Kableak, paisaia eta Frantziako Tour-a

Kableak, paisaia eta frantziako tour-a –

Duela hiru edo lau urte aldizkari ofizialetik jakin genuen torre eta kable elektriko berrien laguntzaz, Sondikatik Bilbora doan linea indartu omen nahi zutela. Linea hori airetik doa La Salveko koartelaren gainekaldera arte, han lurperatu egiten da eta La Salveko zubipetik Guggenheim parean dagoen subestaziora doa.

Kableak, paisaia eta frantziako tour-a

Jakinda, inguru horretatik, Artxanda zeharkatzen duten gutxienez 5 tunel daudela, ohartu egin nien bai Iberdrolako teknikariei, bere arduradunei, Sondika eta Bilboko udaletxeei, eta dagokion Eusko Jaurilaritzaren Sailari, agian behingoz linea hori lurperatzeko garai egokia izan zitekeela.

Soilik Bilboko udaletxearen erantzuna jaso nuen, arloko arduradunekin bildu, eta begiratuko zutela erantzun zidaten.

Iberdrolako ordezkariek deitu ziguten. Baina ez onerako. Otu omen zitzaien, Sondikako aldean subestazio gehigarria eraikitzea eta ia lurrak salduko bagenizkio. Ezetz, gu lurpetik nahi genituen lineak eta hori nahi genuela bultzatu; haiek: garestiak dira lurpetiko kableak. Ez badiguzue lurrak saltzen beste bide batzuk baditugu: espropiazioa. (Hori erakundeen ahalmenetakoa zelakoan nengoen, ez Iberdrolarena.)

Eta etorri da espropiazioa (erakundeek Iberdrolaren esanetara) eta hasiko dira kable eta torre amarauna eraikitzen, eta Sondikarako bere plan urbanistikoko “paisaiaren babeserako” gune zena, baso izatetik paisaia industriala izatera joko du; ezen Sondikako arduradunek esan omen duten erara Iberdrolak agindu badu, ez dugu zereginik.

Eta 2023ko tourraren lehen etapan, azkeneko aldapa esanguratsuan, Pike bidean, mundu osoko milaka ikusle mirestu ahal izango dute gure kableez jositako paisaia. Kontuz ibili daitezela tourreko helikopteroak!

Kableak, paisaia eta frantziako tour-a