Kalapieren ustez, Gipuzkoako Bidegorrien Oinarrizko Sarea ez da 2050a baino lehen osatuko
Gipuzkoako Bidegorrien Oinarrizko Sarea –
Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiok Evaluación del Plan Territorial Sectorial de Vías Ciclistas de Gipuzkoa y reprogramación de sus actuaciones izenburuko dokumentua aurkeztu zuen joan den astean Bizikletaren Kontseiluan. Dokumentu horren xedea da eguneratzea Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana, berez 2013. eta 2021. urte bitartean gauzatu behar zena. Eta eguneratze hori beharrezkoa da Aldundiak Plana zeharo urratu duelako. Atera kontuak: Planaren arabera, 289,96 kilometrok osatzen dute Bidegorrien Oinarrizko Foru Sarea; bada, horietako 137,82 baino ez daude gaur egun erabilgarri, hau da, % 47,53, erdia ere ez.
Gaur, Kalapie elkarteak, Bizikletaren Kontseiluko kide denak, egoeraren balorazio bat egin du idatzi informazio aldetik mamitsu eta argi baten bidez, eta idatziaren izenburuak ezin du adierazgarriagoa izan: horrela jarraituz gero, “Bidegorrien Oinarrizko Sarea ez da 2050a baino lehen osatuko”. Irakurtzera animatzen zaituztegu: Kalapieren ustez, Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sarea ez da 2050a baino lehen osatuko – Kalapie
Bizikletaren Kontseilua bildu zen egunean bertan, arestian aipatutako ebaluazio- eta birprogramazio txostenean oinarritutako prentsa-ohar bat zabaldu zuen Asensioren Departamentuak. Ohar hura zela eta, idatzi bat argitaratu zuen Eguzkik, eta idatzi horrek, gure ustez, egoera zein den ulertzen laguntzen du. Hona hemen: Diputazioak berriak balira bezala saldu nahi ditu dagoeneko eraikita egon beharko luketen bidegorriak.