Jon Anza, gaur dira lau hilabete falta dela
ETAk azken agirian dio: “Etsaiak Jon Anza desagerrarazi zuela lau hil egingo dituenean Euskadi Ta Askatasunak bere salaketa berragerrarazten du agiri honen bidez. Hil hauetan Jonen desagerpenaz berririk ez izan arren, argigarria da Frantziako Poliziek ikerketan galdekatutako Jonen lagun eta senideei desagerpenaren atzean Espainiako Polizia edo Guardia Zibilaren esku sartzea hipotesi garrantzitsuen gisatzat erakustea. Polizien adierazpen horiek Frantziaren erantzukizuna zuritzeko edo Espainiaren aldebakarreko inplikazioa erakusteko egiten diren ez dakigu. Edonola Frantziarena da, bere polizien edota bere muga barnetan sartu dituen Espainiako polizien bitartez, Jonen desagerraraztearen erantzukizun osoa”.
Rubalcabak ukatu egin du aukera hori.
Zer pentsatu behar du herritarrak?
Alain Berastegi arbizuarraren kasua ere hor baitago. Talde parapolizial batek bahitu eta torturatu egin zuen zazpi orduz, Espainiako segurtasun indarrekin kolaboratu zezan exijituz. Ez da kasu bakarra. Lander Fernandez bilbotarrak antzeko tratua jaso zuen egun batzuk lehenago.
Jon Anzaren kasuarekin antzekotik zer duten bi hauek? Preso ohiak zirela hiruak.
Alain Berastegi eta Lander Fernandez kalean daude, baina…
non dago Jon?
Herritarrok izuturik??
Ze,sentsazionalismoaren bila edo?
Zu bezalako zakurrak ez daude izututa, ez noski, baño beste jende asko bai, ta oain ez hasi bizkartzaina damakitenen matrakakin.
Azken aldian bolo-bolo dabil gerra zikiña, ta bai, jendea izututa dabil. Ta hori besterik ez dio artikulutxo honek.
Danari punta ateratzea beste zeregiñik ez dezu? Behin baño gehiagotan esan dizute zerorrek ere idaztea dakazula hemen, baño noski, errexo da besteek egindakoari koxkak ateratzen ibiltzea.
Bastante lanpetuta zabiltzate ba uda hontan zu bezelako uniformedunak, ta hainbesteko denbora pilua izatea??? Deskantsazat pixko bat, motell!