Jon Anza euskal preso ohia desagerturik Apirilaren 18az geroztik
Minbizia zuela-eta hitzordua zuen Baionako erietxean. Bezperan egertzen ez zela ikusita, auzokoek familiari abixatu eta ordutik dena dira kezkak. Apirilaren 18az geroztik inork ez daki ezer Jon Anzaren inguruan, desagertu da. Egun hartan bertan Baionako geltokitik trena hartu zuen Tolosara (Okzitania) joateko lagun batzuk bisitatzera eta ingurukoak, bere berririk jasotzen ez zutenez, Apirilaren 23an kezkatzen hasi ziren.
Berau bilatzeko saiakera guztiek porrot egin dute. Abokatuak jakin arazi zuenez, desagerpenaren berri izan bezain laster sorospen zerbitzuekin harremanetan jarri ziren, erietxeren batean sartuta zegoenentz jakiteko. Auto istripuetan agertutako ezezagunen gorpuak ere begiztatu dituzte, baina ez da inondik ageri.
Anzaren engaiamendu politikoa kontuan izanik, hura bilatzeko prozedura abiatu dute senideek eta abokatuek. Zigor kodeko 74-1 artikulua erabiltzea erabaki dute. Paulus Basurkok azaldu duenez, heldu baten bilaketa prozesua hasteko, salbuespen arrazoiak behar dira. Artikulu honen bidez, heldu honen desagerpenaren kezka bereziak eraginda, poliziak bilaketa hasi dezan, epaileari eskaria iristen zaio.
“hipotesi guztiak hartzen ditugu kontuan”
GAL erakundearen garaiek zauri bat zabaldu zuten, eta oraindik ez da itxi. “Gerra zikina” aipatu ez bazen ere, hipotesi guztiak kontuan hartzen dituztela adierazi zuen Anais Funosas Askatasuneko bozeramaleak. “Non da Jon” galdegin zuen behin eta berriz, eta jakin arazi zuen ez dutela amore emango Jon Anza aurkitu arte, bide guztiak ikertuko dituztela azkeneraino.
[…] Anzaren kasua lehenagotik estekatua bagenuen ere, Oier Aranzabalek aipatu zuen sarrera batean espreski ZuZeu honetan maiatzaren 16an. Handik hona ere, desagerketaren albiste ematen zuten estekak […]