Jone Uria | Chat BDB

Jone Uria | Chat BDB –

Jone Uria Albizurik Berria egunkarian (entzun hemen).

Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora final guztietan parte hartu du. Azkeneko bietan, 2021ean eta 2023an, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.

Jone Uria | Chat BDB

.

Chat BDB
Doinua: Ikusten duzu goizean

.

Ei, Chat BDB, zer moduz?
          Ba hementxe, neure kabuz.
Has zaitez bertso bat landuz.
          Bertso bat, noski, baina ze neurri,
          nola eta zeri buruz?
Lehen puntutik abiatuz
zure zenbaki ta datuz
ahal bezala osatuz.

.

Algoritmo ta aldagai,
        sentimentuen ardagai. [6]
        bilakatzen den bizigai. [14]
Orduan gaitzat hartzen genitun
ta orain eurak dira gai. [9]
Sortzean ginen bost anai. [5]

        denak irristadaren zai, [8]
inork ez zuen joan nahi. [5]

.

Datuen itzalekoa
non burua, han lepoa,
ez zara hain paletoa!
Nahiz ta osatu duzun txukun bat
gaitegi zabalekoa;
ezetz egin balekoa,
edo onen taldekoa,
aktualitatekoa!

.

Zikin munduko atlasa [3]
Zisjordania ta Gaza, [4]
hura pelotazo jasa. [13]
Tiranoari ere iristen
zaiola azken arnasa? [4]
Israel, Cia ta Nasa, [1]
ez da laguntza eskasa. [1]
Hemen ez da ezer pasa… [13]

.

Harrotu zaigu chat-bot-a!
Gerra eta anekdota
nahiz behar bezala konta.
Inteligentzia artifizialaz
ez daude hainbeste sorta.
Hortxe hurrengo erronka:
ezetz bertso on bat bota
zeure buruaren kontra!

.

          Hau coitus-interruptusa! [16]
          Zer naiz, argin andaluza? [11]
          Ardo bat, gero Kombucha…[2]
          Zioten bera eroriko dek,
          baina zakurraren putza! [11]
          bultza naute, gogor bultza [15]
          bihurtzeraino kamutsa [2]
          bertsoa eta sorkuntza. [15]

.

Ez andrea, ez gizona [12]
Kodeari jaramona, [5]
irakurketa random-a… [5]
          Makinon inon ez egon nahia
          al da zure ezinegona[12]
Erreten sakon-sakona. [7]
          Zuk eman didazu forma. [12]
Gauza onik ezin soma… [7]

.

Taberna-zulo ta landa
algoritmotatik landa
badugu nahikoa lan ba!
Ondo zabiltza, baina oraindik
ez gaude denak emanda.
Hartu agurtzeko txanda:
          Agur, virgo beneranda [10]
          plazer handi bat izan da.

 

Erreferentziak

1: Aitor Mendiluze, Igor Elortza, (2013), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/1330t8
2: Alaia Martin, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/165704
3: Alaia Martin, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/165ti0
4: Amets Arzallus, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/khgn4
5: Amets Arzallus, (2006), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/dsoac
6: Andoni Egaña, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/fo5m4
7: Andoni Egaña, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/es/web/bertsoa/view/fo6og
8: Andoni Egaña, (1993), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/juqc8
9: Andoni Egaña, (1997), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/k2b5k
10: Anjel Mari Peñagarikano, (1986) https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/g54as
11: Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, (1860-1936), https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/339-haizeak-bidali-du
12: Maialen Lujanbio, (2017), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/14hrec
13: Maialen Lujanbio, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/keqp4
14: Sustrai Colina, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/g54as
15: Unai Iturriaga, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/kgvh4
16: Unai Iturriaga, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/dcovs

Jone Uria | Chat BDB

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude