Jabier Salutregi kazetaria hil da

Jabier Salutregi kazetaria hil da – 

Jabier Salutregi  argazkia: Jon Urbe | Foku

Jabier Salutregi kazetaria gaixotasun baten ondorioz hil da; ‘egin’ egunkariko azken zuzendaria izan zena; Duela 25 urte itxi zuen egin egunkaria Espainiako Auzitegi Nazionalak Baltasar Garzon epailearen eskutik 18/98+ auziaren barruan, eta hamaika urte geroago, 2009an, Espainiako Auzitegi Gorenak ‘egin’ egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi zuen, baina akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien “dena da ETA” tesi famatuaren babesean. Cambio16, Deia, puntoyhora, eta ondotik ‘egin’en, honi lotua egon da nolabait “Salu”ren ibilbide profesionala eta pertsonala, egunkari bat zuzentzeagatik kartzelan egondako Europako kazetari bakarra izan zelarik; Kazetariari hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta beranduago, Espainiako Auzitegi Gorenak zazpi urte eta erdira jaitsi zion zigorra. 2015eko urriaren 20an atera zen aske Jabier Salutregi ia zortzi urteko espetxealdia bete ondoren (Alcala, Soto del Real, Valencia eta Burgosko espetxeetan egon zen). Jabier Salutregi Mentxaka (Ea-Bilbo, 1950-2023) egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, 1977tik egunkariaren sorreran egona, 50.000 ale inguru argitaratzen zituen egunero egunkariak. Medio ezberdinetako haren itzalaren kronikak hemen, eta EHBilduko diputatu den Mertxe Aizpuruak, egin-en ibilia eta ‘Gara’ko zuzendaria izanak “umezurtz geratzearen sentimendua” aipatu du txio batean.