Julene Azpeitia ipuin lehiaketako oinarriak argitaratu dituzte Zumaian
Zumaiako Euskara Zerbitzuak aurten ere antolatu du Julene Azpeitia ipuin lehiaketa. Oinarriak argitaratu dira, eta lanak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, udaletxean bertan. Lehen saria 3.000 €-koa da.
Euskarazko literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak.
Ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15.
3 sari emango dira: lehen saria 3.000 €-koa izango da, bigarrena 1.500 €-koa eta Zumaiako onenaren saria 1.000 €-koa.
Animatu eta uda garaian hartu tartea idazteko!
Hemen dituzue oinarriak osorik.
harrigarria da gaur egun posta elektronikoz parte hartzeko aukerarik ez izatea eta papera hobestea, ala?
Ea datorren urtean aukera hori ere ematen dugun.
Eskerrik asko, Joseba, eta ea lehiaketan parte hartzeko aukera duzun.
Zein tamaina eta motako letra erabili behar da?
Ez dago tamaina edo tipo jakinik, nahikoa da irakurtzeko erosoa gertatuko den tamaina erabiltzea. Marjinetarako ere ez dago arau zehatzik, zentzuzkoak izatea besterik ez.