Irulegi mendira bisita gidatuak, Aranzadiren eskutik
Irulegi mendira bisita gidatuak, Aranzadiren eskutik –
Ekarpen ekonomiko baten truke, Aranzadik bisita gidatuak eskainiko ditu bere arkeologia-taldearen eskutik, bai Irulegi mendira, bai ondare-interesa duten beste aztarnategi batzuetara. Horretarako, web orri bat prestatu du Elkartea babestu nahi duten pertsona guztientzat. Ekarpen horiek Antzinaroa ikertzen diharduten arkeologo gazteak laguntzeko erabiliko dira oso-osorik: aranzadi.eus/eu/arkeologia-babestu.
Aranzadi Zientzia Elkarteak mikromezenasgo kanpaina jarri du abian, baliabide ekonomiko gehiago lortzeko eta ikertzaile gazteek Antzinaroko arkeologian egiten duten lana bultzatzeko. Gaur egun, profesional horiek udan bakarrik aktiba ditzakete beraien indusketak Zaldua, Irulegi, Artzi edo Donazaharreko aztarnategietan. Baina baliabide berriekin, arkeologo gazteen lantaldeak handitu litezke, gure Antzinaroko ikerketa-lanetan aurrera egin dezaten.
Bisitak uztailaren 1etik irailaren 17ra egingo dira, egunero, astelehen eta astearteetan izan ezik.
Zein da bisitaren abiapuntua?
Topagunea Irulegiko aparkalekua izango da (Ilundain), eta bertatik hasiko dugu bisita oinez aztarnategiraino. Leku horretara itzuliko gara gure ibilbide gidatua amaitzeko.
Kotxe edo autobus pribatuan bazatoz, Arangurengo errepidetik sartu behar zara Taxoaretik, eta errepide beretik atera, Sarrigureneko norabidean.
Zenbat irauten du?
Bisita gidatuak 2 ordu inguru iraunen du, baino taldearen erritmoa eta haren mugikortasunaren arabera luzatu daiteke.
12 urtetik beherakoentzat egokia da?
Bai. Bisita gidatua adin guztietako haurrentzat aproposa da. Hala ere, gure arkeologoen azalpenak ulertzeko, gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendatzen dugu.
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia da?
Zoritxarrez, oinezko ibilbidea Irulegi mendiko bide eta bidexketan zehar eginen da eta malda handiko tarteak izanen ditu. Gainera, gailurrera igotzeko 150 maila txiki daude. Horregatik, bisitaldia ez da egokia aniztasun funtzionala eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsona batzuentzat.
Nork gidatuko du bisita?
Bisita Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo gazteek gidatuko dute.
Zer eraman behar dut Aranguren Ibarra bisitatzeko?
Mendiko arropa eta oinetako erosoak eta egokiak eramatea gomendatzen da. Gainera, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu.
Eguraldi txarra eginez gero, nola egingo da bisita?
Eguraldia ona bada, euririk egiten ez badu, bisita gidatua aire zabalean egingo da, eta arkeologo taldea indusketa lanetan ikusteko aukera izango duzu. Eguraldi txarra eginez gero, bisita gidatua Gongorako Zarra Jauregiko Interpretazio Aretoan eginen da. Bertan arkeologia taldearen eta laborategi lanen azalpena eskainiko dugu.
Bi kasuetan abiapuntua ez da aldatuko (Ilundaingo aparkalekua izanen da).
Gehienez zenbat laguneko bisitak dira?
Bisita bakoitza 24 lagunentzat mugatuta dago.
Bisitara joaterik ez badut, nola kudeatu behar dut ezeztapena?
Bisita bertan behera utzi nahi baduzu, jarri harremanetan helbide elektroniko honetan: medeso@aranzadi.eus
Bisita bertan behera utz dezakezu, baina zure donazioari eustea eskatzen dizugu, Aranzadiren ikerketa arkeologikoei laguntzeko.
Zalantza bat dut bisita gidatuari buruz…
Bisitari buruzko beste edozein argibide nahi izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: medeso@aranzadi.eus
Irulegi mendira bisita gidatuak, Aranzadiren eskutik
Irulegi bisita gidatuan parte hartu nahi dut.
Igandea 30, bixita gidatua egun nahiko genuke.
Mila esker