guk gure kulturan ez dugulako behar adina inbertitzen. Gure bizitzak gure hizkuntzatik eta gure ikuspegitik kontatzeko.
Kezkatuta nago Katalanak urrutiko eta arriskatu ikusten hasi garelako. Kezkatuta eman digulako lekzio ederra Espainiako justizia. Independenteak.
Kezkatuta Gurutz, nire lehengusuak, Sevillan jarraitzen duelako urrunduta eta bakartuta, aterabiderik gabe. 200dik gora euskal presok bezala.
Baina kezka handiena badakizue zerk sortzen didan? Indiferentziak. Pasibotasunak. Gure jarduera politikoa, gehienez ere, Gobernuz Kanpoko Erakunderen batean afiliatzera eta BERRIAlagun izatera mugatzen delako. Benetan nago kezkatuta gure sumin guztiak eramaten dituelako gehienez ere lo batek, bi txiok edo ondo eramandako Crossfit entrenamedu batek.
Kezkatuta nago ezker abertzaleak hartu duen globalizazioaren aldeko jarrera ikusita.