Iruña-Veleian hondeamakinak berriro suntsiketa egiteagatik salaketa jarri da Arabako Auzitegian
Iruña-Veleian hondeamakinak berriro suntsiketa egiteagatik salaketa –
Iruña -Veleiako aztarnategian berriro ere hondeamakina sartu zuten modu basatian pasa den maiatzean. Laugarren aldian sartzen duten honetan, hiru metroko zabalera eta metro beteko sakonera duen lubakia zabaldu dute harresi barnealdean, 100 metro inguruko luzerakoa. Eta harresiko ate txikiaren inguruan 3,5 metro sakonera duen sail bat “industu” dute hondemakina erabilita, urte askotan egin diren estratu guztiak eraitsiz.
Geografia eta Historian Doktorea den Xabier Gorrotxategi arkeologoak txostena egin du. Bertan esaten du hau ezin dela indusketa arkeologikotzat hartu, baizik eta aztarnategiko zati garrantzitsu baten suntsiketataz. Hau dela eta, Arabako Auzitegian salaketa jarri genuen maiatzean, nahiz eta oraindik ere epaitegitik inongo erantzunik jaso ez.
Horretaz gain, aipatu badela garaia Arabako Foru Aldundiak aztarnategi honetan topatu ziren grafitoen froga arkeometrikoak egin ditzan, behingoz beraien egiazkotasuna argi dadin. Era berean, bada garaia benetazko altxorra den aztarnategi honetan ganorazko indusketak egiteko.
Iruña-Veleia Martxan eta SOS Iruña-Veleia elkarteak
Iruña-Veleian hondeamakinak berriro suntsiketa egiteagatik salaketa jarri da Arabako Auzitegian