Jaiotzak euskadin 2020

Jaiotzak euskadin –

Jaiotza zenbakiak beherantz doaz Jaiotzen estatistika (JAIE) datuen arabera. Jaie hitzarekin irrifarra egin ostean, pandemiak eraginik izan duen eta pandemiaren eragina nolakoa izango zen jakinminez ibili naiz. Europako bataz bestekoaren azpitik daude jaiotzak Euskal Herrian antza, eta pentsatzeko ematen dit, hemen datuak azpian ikusi nahi badituzu. 2021eko jaiotza datuetan izango du eragin gehiago Covid19ak ustez, baina, datuetatik haratago ere joan beharko genukeela nenbilen pentsatzen…

jaiotzak euskadin

Jaiotzak %4,5 gutxitu ziren Euskadin 2020. urtean, aurrekoaren aldean

europapress.es/euskera/jaiotzak-45-gutxitu-ziren-euskadin-2020-urtean-aurrekoaren-aldean

(EUROPA PRESS) – Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 14.721 jaiotza izan ziren 2020. urtean, aurrekoan baino 697 gutxiago, hau da, %4,5eko jaitsiera, Eustat euskal estatistika erakundeak astelehen honetan plazaratu dituen jaiotzen behin behineko datuen arabera.

Jaiotzen beherakada EAEko hiru lurraldeetan gertatu zen: Araban %6,5eko jaitsiera izan zen (168 jaiotza gutxiago), Bizkaian %5,4koa (416 jaiotza gutxiago) eta Gipuzkoan %2,2koa (113 jaiotza gutxiago).

Iazko laugarren hiruhilekoari dagokionez, 3.425 jaiotza izan ziren EAEn, aurreko urteko epealdi berean baino %10,9 gutxiago. Urrian eta azaroan beherakadak %5,6koa eta %12,4koa izan ziren, hurrenez hurren, eta jaitsiera are handiagoa izan zen abenduan, %15,2koa.

Lurraldeka, hirurek izan zuten jaitsiera jaiotza kopuruan, eta Bizkaia izan zen urte arteko beherakadarik handiena izan zuena: 1.743 jaiotza izan ziren, 2019ko hiruhileko berean baino %13,2 gutxiago. Araban 544 jaiotza izan ziren (-%13,2), eta Gipuzkoan 1.138 (-%6,6).

 

2020ko 4. hiruhilekoan, Euskal AEko jaiotzek % 10,9 egin zuten behera

2020ko 4. hiruhilekoan, Euskal AEko jaiotzek %10,9 egin zuten behera (eustat.eus)

2020. urte osoan, jaiotzen jaitsiera % 4,5ekoa izan zen

2020ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.425 jaiotza egon ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 10,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Urrian eta azaroan beherakadak % 5,6 eta % 12,4koak izan ziren, hurrenez hurren, eta jaitsiera are handiagoa izan zen abenduan, % 15,2koa.

Lurraldeka, hiru lurraldeek izan dute jaitsiera jaiotza-kopuruan, eta Bizkaia izan da urte arteko beherakadarik handiena izan duen lurraldea; 1.743 jaiotza izan ditu, 2019ko hiruhileko berean baino % 13,2 gutxiago. Araban 544 jaiotza izan dira (% 13,2ko beherakada) eta Gipuzkoan, 1.138 jaiotza (% 6,6ko jaitsiera). Datu horiek, betiere, 2019ko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.

2020ko urrian Euskal AEn ama izan ziren emakumeen % 30 atzerritarrak izan ziren; 2019ko aldi berean, % 28,4. Araba ehuneko horren gainetik egon zen (% 33,5), ondoren Gipuzkoa (% 30,1) eta, azkenik, Bizkaia (Espainiako nazionalitatea ez zuten emakumeak % 28,8 izan ziren).

Amen % 79,2k baino gehiagok 30 urtetik gora zituzten

Adinaren araberako jaiotzen banaketan, 30 eta 34 urte bitarteko amen ehunekoa % 35,2koa da; ondoren, 35-39 urteko amen ehunekoa % 32,8koa. 25-29 urte bitarteko taldean jaiotzen % 13,8 izan zen. 40 urtetik gorako amen kopurua (% 11,2) 25 urtetik beherakoena baino handiagoa izan zen (% 7).

Ama izateko adina ere aldatu egiten da nazionalitatearen arabera. Atzerriko amen batez besteko adina 31,1 urte izan zen, eta Espainiako nazionalitatea dutenena, 34,3 urtekoa.

Ezkondu gabeko amek izandako jaiotzen ehunekoa % 49,1ekoa izan zen

Bikote ezkondutik kanpoko jaiotzak 2020ko laugarren hiruhilekoan kopuru osoaren % 49,1 izan ziren, 2019ko aldi berean erregistratutako kopurua baino ehuneko 4,1 puntu altuagoa.

Jaiotzaren hurrenkerari jarraikiz, erdiak, 1.712 (% 50), lehen semea edo alaba izan ziren; 1.274 (% 37,2), beste behin erditu zuten amen umeak, eta 439 (% 12,8), hirugarren eta ondoko seme edo alabak.

2020ko balantzea: 14.721 jaiotza, aurreko urtean baino 697 gutxiago

2020. urte osoa kontuan hartzen bada, behin-behineko jaiotza-kopurua 14.721 izan zen, alegia, 697 (-% 4,5) jaiotza gutxiago, 2019ko datuekin alderatuta. Beherakada hori hiru lurraldeetan gertatu zen: Araban, % 6,5eko beherakada (168 jaiotza gutxiago); Bizkaian, % 5,4koa (416 jaiotza gutxiago) eta Gipuzkoan, % 2,2koa (113 jaiotza gutxiago).

graf0018529_01_e.png

eustat.eus
Jaiotzak euskadin

Nire begietatik ...