Jon Anzarena izan daitekeen gorpua aurkitu dute
Telebistak, polizia iturrietan oinarrituta, Anza apirilaren 18an heldu zela Tolosara dio. Kale batean konortea galdu, erietxe batera eraman eta astebetera hil zen poliziek zabaldu dutenez. Ordutik gorputegian izan dute hilotza. Orain gutxi identifikatu dute. Diotenez, buruan kolpe bat omen du gorpuak.
Familiak, dena den, Okzitaniako Tolosan duen abokatuarekin hitz egin eta gero, ez dagoela hau ziurtatzerik esan du eta frogak eskatu dituzte. Azterketa berriak egingo dituztela aurreratu dute. Askatasunak, bere aldetik, zuhurtzia eskatu du.
[Eguneraketa] EITBk dioenez, autopsia eta DNA frogak egingo dizkiote datozen orduetan. Iturri berberek diotenez, ez litzateke indarkeria gertakarien ondorioz hil.
[Eguneraketa II] El Paisen irakur daitekeenez, Frantziako eta Espainiako iturriek ia ziurtzat ematen dute Jon Anza berarena dela gorpua. Maiatzaren 11an hil zen Madrilgo egunkariaren esanetan, ospitalean, bihotzekoak jota. Bihar konfirmatuko ei dute berria.
Informazio gehiago:
AGUR ETA OHORE!!!
herriak ez du barkatuko.