Kataluniako independentistekiko jeloskor izateko 5 arrazoi
Independentzia. Europako estatu berria. Modan daude hitzok. Ez Euskal Herrian, Katalunian baizik. Zergatik? Independentista bazara, hemen jeloskor izateko bost arrazoi.
Gutxitan gertatzen zaigu. Gure zilborretik begiak altxatzera behartu gaituzte, Kataluniara begira jartzeko. Azaroaren 25ean egingo diren hauteskundeek Katalunia zirt edo zart egiteko legegintzaldian kokatuko dute aurrez aurre. Besterik ez darabilte kataluniarrek, independentzia bai ala ez, ia nazioaren gizarte larritasun egoera estaltzeraino -langabezia %22,6-.
Erkaketak zoriontsuak dira batzutan, mingarriak gehienetan. Jarraian euskal independentistek Kataluniako independentistei inbidiaz begiratzeko bost arrazoi. Eta badaude askoz gehiago, zuk zeuk iruzkinetan gehi ditzakezunak.
1. Lurraldetasuna
Katalunian argi daukate zein den independentziaren eremua, Pirineotatik Ebro ibaiaren bokalera -Herrialde Kataluniarriak aurreragoko utzi dituzte-. Lurralde nahikoa politikoki homogeneoa dute, CiUk aise irabazten du Lleidan, Tarragonan, Bartzelonan eta Gironan. Lurraldeen arteko loturen-integrazioen traba juridiko-politikoetan ez dute denbora galduko.
- Guk zazpi lurralde, hiru esparru administratibotan eta bi estatutan banatuta.
2. Artur Mas
Aurreikuspen guztiak gaindituz, Katalunia Europako estatu berria izatearen alde argi eta garbi hitz egin du egungo presidente eta CiUko hautagai Artur Masek. Irailaren 11ko mobilizazio independentista bere egin du -nahiz bera ez zen manifestazioan izan- eta datozen lau urteetan kataluniarrei independentziari buruz galdetzeko baliabideak sortzen saiatuko dela iragarri du. Legez ala legez kanpo, edonola ere, egin egingo duela zin egin du.
Loturak: Artur Mas-i elkarrizketa (LaSexta).
- Guk Iñigo Urkullu. Raxoiri proposatu behar dio “estatus berri” ezezagun bat.
3. ANC
Herri mugimenduetatik abiatutako galdeketa independentistekin eskuratu zuen nazioarteko oihartzuna Arenys de Munt herriak, 2009ko irailean. Hiru urte geroago, Assemblea Nacional Catalana erakundeak bildutako gizarte-mugimenduek Kataluniako historiako Diada jendetsuena antolatu dute. Aldarrikapena argia: Katalunia Europako estatu berria. Ordezkari politikoen prestijio gabeziari eta efikazia faltari aurrea hartu eta herritarren zein alderdi kataluniarren atxikimendua lortu du.
Lotura: Josep Colomer ANCko kideari elkarrizketa (Argia)
- Alderdi politikoek zentratzen dute diskurtsoa. Aipatzeko herri mugimenduak: Nazioen Mundua eta Independentistak sarea.
4. Oihartzun mediatikoa
Kataluniaren independentzia ez da hipotesi urrun bat, eszenatoki posible bat baizik. Katalunian ez ezik, mundu osoko komunikabideetan independentzia hizpide da. Gertaera bati buruzko informazio jario etengabeak gizarteari erakustarazten dio posible dela independentzia. Estatus politiko lorgarri gisa ikusten den heinean, areagotu egin dira berau eskuratzeko baldintzak. Agenda mediatikoak herritarrak alde batean edo bestean posizionatzera bultzatu dituzte. Independentzia esparru utopikoan mantenduz atxikimendua oztopatzen da.
Lotura: Kataluniak alde eginda Espainia zatituko da? (The Guardian, erreportaje sorta)
- Euskal Herriaren independentzia ez da modu jarraikorrean plazaratzen komunikabide gehienetan.
5. Català
Hizkuntza. Gizarte komunitate bat sendotzeko tresna eraginkorrenetakoa hizkuntza komuna izatea da. Badute. Kataluniako biztanleriaren %47ak egunero hitz egiten du katalunieraz. Gutxien erabiltzen den lekuan, Bartzelonako eremuan, %28ak darabil, Idescat-en 2008ko datuen arabera. Kataluniarren %95 bertako hizkuntza ulertzeko gai da, eta %78 hitz egiteko gai, Generalitatearen arabera.
- Iruñean euskararen kale erabilera %2,7 da 2011 urtean. Hiruburuetako datu onena Donostiakoa da, kale elkarrizketen %16 da euskaraz.
(…)
Aipatutakoetatik, gizarte-ehun sendo etra anitza eta hizkuntzarekiko egiazko atxikimendua iruditzen zaizkit erabakiorrak. CiU-k ez du eraman gizartea independentziara; gizarteak eraman du CiU independentzia aldarrikatzera. Eta hizkuntzaz zer esan. Kataluñan ezinezkoa da espainieraz bizi den independentista bat irudikatzea ere.
Euskal Herrian… deskojono hutsa da.
Barkatxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente berriari entzun diodan lehen adierazpena: “Euskadik erabakitzeko eskubidea du”, baina “batak besteari ezin dio inposatu”. http://berria.info/albisteak/72696/bakartxo_tejeriak_dio_erabakitzeko_eskubidea_ezin_dela_inposatu.htm
Baina, diot nik: eskubideak inposatzerik ez badago, ez dira eskubideak. Hiru hamarkada luze joan zaizkio EAJri estatuarekin negoziatzen, eta estatutu ziztrin hori betetzerik ere ez du lortu, lege espaniarra izan arren. Emaitza ezberdina nahi baduzu, joko ezberdina beharko duzu egin, ezta?
Batzuek inbidia sentitu dezakete Kataluniako ispiluan euren burua ikustean, eta beste batzuek lotsa. Masen puxika lehertzen bada, EAJkoek arindu ederra hartuko dute, eta krokodiloaren negarraz: “Ikustezue? Geu ere saiatu ginen Ibarretxerekin, baina hori ez da bidea. Akordio globalak behar ditugu…”
Arrazoi duzu g.etxague.
Hala ere, hiru hamarkadako EAJ-ren porrotaren ondoren, Bildu-k ez al du bide berdina hartu, hori ez dela bidea jakin arren?
Nahi baduzu betiko eztabaidan hasiko gara. Ezker Abertzaleak pausorik garrantzitsuena eman du: orain arteko estrategia alferrikakoa zela onartu du. Hori egin ondoren, eta oraindik presoak bezalako arazo asko konpondu bitartean, estrategia berria adostu eta bultzatu behar du. Horretan ari da, baina estrategia egokia aukeratzea eta denona egitea ez goiz batean egiten. Ez da nahikoa txosten politikoa idaztea eta biblia bihurtzea, iparlazaleek egin duten bezala. Sortuk eratze prozesua bukatzen duenean, gauzak argituko direlakoan nago. Bien bitartean hauteskundeetan eta erakundeetan parte hartzen du, lehenago ere askotan egin duen bezala, nahiz eta batzuen ustez horixe izan ezker abertzalearen saldukeriaren kotoizko proba.
ikerA:
Zertan oinarritzen zara Bilduk EAJren bide berdina hartu duela ondorioztatzeko?
Edozein kritika da onargarria eta aztertu beharrekoa, baina arrazoituz, noski. Inolako argumenturik gabe botatze dituzuenak, kaka nahastetik aparte, ez garamatza inora. Batez ere zuengatik esaten dut, benetan sinisten baduzue ezker abertzalea bide txarretik doala, arrazoitu ezazue (eta ez esan Iparla irakurtzeko, irakurria dut eta hein handi batean).
g. etxaguek aipatu duen moduan: “Hiru hamarkada luze joan zaizkio EAJri estatuarekin negoziatzen, eta estatutu ziztrin hori betetzerik ere ez du lortu”.
Garbi dago beraz, erakunde españoletatik egin daitekeen bidea norainokoa den.
Orain Bildu bide horretatik abiatu da itxaropen berriztatu batekin. Kateak_Apurtu, zuk zer espero duzu lor daitekeela Jaurlaritzatik gure herriaren askatasunera bidean?
Nik hori diot EAJz, baina zuk ez duzu argitu zergatik abiatu den Bildu bide berberetik.
Artikuluarenki ados gauza askotan, baina ez guztietan.
Herrialde katalanak ez al daude ba zatituak (administrazio ofizialetan)? Katalunia, Valentzia, Balearrak, Catalunya Nord (Perpingnan ingurua).
ANC eta honek lortu duen indarra, benetan goraipatzekoa da. Euskaldunok baditugu antzeko egiturak baina gizartean horren txertatuak ez daudenak.
Artur Mas-ekin ez naiz gehiegi fidatzen. Poztuko nintzateke herri galdeketa benetan azkenetaraino eramango balu, baina ez naiz guztiz fio. Hori denborak argituko du.
Hizkuntzaren kontuan badugu zer ikasi. Euskarak, gutxienez, gaztelaniak dituen pribilegio berdinak behar ditu, gaur egun betetzen ez dena.
Komunikabideei dagokionez… ba tira. Hilabete hauetan hitz egin da kataluniaren independentzi hipotetiko batez, eta hurrengo hilabeteetan ere jarraituko du zihurrenik. Baino “boom” mediatiko hauek sortu bezain azkar ixiltzen dira eta orduan erakutsi behar da sortuko den Generalitat-a benetan independentista den ala ez. Espero dut hala izatea.
Geurera etorriz, Kataluniako egoerak lagundu gaitzake, bide onetik jarraitzen badu. Hala ere, geuk gure independentismoa landuz jarraitu behar dugu Kataluniara gehiegi begiratu gabe, “Ibarretxe plana”-ren antzeko zerbait gertatuko balitz geure kalterako izango litzeteke eta.
Iraila hasieran izan ginen Kataluñan. Diadaren aurreko asteetan. Boom mediatikoa baino askoz gehiago zen somatu genuena. Eztabaida sakona, zabala eta hedabide guztiak bustitzen zituena, blaitu. Sinestezina zen guretzako ikustea zein errespetuz eta tentuz heltzen zioten independentziaren eztabaidari hedabide, alderdi eta sindikatu espainolistek ere. Haiek guztiek bazekiten bai, tsunamia zetorrela. Eta ez du ematen lau egunetan baretuko denik.
Eta hizkuntza? Kataluñan harro daude katalaneraz. Katalanez mintzo dira katalanak. Broma gutxi. Bost axola haiei espainieraren pribilegioak, bata bestearen atzetik botatzen dituzte eta. La Vanguardiak eta El Periódico-k berak katalanezko edizioak atera behar izan dituzte, eta salduenak eurak dira egun, katalanezko edizioak. Politikari katalanek katalanez egiten dute eta bertan ezinezkoa da politikari katalan bat espainieraz mintzatzen harrapatzea. Gure politikari abertzaleak, makurtu egiten dira hedabide espainiarren nahiz abertzale erdaldunen aurrean… Eta gure politikari unionistak zertarako aipatu?
Ezker abertzalearen hedabide erdalduneko zuzendariak bantustandar eta kibutztar deitu zien euskaraz bizitzen ahalegintzen direnei, eta ez da ezer gertatu. López lehendakariak milioiak eta milioiak xahutu ditu euskarazko klaseetan, klaseetara agertu barik (berak aitortuta), eta ez da ezerr gertatu. Faxistek eta frankismo-ostekoek egundokoak biotatzen dituzte euskara dela eta ez dela, eta ez da ezer gertatzen. PSoEk, euskalduntzen duen eredu bakarra ere zartarazi nahi du, eta ez da ezer gertatzen. Euskalgintzan ardura handiak dituzten zenbait lagun espainieraz bizi dira eta beste alde batera negiratzen dugu. ETB1 ipoxtu eta ETB2 erdaldunari eman zaizkio baliabideak, azken hau sortu zenetik, eta inor gutxik salatzen du…
Traineru asko eta askotako aldea atera digute katalanek.
Guztiz ados diozunarekin.
“Boom” mediatikoarenarekin esan nahi nuena da, ez dela horren garrantzitsua “boom” mediatiko hori izatea edo ez izatea, baizik eta ideia eta sentimentu horiek gizartean txertatuak izatea. ANC eta gisako egiturez ari naiz.
Noski dugula zer ikasi Katalunian. Baina esanten nuena zen, ez dugula gure bidea Katalunian gertatzen ari denera begira utzi. Gu gurera, gauzak hobetze bidean jartzera. Kanpotik datorren aukera eta laguntza horo ongi etorria izango da, baina ezin gara horretara mugatu.
Hor dago gakoa, bai. Gizarte ehundura anitz eta aberats horretan. ANC-k, eurekin bilduarazi eta kontuak eskatu zizkion Mas-i Diadaren bezperatan. Adarra jotzeko tentaziorik ez zezan eduki. Hori hemen pentsaezina da oraingoz.
Noretaz eta zeretaz ari zara, hau diozunean?: “Ezker abertzalearen hedabide erdalduneko zuzendariak bantustandar eta kibutztar deitu zien euskaraz bizitzen ahalegintzen direnei”.
Ez dut sinistu nahi eta jakin nahiko nuke nork eta zer.
https://zuzeu.eus/2012/09/07/inaki-soto-gara-rik-gabe-gaur-egungo-eszenatoki-politikoa-ezinezkoa-litzateke/
Ikus 8 eta 9. galderei emandako erantzunak.
Ez nituen entzunak Sotoren erantzunak.
Nik uste, hausnarketa oso interesgarriak egiten dituela. Oso. Besterik da, ados nagoen edo ez nagoen. Eta batez ere, besterik da nahiko NUKEENA.
Baina hortik ateratzea: “Ezker abertzalearen hedabide erdalduneko zuzendariak bantustandar eta kibutztar deitu zien euskaraz bizitzen ahalegintzen direnei”, hori horrela esatea, hori manipulazio huts hutsa deritzot, adixkide.
Berak diona: euskararen egoera tristearen erantzukizun nagusiak GARA, SILBEIRA eta MEGADENDAK badute, orduan euskarak benetan arazo potoloa du, Itzain jauna. Nik hala uste dut.
Aio.
Itzain:
Oraintxe ikusi ditut Iñaki Sotoren erantzunak. Anttonek dioen bezela, bere erantzunetatik ondorio horiek ateratzea manipulazio hutsa deritzot.
Laburbilduz, nik atera ditudan ondorioak hauek dira:
– Zoritxarrez, Euskal Herrian euskararen erabilera ahula da.
– Euskararen egoeraren errudun nagusiak, hizkuntz politikak bideratu dituztenak dira (ez Gara, ez Silveira…).
– Euskararen egoera hobetu nahi bada, diagnostiko erreal batetik abiatu behar dugu, ez ideala irudituko litzaiguken diagnostiko batetik. Bestela, porrotera goaz zuzen.
– Berriarekin elkarlanean dabiltza, eta Gara bihar euskara hutsez argitaratzea, ez litzateke Gararen erabaki uniteral bat zan behar.
– Gara ari da pausoak ematen euskararen normalizazioan, baina erritmoak errespetatzea beharrezkoa da.
Bi galderetatik atera ditudan ondorio nagusiak dira, eta guztiz ados nagoena gainera.
Bai, Kateak…, lerro-estutzen ibiliagatik, Gararen edota Deiaren komunikazio taldeek euskarari egiten dioten ekarpena berdintsua da: zuloa.
Orokorrean ni argudio historiazaleetatik ezin urrunago nago, hau da, oraina eta geroa (ustezko) lehenaz zuritu behar jasanezin hori. Hala ere, herri oro historiaren emaria denez geroztik, noizbehinka on egin dezake atzera begiratzeak. Halatan, Euskal Heriaren zatiketa eta Lurralde Katalanoena ez da berdina. Rosselló bai, Kataluniako printzerriaren parte izan zen, Espainiak Pirinioetako Bakean saldu arte, behintzat (bitxia da nola nazionalista espainolek Gibraltar su eta herio erreklamatzen duten, baina ez Rosselló, ordea). Baina Aragoiko nahiz Murtziako eskualde katalanofonoak, Valentzia, Balearrak eta, zer esanik ez, Sardinia uharteko Algher hiria ez dira inoiz “Catalunya” izan, nahiz eta bertan katalanez egin, XIII. eta XIV. mendeko konkistek hizkuntza bertara eraman zutelako. Berez, “Països Catalans” kontzeptuak indar handiagoa izan du Kataluniatik kanpo Katalunian bertan baino, izan ere ideia Valentzia aldean jaio zen XIX. mendean. Konparazioa zaila da, euskara ez baita mintzatzen Euskal Herritik kanpo -eta barruan ere lurralde zabalak galduak ditu-, eta eguneroko praxian badado antzekotasunik, hala nola Nafarroa eta Valentziako eliteen jarrera berezko hizkuntzaren aurrean (edo aurka, hobeto esan) , baina orokorrean uste dut Euskal Herria / Països Catalans konparazio engainagarria dela.
Eskerrik asko. Ni ez nago horren jantzia historian.
Egin dudan aipamena, testuan Katalunia banandu gabea gisan aipatu delako izan da.
g.etxague-ri (dagokion lekuan erantzuten ez dit utzi)
Berriz zure esaldiak jarriko ditut:
1- Hiru hamarkada luze joan zaizkio EAJri estatuarekin negoziatzen, eta estatutu ziztrin hori betetzerik ere ez du lortu
2- Ezker Abertzaleak orain arteko estrategia alferrikakoa zela onartu du.
3- estrategia berria adostu eta bultzatu behar du (Ezk. Ab.-ak)
4- Bien bitartean hauteskundeetan eta erakundeetan parte hartzen du (Ezk. Ab.-ak)
Dena batuta ondorio berdinera iristen naiz:
Bilduk estrategiarik ez duenez, Sortuk estrategia bat izan bitartean, EAJ-k porrotera daramala erakutsi digun bidea hartu du.
Oker banengo asko poztuko nintzateke.
Beti bezala, bide itsuan.
Lehenik Bilduk estrategiarik ez daukala esaten duzu, eta gero, magoak txisteratik untxia nola, EAJren bidea hartu duela esaten duzu. Ondorio horretara iristeko, estrategia ukatzen diozu, noski. Hala izango balitz ere, ez dut inon loturarik ikusten, argidioen logikarik ez, alegia. Baina, gainera, ez da egia Ezker Abertzaleak estrategiarik ez duenik, lehen esan dudan bezala, gaixotasuna sendatzeko lehen urratsa gaixotasuna onartzea baita, hau da: orain arteko estrategia alferrikakoa zela. Eta, nire ustez, hiru arrazoi daude alferrikakoa zela esateko:
1) Estrategia armatua, estatuari kalte egin eta negoziatzera behartu beharrean, mesede baino ez zion egiten. Bere horretan jarraitu eta barruan zein kanpoan errepresioa zuritzeko mesede. Hain mesedegarria, non errepresioaren bidez gatazka elikatu baitu, etsaia kontrolpean edukita, desagertu ez zedin. Eta horretan jarraitzen du.
2) Indarkeriaren erabilerak abertzaleen arteko batasuna ezinezkoa egiten zuen. Eta ez nahasteko argituko dizut abertzale horiek zein diren: independentzia nahi dutenak, gaur bihar baino hobeto.
3) Abanguardia batean oinarritutako estrategiak eta indarkeriak zuritzen zuen estatuaren errepresioak herria itotzen zuten edozein ekimen edo alternatiba aurrera eramateko.
Estrategia ez zen egokia. Bagenekien aspaldinadik, eta oraingo berrikuntza bakarra unilateraltasuna delakoa izan da, herri honetan aspaldiko partez burutu den ideiarik onena. Argi-ilunak gorabehera, askoz gehiago lortu baita horrela edozein negoziaketaren bidez baino.
Estrategiari dagokionez ere, lehen baino askoz ere hobeto gaude orain, libreago. Hobe da estrategia berria eraikitzen saiatzea estrategia okerrari jarraitu baino. Eta orain estrategia berria eraiki behar da. Agian, estrategia berriak hauteskundeei eta erakundeei muzin egitea eskatuko du, ala ez. ziur da estrategia berria ez dela denon gustukoa izango, norberak egingo lukeena, alegia. Baina, une honetan estrategia hori eraikintzen lagundu behar da, kritikatik bada ere, baina lagundu, ez boikoteatu. Kataluniatik zerbait ikasi behar badugu, horixe da, herri mugimenduak politikoak boikoteatu gabe independentziaren bidea hartzera behartu dituela. Herri honek independentzia lortuko badu, ezker abertzalearen eta EAJren inguruan biltzen diren independentistekin lortuko da ala ez da lortuko, bi aldekoekin baino ez, bi birika horiekin. Baina independentzia bi horien kontra lortu daitekeela pentsatzea sukar txarraren eldarnioa baino ez da.
Beraz, estrategia begi aurrean daukazu, IkerA: independentzia lortzeko estrategia eraikitzea. Zure ustez, bide horretan Ezker Abertzaleak galbidea hartzeko arriskua badago, bide onera ekartzen lagungo beharko zenuke, ez amildegira bultzatzen. Gure hleburuak lortzen ez baditugu, errua ez da Ezker Abertzalearena edo EAJrena izango, gurea baizik, herriarena. Baina, noski, abanguadietan sinisten jarraitzen duenak ezin du horrelakorik ulertu. Agian albiste txarra emango dizut, niretzat ona: orain ez dago abanguardiarik.
Printziperritik kanpoko beste katalanak eztakit zure lehen puntuarekin (eta honek, hain zuzen Euskal Herrian bezalaxe beste guztiak baldintzatzen ditu) ados dauden. Adibidez hemen Endavanteko kide baten iritzia:
“Parle de la tendència històrica de cert regionalisme principatí (reconvertit ara en soberanista) a pensar que els catalans autèntics són ells. Són ells quan convé, clar. Així doncs, per explicar el Segle d’Or de la Literatura Catalana, Ausiàs March és un poeta català. Per mostrar al món la “nostra” gastronomia, la paella i la fideuà són plats catalans. Per presentar-nos internacionalment com a espai cultural i lingüístic potent som 12 milions de catalanoparlants. I així via. En canvi, la corrupció, les agressions urbanístiques, el balafiament, les majories del PP, el blaverisme i la ultradreta…. això són coses dels valencians, i “per tant” completament alienes a la nació catalana. Casos com els de Millet i Montull, #Barcelonaworld, el text final de l’Estatut vigent, les retallades, l’ascens de Plataforma per Catalunya… són anècdotes sense importància, coses que passen a l’oasi, i que no tenen res a vore amb l’erm que hi ha al sud de l’Ebre. Segons aquesta perspectiva per a plantejar la voluntat del poble català per la independència, per comptar la salut de la llengua catalana als mitjans de comunicació, o per parlar d’un projecte nacional, els catalans són els del Principat (sota domini espanyol). Quina sort!”
http://www.laccent.cat/index.php/opinio/col-laboracions/item/2846-catalans-quan-conv%C3%A9
Ba nik uste dut Kataluniakoak gure jeloskori direla (kontu fiskalez ari naiz noski). Horixe baita Katalunian mugitzen ari denaren muina. Ala?
“Ez dugu sinisten Bantustan edo Kibutz ereduetan” dira Sotoren hitzak, hortaz, manipulazio ariketarik ez dago.
Bestalde, ez egotzi niri, “Gara, Silveira eta megadendak euskararen arazoa” direla esaterik. Sotori entzun diot lehenengoz “formula” hori; berria da niretzat.
Hala ere, uste dut Sotok asmatu egiten duela indarrean dagoen hizkuntz politika kritikatzen duenean, baina laban egiten du Gararen lana (euskararekiko) goraipatzean. Gara ez da “euskararen arazoa”, baina arazo bat, bada: euskaldunon komunitatea ahuldu egiten baitu eta erdaldunena aberastu eta sendotu.
Zergatik?
Gararen irakurle gehienak elebidunak direlako; erdaraz elikatzen diren elebidunak, eta ez soilik Gararen erruz, baina baita Garari esker ere, nagusiki erdaraz bizi diren elebidunak.
Bai batak eta bai besteak “estrategia” autonomista bultzatzen dute. EAJk estatutu berria eta EHBilduk 4 probintzietarako estatutu berria. EAJk estatus berria aldarrikatzen du (independentzia nazionala ez da beharrezkoa gure estatusa aldatzeko) eta EHBilduk marko demokratikoa ( independentzia nazionala ez da beharrezkoa demokrazian bizi ahal izateko).Bi hauen lehen helburua beraz, Espainian eroso bizi ahal izatea. Katalunian ANCk helburu bakarra eta oso zehatza ezarri du : Europan Estatu.
Erdiko katalanek lurraldearen zati baten independentziaren bidea hartzea erabaki dute. Ipar, hego eta irletako katalanekin zer pasatuko den ikusiko dugu, baina hasteko, goikoa bezalako Endavanteko kidearen iritziek argi uzten dute batzuk behintzat ez daudela oso pozik. Begira hemen zer zioten milaka lagunek urriaren 9ko manifan: “Sense València no hi ha independència”
http://www.laccent.cat/index.php/paisos-catalans/actualitat-politica/item/2878-el-9-d-octubre-independentista-aplega-milers-de-persones-a-val%C3%A8ncia-i-actes-arreu-del-pa%C3%ADs-valenci%C3%A0
Eta hemen berdinean gaude: EAEk soilean alde egin edo lurraldea batu. Zorionez, ematen du E.A.k osotasunean (EAJk ez dakigu zer nahi duen) herria batzea jarri duela lehen postuan. Kontrakoa, herriaren suntsipena baino ez delako.
Ba niri seigarren arrazoi bat bururatzen zait: Katalunia bai nazioa dela, eta ez gurea… Sentitzen dut, baina gurean gehienok ez dugu sinesten Euskal Herriaren naziotasunean. Orain, lintxa nazazue…