Jatorrismoa
Ez ditut “Crus de Gorbea“-ko iragarkiak aguantatzen. Parkatuko didazue, baina halaxe da. Badakit jende askori grazia egiten diotela iragarkiek, baina “Los murruntxus con la Mari” trikitrixa soinuarekin entzuteari ez diot graziarik aurkitzen. Are gehiago esango nuke, Bilboko “jatorrismo” hori ez dut aguantatzen (¡qué poco txirene soy, la hostia!).
Hasteko, ez dut ulertzen erdarari euskal berba eta soinuak eransteko dagoen joera (como si sería más jatorra dar musutxus a la Mari que besar). Bilbon ez du inork horrela egiten, izan ere, El Botxo toki erdaldun peto-petoa dugu. Segitzeko, ez dut uste euskaldunok euskaldun izatearren erdaldunak baino jatorragoak garenik. Eta amaitzeko,”Kabensotz, vámonos a jaias de Bilbo que hay unos kontzertus de la hostia” esateak ez nau botxero auténtico-ago bihurtzen.
Bilbon erdaraz ari garenean euskal berbak normalean erabiltzen baditugu ere (agur, eskerrik asko…), “jatorra“-z mintzatzen garen bakoitzean erridikulua besterik ez dugu egiten. Hobe genuke euskara hutsez egitea euskaldunarena egitea baino. Baina klaro, badakigu “en Bilbao nunca se ha hablado euskera” eta “que mi amama habla porque es de caserío”. Horregatik egiten digu grazia “Crus de Gorbea”-k. Oso jatorrak dira euskaldunak; jente sanoa, etxekoa, baina guk erdaraz, por si acaso.
PD: Dise que viene Erreña bilbainadak oso ondo laburbiltzen du nik aipatutako jatorrismoa
Disen que viene Erreña
visitar Bilborá
la prínsipe chiquito
con ella venerá
Riau…
Riau, riau, riau
racataplau
altza berria
altza berria
date la vuelta, María
En la metá del puente,
en la metá, metá
han ponido faroles
con cañas de pescar
Riau…