Iruñatarra eta Osakidetza

Iruñatarra eta Osakidetza –

Osakidetza osagabe dago, osatuko al du inork? Osatzen duen osatzailea osagile ona izango da.

Iruñatarra eta Osakidetza

Zalantzan nago Osasunbideara pasatzea komeni ote zaidan. Errolda Beran emanda, agian osasun arretan gora joango naiz. Administrazio antolaketaren gorabeherak. Iparraldean osagile hitzari zikiratzaile esanahia ematen diote. Zentzu horretan, Gotzone Sagardui aukera ona izan da. Aukeratzaileak argitu beharko digu horixe nahi zuen, agian Euskal Herriko batasunerantz jotzearren, edo benetako sendagile izatea.

Alor askotan berdintsu, hedabideak jendartera hain azkar iristen direnetik. Deskuiduan asmo makurra agertzen dute agintariek, lagina hartzeko, eta erantzunaren zain geratzen. Arrapostu handirik ez? Euren bide okerrari jarraituko diote. Trumoiak jotzen badu, disimulua: gaizki ulertua izan da, asmoa ez zen inondik ere horrelakoa… Eta, arazoak muturrera joanez gero, mezularia urkatu egingo dute, garai hobeen zain berriro bide berari ekiteko.

Osakidetzaren arazoak handiak dira, noski. Denok gero eta zaharragoak, gaixotasun larri gehiago, denok heldu nahi bizitzari… Baina garesti gertatzen omen da.

Basurde alprojak bai garesti. Prentsak dio ugaltzen ari direla mendietan eta hiriburuetara jaisten direla. Berrikuntza soilik lau hankakoei dagokie. Bikoak gure ekonomiaren zutabe direla sinetsarazi nahi digute. Egungo mendebaldeko egitura juridikoak horrela daude antolatuta: lotsarik eta eskrupulurik gabekoak dirutzak bil ditzan.  Ba al da bidean hilotzik utzi gabeko fortunarik? Ez ahaztu: basurde haragiari, otso hagina.

2023. urtea hasi berria dugu. Zapuztuko al dugu beste guztiak bezalaxe? Orekarako, hona alegoria pozgarria.

Aurtengo sanferminetan ehun urte beteko dira Zelestino Pozueta olaztiarraren Iruñatarra biribilketa estreinakoz jo zenetik. Egun, Espainia osoan eta estatuaren mugetatik kanpo ere ezaguna. Musikaren abiadan guztiek makurtu behar dute, bestela buruan kankatekoa hartzeko arriskua dago eta, bat-batean, musika saltarintxo hasi eta denek pozarren kalejirari ekiten diote. Txistuetarako sortu zuen Zelestino lagunak eta pixkana talde instrumental guztietara zabaldu da: txarangak, gaita taldeak, trikitixak… Izenak ere mordoska bildu ditu: La sequíaLa escoba… Fundamentua: Iruñatarra bataiatu zuen egileak. Eta parentesi artean: “El pamplonica”. Osasunbidearen himnorako egokia. Osasun bidean dantzan beti hobe.

ARGIArentzat egindako kolaborazioa

Iruñatarra eta Osakidetza

Piter. Edo Mirri. Txistularia.

3 pentsamendu “Iruñatarra eta Osakidetza”-ri buruz

  • Ez duzu inolako graziarik. Iruñatarra, Osakidetza eta gainontzeko guztiak ez dira euskara. Esango zenidake zer euskaldunek entenditzen duen zer ostia den, barkatu, zer ote den Osakidetza?

  • Zer Nafarroan osatu zikiratu baita. Osakidetza, el clan de Los capadores. Ongi da. Zuzeneko.

  • Nerauk zuendako idatzi dut.