Katalunia eta argudioen logika
Katalunia eta argudioen logika
Erraza daukate espainiarrek kataluniarren erreferenduma ukatzeko orduan: zuen eskaera ez dago legearen barruan, beraz, alda ezazue legea lehenik. Hots, Espainiako Konstituzioa. Argudio eta arrazonamendu perfektua da, sinple bezain argia. Garden bezain borobila, esango nuke.
Funtsean, batzuentzat helburu den burujabetzarako eskubidea, beste batzuentzat hastapeneko baldintza baizik ez da, eta Lege Handian ez da aipatzen halakorik, espainiar guztiek erabaki behar dutelarik halako gauza garrantzizko bat. Izan ere, espainiarrek erreferendumerako eskubidea onartuko baliete kataluniarrei, ez legoke kalapita gehiagorik: hasi baino lehen konponduta legoke afera, adieraziko bailuke, funtsean, Kataluniari aitortu egiten zaiola munduko herriei zor zaien naziotasuna eta estatu izateko eskubidea. Alegia, eskatzen ari diren hori bera.
Bai, badakit asko eta asko ari naizela sinplifikatzen, espainiarrak diodanean bezala. Baina ulertzen didazu, ez da? Gutxi edo asko, denok dugu hemen egina gogoeta, ez alferrik Katalunian gertatuko dena izango baita etorkizunak euskaldunoi ekarriko diguna. Gehienez ere.
Egunotan independentziaren inguruan ikusten ari garen eztabaida guztian, Puigdemontek frantsesez esandako hitz batzuk oharkabean pasatu direla begitandu zait eta niretzat badute benetako garrantzia. Behin baino gehiagotan idatzi izan dut gaiaren inguruan, iruditu izan zaidan arren alferrik nenbilela, tunel baten barruan neuk bakarrik entzuteko moduko oihua baizik ez zela izaten ni hainbeste kezkatzen ninduena. Erdia ken bat deitu izan diot kontuari, edota aurkia eta ifrentzuaren teoria.
Euskaldunok autodeterminazioa eta independentziaren kontuak gaur baino presentago genituen garaietakoa da gogoeta. Galdetzen ziguten: zenbat jenderen borondatea behar da statu quoa aldatzeko? Demokrazia benetakoa izan dadin? Eta han sartzen ginen lokatzatan, Leitzako zerria bezala, ehuneko handiak aipatzera iritsi arte: %60, %80… Edota populuaren hiru laurdenak behar zirela esateraino, gutxienez, halako aldaketa historikoa zilegiztatzeko.
Niri buruak ez zidan ematen, ordea, ez nion logikarik ikusten inola, eta gaur Puigdemontek dioena etortzen zitzaidan gogora: erdia gehi bat nahikoa da, munduko bazter guztietan bezala. Gehiengoa, alegia.
Ezetz eta ezetz hasten zitzaidan jendea, eztabaidaren erdian betiko hitz magikoak agertzen ziren arte: gehiengo kualifikatua. Horixe behar zela eta ez gehiengo sinplea. Eta berriro murgiltzen ginen lokatzatan, delako gehiengo kualifikatu hori zenbat jenderen borondateak osatzen duen erabakitzeko.
Kontua oso sinplea da, ordea, eta arrazoi du Puigdemontek, erdia gehi bat aski da, horixe da aferaren aurkia. Eta baten batek konprenitu nahi ez badu, begira diezaiola korapiloaren ifrentzuari: erdia gehi bat ez bada aski statu quoa aldatzeko, erdia ken bat aski al da statu quoa indarrean eusteko?
Ba, horixe, ikusi nahi ez duenarekin alferrik dela, baina, izanak izan, demokraziaren funtsa gehiengoa dela. Beti eta kasu guztietan, nolaz eta intxaurrondoarena den intxaurra.
Hasierrek aipatzen duena baina sinpleagoa da: katalanak direnak ehunetik ehun independentziaren alde daude. Ez direnak katalanak, beste Estatuko kideak direlako, ez dute independentziaren beharrik nola “independentak” diren, eta horietatk ehunetik ehun independentziaren kontra daude. Nola bakarrik katalanek duten eskubidea kataluniaren etorkizunerako egoera adosteko emaitzak jadanik ezagunak dira: Katalunian kataluniarren ehunetik ehun independentziaren alde daude eta horrekin zentzuzko gabe estabaideari amaiera eman beharko genioke.
Beste alde adetik, herri okupatu batean ezin da demokraziari buruz hitz egin. Demokraziak askatasunik gabe ez du zentzurik
Freud, nork erabakiko du nor den kataluniar eta nor ez? Zeren arabera? Zein da gainditu beharreko azterketa edo dena delakoa?
Erraz da erabakitzen:
Zu euskalduna zara (nazio-ikuspegitik)? Bai.
Zu espainola zara (legalitatea gorabehera)? Bai.
Ezinezkoa da biei baiezkoa ematea. Edo bata zara edo bestea.
Hori ez da erabakitzen demostratzen baizik. Erabakitzeko eskubida ez du indenpendentziara eramaten, independentzia da erabakitzeko eskubidea bermatzen duena. Ez dago azterketarik, etsaiari ez dituen erabakiak hartu behartzea. Indar harremanetan dago erantzuna.
Gure kasuan, gainera, gure Estatua inbaditua eta okupatua dago. Non ikusi den Estatu inbaditu batek galdetzen hori zilegia den hala ez? Baina noski, betidanik erakutsi digute hau nazio Estaturik gabe zela. Zein desberdintasuna nazio Estaturik gabeko kideak izatea edo Estatu okupatuaren hiritarrak izatea….
“erdia gehi bat ez bada aski statu quoa aldatzeko, erdia ken bat aski al da statu quoa indarrean eusteko?”, hortxe asmo txarrez egindako korapiloa askatzeko gakoa, gehiengo koalifikatuen kontua hatzetarako tranpa txinatarra baino ez baita.
Halere, ez dut hainbesteko koherentziarik ikusten Kataluniari erabakitzeko eskubidea ukatzen diotenen partetik; agintariak direla, komunikabideak direla, iritzi emaleak direla…. denak oso azpijaleak. Nahikoa da azken orduko inkestaren batek independentziaren kontrako joera agertzea kataluniarren iritzia ahotan aparrez hartzeko, cava botilla ireki izan balute bezala (cava valentziarra, noski).
Koherentzia falta da inkesten emaitzak norberaren aldekoak direnean bakarrik kontuan hartzea (hedabideen kasuan, etika falta ere bai; tira, ez gara atzo jaiotakoak). Baina koherentzia faltarik handiena independentziari buruzko edozein inkesta egitea edo iruzkitzea da, erabakitzeko eskubidea ukatzen bada.
Zintzo jokatuko balute, onartu beharko lukete kataluniarren iritziak bost axola diela, inkesta batean edo erreferendum batean ageri bost. Baina, noski, errazagoa da Lege Handiak debekatzen duela esatea, lege hori Moises batek Sinaitik harrian idatzia jaitsi izan balu bezala.
Bien bitartean pedagogia eta pedagogia behar da. Eta gero? Erreferendum legal eta loteslea kimera da, agian saiatzea bete beharreko etapa da, ez besterik.
Aurretik ere asmatu zuten korapilo hori askatzen: hauteskundeak dira erreferenduma. Ez da beharrezkoa zerrenda bakarra aukeztea, akaso ez da komeni. Horren ordez, Kataluniaren independentzia nahi duten alderdiek adostutako testua gehitu beharko lukete hauteskunde-programan, nor bere aldetik aurkeztu arren. Parlamentuan gehiengoa nahikoa ala botoetan ere bai? Hori adostu beharko lukete. Botoen gehiengoa ere beharrezkoa dela uste dut nik; erdia gehi bat, hori bai.
Zenbat bueltak ematen gauza logika bati. Independentzia ez eskuratzea, edo gure kasuan, ez berreskuratzea, nazioaren desagerpen hasiera da. Orduan, edozein herrien etorkizuna adosteko jakin behar den nork du eskubidea hori adosteko. Hortarako “censo” bat egin behar da. Nola? Lurralde bizi diren pertsona guztiak hartu eta lurraldeetan bizi zirenak eta kanpoan bizi diren ere hartu eta banan banan galdetu:
-Bizi zaren (edo zinen) herrian aske eta subiranua nahi duzu ikusi eta bizi?
Bi erantzun mota izan daitezke:
-Bai, nire herria irauteko hori nahi dut, nirentztat eta nire seme-alabatxoentzat.
Kasu hontan “censo” barruan sartzen zara.
-Ez, ez dut nahi herri horren iraupena eta beren desagerpena ikusi nahi dut.
Kasu hontan ez zara “censo” barruan sartzen.
“Censo” egin ez gero has gaitezen nahi ditugun errferendum guztiak egiten.
Horrela, hobeto ulertzen al da?
Nork jarri behar du martxan prozezu hori? Gure desagerpena nahi dutenek ez behintzat.
Hortarako behar dituzu, legalitate propioa, indar armatuak, epaileak, ikaskuntza politiko propioa eta instituzio zurena direnak.
Zergaitik ez dugu handik hasten? eta gero etorriko dira galdeketak, kontsultak, erreferendumak etabar…
Munduko edozein herriak errez ulertzen du hau. Tamalez, gure herriak zer den politika fitxik konprenditzen du edo horrela ematen du, ta bistan da, laurehun urte Estatua berreskuratu gabe…
Zentsua. Euskara batuan, zuk idazten duzun horretan, zentsua esaten da. Zergatik idazten duzu “censo” espainolez eta kakotxen artean?
“Censo” egitea, esagutzen den bezala, ez da hemengo legalitateko ohitura. Pirineotako eskubidea edo baskoiako eskubidea, erromatar edo germanikoa baino zaharragoa, ez zen parametro horietan sartzen. Han ere kolonizatuak gaude. Hala ere ez da nire asmoa debate hortan sartzea. Modu batetik entsailatu behar da jendea ulertzeko zer esan nahi den.
Eta zentsuan sartutak daudenek zentsuan sartuta ez daudenen lurraldeaz erabakiko lukete?
Bortzirietako biztanleriak Nafarroako Erriberaren etorkizuna erabakiko lukete?
Nabarrako Erriberakoak Nabar askatasunaren kontra daude? ze arraroa….
Alderdi espainiarzaleak bozkatzen dituzte.
Nik dakidanez alderdi guziak daude Espainan ondo matrikulatuak eta ondo legitimatzen Estatu inperialistari.
Alderdi independentistak badaude nahiz eta itxurakerietan ari, baina mesedez, erantzun ezazu nire galdera.
Erantzuta dago, Nabarrako Erriberako askok sartuko lirateke “censo” barruan. Dudarik gabe.
Ez, ez duzu erantzun, nik hipotesi bat mahaigaineratu dut eta zuk erantzunik eman gabe hipotesia deuseztatu duzu
Hona hemen aurkituko dituzu erantzunak zure hipotesiak astertzeko. Nik gustokoa ditut horrelako lanak irakurtzea eta handik han zertxobait ikastea.
http://hamabost.net/
Proiektu nazionalista espainola, duda barik, ikusirik zein duen hizkuntza nagusia.
“erdia ken bat aski al da statu quoa indarrean eusteko?” Erdia ken erdia ere nahikoa da statu quoari eusteko, ikusten ari garen moduan 😉