Javier Tebas: “Eibar primeran dago”

As kirol egunkari espainiarrak Javier Tebas Espainiako Fútbol Liga Profesionaleko presidenteari egin elkarrizketa argitaratu du gaurtxe. Bertan Getaferen eta Elcheren egoeraz hitz egiteaz gainera, argi eta garbi adierazi du: “Eibar lehen mailako taldea da”. Alex Aranzabalek armaginak lehen mailan daudela lehenago esan izan badu ere, zaletuek ezin zuten lepoa jokatu, futbola futbola baita.
Javier Tebas: "Eibar primeran dago"

LFPko presidenteak honela adierazi du AS egunkarian:


Kazetaria: Astelehenean esan zenuen Elche bigarren mailako taldea dela. Ezertan aldatu al da egoera egun batean?
Javier Tebas: Ezertan ere ez. LFPko Lehiaketa Epailearena da erabakia, txostenaren ebazpena oinarritzat hartuta. Elche berrerorlea da kontu honetan. Ez dauka ordainduko duela dioen ziurtagiririk eta ez dago Ogasunarekin egunean. Jaitsi da.
Kazetaria: Beraz Eibar lehen mailako taldea da. Bai ala bai.
Javier Tebas: Bai, hala da. Bartzelonako Asanbladan hartutako erabakien ondorioz, BBVA Ligako hemezortzigarren sailkatuari dagokio bere lekua hartzea.

Garitanoren polemika

Gaizka Garitanoren kontratuak dio, Eibar jaisten ez baldin bada (egoera dena delakoa izanik ere) urtebetez luzatzen zaiola kontratua, baina badirudi Eibar Futbol Taldeko zuzendaritzak erabakia hartu duela. Azken orduko berri onaren karietara, polemika sortu da nola zuzendaritzako kide batzuk Garitanok jarraitzearen alde agertu direlako, hala zaletu gehienek Garitanok jarraitzea begi onez ikusten dutelako.



Hierros Servando babesleak ere bere desadostasuna adierazi du txio batean. Nola amaiatuko ote da Goenkale hau?

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.