Josebak ez du erregistra dezaten nahi
Joseba Arregik Vocentoren hedabideetan idatzi duenez, ez du nahi Osakidetzak euskaldunen erregistrorik era dezan. Eta ez du gustuko lehen hitza euskaraz esan dezaten aurrerantzean bertan.
Ez omen du gura “que me coarten a utilizar una de las dos (lenguas), cuando puedo usar las dos a mi arbitrio, cuando me venga en gana y si me viene en gana” dio.
Non bizi da ba Arregi, euskara nahi duenean, nahi bezala eta gogoak ematen dionean erabili ahal izateko? Hori da pagotxa, hori!
Gizonak ez du euskara Osakidetzako funtzionario zenbaitekin erabili nahi. Ez behintzat euskara xuxen, doinu egokian, bero, arimadun eta bizia egiten ez dutenekin!
Ez du euskararen antzerkian, bere ikasle ohiek praktikatzen zuten hartan, parte hartu nahi. Are gehiago, Osakidetza euskaraz zuzentzen bazaio, erdaraz erantzungo du, euskararen nagusitasuna (!!!) azpimarratu nahi duen edozein komunikaziorekin egin ohi duen bezala…
Josebak euskararen alde egin omen zuen, askatasunaren alde ere egitea ba omen zenean.
Orain ez bide du nahi askatasuna murritz diezaioten, euskararen izenean bada ere. “La minoría de ciudadanos … euskaldunes tienen derechos que deben ser reconocidos como lo son los de las minorías lingüísticas en cualquier democracia. … Pero lo que no pueden hacer (erakunde publikoek) es imponer obligaciones a todos para satisfacer los derechos de algunos.”
Seko txunditurik utzi nau berriz ere: edozein demokraziatan onartzen zaizkie hizkuntza eskubideak gutxiengoei??? Alajainkoa… Eta zein dira ba, euskaldunon eskubideak bermatzearren, herritar guztiei ezarritako betebeharrak? Irrikitaun…
Arregi ez omen dago prest Osakidetzari sinisteko, zerbitzuaren kalitatean galerarik ez dela izango esaten badiote. Beste eremu batzuetan kalte handiak ikusitakoa omen da bera eta. Eta “gizarte injeniaritza” bertan behera uzteko, eta gauzak dauden-daudenean lagatzeko eskatu die agintariei.
Lehendakariak ez, baina Pello Salaburuk erantzun dio atzo, etxe horretako Arabako edizioan. Erantzun biribila eman ere, “A mí que me registren” goiburudun gutunean. Berak bai, erregistra dezaten nahi du, neuk bezala, eta euskaldun “zapaltzaile” askok bezala.
Ondo asko ekarritako beste arrazoi askoren artean, honakoa aipatu du:
“Yo, desde luego, me apuntaré. Y entenderé perfectamente que otros, aún sabiendo euskera no lo hagan. Qué cosas tiene la libertad”.
Josebaren gutunak ez du gehiegi merezi. Pello Salabururenak bai; hasi eta buka, euskaldunak gutxiagotu eta gauden-gaudenean nahi gaituzten horiei, erantzuteko argudio sendo andana eskaintzen baitu.Ez dut aurkitu Salabururen azken idatziari loturarik sarean, baina bila ari nintzela bere testu bateko beste pasarte honekin egin dut topo:
“Me pregunto si esa libertad lingüística me alcanzará también a mí, si reclamo que mis hijos puedan hacer sus estudios universitarios en euskera, en el centro que yo elija,…. Me pregunto si podré reclamar esa libertad de lengua el día que acuda a un centro de salud para que el pediatra me explique a qué obedecen las fiebres súbitas del niño”.
Bada, horixe, nik ere nahi nukeela hizkuntza askatasunez aukeratu.
Arregik bezainbat.
ez zait iruditzen denik Salaburu ezeren eredu, inori lezioak emateko gai, are gutxiago unibertsitatea eta euskara ahotan izateko. Nahikoa sufritu genituen bere jauntxokeriak eta bere hizkuntza politika. Utikan!
Hemen ez da Salaburu ezeren eredu gisa saldu.
Arregik idatzitako zakarkeriei erantzun bikaina eman die. Kitto.
Beste erantzunik, ez bikainik ez erdipurdikorik ere, ez diot inori irakurri. Ezta balizko pertsona “eredugarriei” ere.
Bada, nik ere ez dut nahi erregistra nazaten. Erregistra ditzatela erdaraz egitea eskatzen dutenak.
Beti euskaldunok izan behar ote dugu berezi?
Bat nator. Erregistra ditzatela euskalgabeak!
Oso praktikua.