Jalgi Hadi! dokumentalerako crowdfunding kanpaina
Jalgi Hadi! dokumentala –
JALGI HADI! dokumentalerako crowdfunding kanpaina abiatu dugu AEK-Korrikak eta Mirokutana ekoiztetxeak, euskararen bihotza eta burua proiektu batean elkartzeko asmoz. Aurrera eraman ahal izateko, dena den, zure laguntza beharrezkoa dugu.
Zer kontatuko du dokumentalak?
Korrika barrutik ezagutuko dugu: batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren emozioa lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu.
Euskal ekimenik erraldoiena, inoiz ikusi ez duzun bezala!
Euskara maite duen edonorentzat ari gara dokumentala egiten. Euskara bizirik ikusi nahi baduzu, egin klik eta lagundu crowdfunding bitartez! Poltsiko guztietarako moduko diru-ekarpenak egin daitezke, 20 eurotik hasita. Martxoaren 17tik apirilaren 25era bitartean eman dezakezu laguntza.
Zure laguntzaz, hau posible izango da!
JALGI HADI! – Dokumentala (eu.goteo.org)