Mayor Oreja aitonaz harro euskara debekatu izanagatik

zuzeu.eus-logo7http://www.youtube.com/watch?v=QQT_pq7sQcA

Kontseilua, AEK, EHE… guztiek alperrikako pausuak ematen dituzte euskararen normalizaziorantz. Jimmy Bigerear PPolitikariak elebitasuna lortzeko formula eman digu: Euskara debekatzea

Batek daki, agian arrazoi du aitatxi Jimmy Bigerear-ek. Agian adimentsu jokatu eta gure seme-alabei, Sabino Aranak ez bezala, euskara hitz egitea debekatu behar genieke. Horrela bai irabaziko lukeela gure espainol maiteak merezi duen lekua europan. Zuentzat arrazoi al du PPolitikari intelektual honek?

Ekaitza bainuontzi batean

4 pentsamendu “Mayor Oreja aitonaz harro euskara debekatu izanagatik”-ri buruz

  • Mayor Orejaren hitzek ez dute komentariorik ere merezi. Hala ere ondo dago artikulu honi begirada bat ematea (La Razonen argitaratua!): http://www.larazon.es/hemeroteca/el-colmo-de-la-sandez

  • Bolañorekin bat, ez dut uste espainiera arriskuan dagoenik Katalunian. Baina egunen batean horrela egonen balitz, ez litzateke izanen katalanearengatik, Mayor Orejarena bezalako ergelkeriengatik baizik.

  • “prohibió que sus hijos hablaran en vasco para que aprendieran bien el español”…Tipo hau ez dago burutik sano,eta ez dauka lotsarik, horrelako gauzak ondo daudela uste duenak baitauka mentalitate itxia.Hizkuntza bat ezin da debekatu.Penagarria da horrelako gauzak entzun behar izatea, eta are penagarriagoa urteak pasa badira ere, oraindik horrelako ideologia mantentzen duten pertsonak egotea.

  • Unai Ugalde 2009-05-15 20:33

    Ohorezko kutsua eman nahi dio M.O.k bere kontuari. Historiak, beste zerbait adierazten digu, ordea.
    Garai hartan, euskeraz hitz egitea edo idaztea debekatua zegoen, eta aitonak kalean eta erakundean indarrean zegoen debekua etxera ekarri besterik ez zuen egin. Ohore gutxi.
    Zuk, irakurle, nik orain idatzi dudana ulertu duzu, norbaitek jazarpen horri aurre egin ziolako. Horien bizkarrean eraiki da gure gaurko egoera. Ohorea eta eskerra beraiei!