Joseba Asiron Iruñeko alkate berria izango da

Joseba Asiron Iruñeko alkate izateko zentsura mozioa erregistratu dute –

Joseba Asiron Iruñeko alkate izateko zentsura mozioa erregistratu duteEH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak Ibarrolaren aurkako zentsura mozioa erregistratu dute Iruñeko alkateari aginte makila kentzeko, eta Joseba Asiron izango da berriro Alkate 2015-2019ko legealdian izan zen bezala. EH Bilduko Iruñeko Udaleko alkategai eta bozeramaileak berak iragarri du gobernua osatzeko bilera sorta abiatuko duela ostegun honetan bloke aurrerakoia osatzen duten talde politikoekin. Miren Zabaletak Iruñerako akordioa dela nabarmendu du eta Iruñeko zentsura mozioak ez daukala “inolako harremanik” Pedro Sanchezen inbestidurarekin. Abenduaren 28an emango da aldaketa, eta data horretatik aurrera izango da Joseba Asiron Iruñeko alkate. Cristina Ibarrolak “miserable” deitu die sozialistei, “ETAren ondorengoei Iruñeko alkatetza emateagatik”. Hemen EH Bildu eta Joseba Asironen agerraldia.

EITB  Ibarrolak “miserable” deitu die sozialistei, “ETAren ondorengoei Iruñeko alkatetza emateagatik”

EuropaPress   EH Bildu niega relación entre la investidura de Sánchez y la moción de censura de Pamplona

berria  Asiron: «Eskuineko gobernuaren alternatiba lortzeko bidea abiatu dugu»

Argia  Asiron: “Paralisi urteak atzean utzi eta jendearen beharrei erantzun nahi diegu”

Naiz  EH Bildu y PSN acuerdan retirar a Ibarrola y Asiron será alcalde

Deia  Cristina Ibarrola, tras la moción de censura: “Son miserables… han vendido a Pamplona en una mesa de negociación”

 

Joseba_Asiron Iruñeko alkate izateko zentsura mozioa erregistratu dute

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Joseba Asiron Iruñeko alkate berria izango da”-ri buruz

  • Babes politika 2023-12-14 19:54

    Zein ederra den espainolak amorratzen ikustea boterea galdu dutelako. Nahiko jasan dugu euskaldunok.

    Ea aprobetxatzen dugun Iruñean euskarari zor zaion begirunea ezartzeko. Presioa Bilduri eta besteei egin behar zaie, UPNri egitea baino eraginkorragoa izan behar da.