Katalan eta irlandera ikastaroak Bilbon
Katalan eta irlandera ikastaroak Bilbon –
Azaroan hasita, aurten aukera izango dugu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Katalana eta irlandera, hurrenez hurren, ikasteko aukera izango dugu, azaroan abiatuko diren ikastaroen bidez. Katalan eskolak astearte eta ostegun arratsaldeetan izango dira, azarotik ekainera; Irlandera, berriz, igande eguerdietan.
Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak. Bi hizkuntza hauek ezagutzearekin batera, lagun eta bidaide ditugun kultura eta nazio hauekiko harremanak estutzeko aukera emango digute ikastarook.
Katalanaren kasuan, aurreko edizioetan gurean egindako ikastaroen bideari jarraituko diogu, Jordi Vives irakaslearen eskutik eskolak astearte eta ostegun arratsaldeetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, azarotik ekainera. Ikastaroen prezioa, ikasturte osorako, 340 eurokoa izango da (bi epetan ordaindu ahal izango da). Klaseak Gabriel Aresti euskategian izango dira. Informazio gehiago eta izen-ematea gure bulegoan edo 944237591 telefonoan.
Irlandera klaseak, bestalde, doakoak izango dira, eta gehienbat oinarrizko mintzamenean oinarrituak. David Henderson irakaslearen eskutik. Igande eguerdietan izango dira, 12:00etatik 14:00etara, hilean bitan, Gabriel Aresti euskaltegiaren Kale Nagusiko egoitzan. Informazio gehiago eta izen-ematea 635 00 85 49 telefonoan.