Irregulartasunak eta gardentasun falta Bergarako sasigaldeketan

Irregulartasunak erakusten dituen bideoa

Aurreko bideoan, pertsona batek, beste hiruren izenean, haien baimenik gabe, bozkatzeko arazorik izan ez duela ikus daiteke. Ez da gauza berria Atez Atekoaren aurkako taldeek antolatutako sasigaldeketetan. Ekainean, ezagunak egin ziren, Zizurkilen, irregulartasunak erakutsiz zabaldutako bideoak. Akats larria izan arren ez dirudi plataforma atzerakoiekoei asko axola dienik. Haien helburu nagusia, taldeok sustatzen dituen alderdi politikoari hurrengo hauteskundeetan mesede egingo dion titularra lortzea da, bost axola die herritarren iritziak, eta, are eta gutxiago hondakinen kudeaketa egokiak.

Gardentasun falta

Gauzak ondo eta garbi egiten dituenak lekukoak nahi izaten ditu, bere egite zuzenaren berme. Aldiz, zerbait ezkutatu nahi duenak ez du lekuko deserosorik nahi izaten. Berriz ere ukatu diete AABren kontrako plataformakoek Zero Zabor taldeko ikuskatzaileei galdeketaren jarraipena egitea, poliziari deituz eta aretotik kanporatuz. Bideoak erakutsi dituen irregulartasunaren modukoak ikusita, baieztatuta geratu dira jarrera horrek piztutako susmoak. Garbia izena daraman plataformak garbitik gutxi daukala erakutsi du beste behin ere.

Sistema mixtoa sasigaldeketatik at

Bergarako udalak ahalegin handia egin du Atez Atekoaren aldeko eta kontrakoen arteko adostasuna bilatzen. Horretarako, parte hartze prozesu bat abiatu zuen, eta, bertan jasotako iritzi eta ekarpenekin, sistema mixtoa abian jartzea erabaki zen, jarrera maximalistak alde batera utzi eta kontsentsua bilatu nahian. Sistema mixtoa da aurki abian jarriko dena, eta ez, Atez Atekoa, sistema eraginkorrena, Zero Zaborrekoek lehenesten duguna. Garbiakoek, ez-ikusiarena egin diote adostasunerako eta kontsentsurako ahalegin horri, eta bere galdeketatik kanpo utzi dute, jendeari, ahalegin hortaz irizten dionaz galdetu gabe. Jarrera inmobilista eta zurrun hoiekin nekez eraikiko dugu hain beharrezkoa dugun elkarbizitza.

Demokrazian, oinarrizko eskubideak ez daude gehiengoen menpe

Tristea da hori gogorarazten ibili beharra, baina demokrazia baten adierazle gorena ez da gehiengoaren borondatearen inposaketa, herritar guztien oinarrizko eskubideen babesa baizik,gutxiengoenak barne. Horrela, ez dago senarrak emaztea jipoitzeko eskubidea daukala, edota, inoren osasuna kaltetzea erabakitzeko zilegilasuna daukan gehiengorik.

Inguru osasungarri batean bizitzea, gure osasuna kaltetuko ez duen inguru batean bizitzea alegia, oinarrizko eskubidea da, eta, gaur gaukoz, hondakinen kudeaketan hori bermatzeko aurkeztu diren proposamenek hondakinak birziklatzeko beharra erakusten dute. Beraz, eta bestelako proposamen arrazoitu eta egiaztaturik aurkeztu ezean, hondakinak birziklatzeko balio ez duten bilketa sistemek ez dute pertsonen osasunerako oinarrizko eskubidea bermatzen, eta ez dira aukera zilegia.

 

Parte hartze eta galdeketak bai, arazoa nola konpondu galdetzeko, ez arazoa konpondu ala ez galdetzeko

Zero Zabor mugimenduan, herritarrak erabakietan parte hartzearen aldekoak gara. Bereziki, informazioa, argumentuak eta iritziak eztabaidatu, elkarbanatu eta konponbide adostuak bultzatzen dituzten partehartze prozesuen alde, baina arazoa gainditzeko balioa frogatuta duen proposamen bat baino gehiagoren artean adostasunik ez degoenean, galdeketa garden eta garbiak egitearen aldekoak gara. Galdeketa batean sekula egin ezin dena, oinarrizko eskubide bat beteko ez duen aukera bat eskeintzea da.

Hondakinen bilketak ez dio herri bati bakarrik eragiten, biltzen den zaborra beste herri batean pairatzen baitute. Erabakia, zilegia balitz ere, ez legokie haiei bakarrik

Puntu hauek maiatzean garatu genituen zero zabor mugimenduan. Ondorengo estekan ikus dezakezue orduko adierazpena.

 

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

5 pentsamendu “Irregulartasunak eta gardentasun falta Bergarako sasigaldeketan”-ri buruz

  • Zuzenagoa iruditzen zait tituluan agertzen den “irregulartasun” hitza eta ez neskak erabiltzen duen “fartsa”.
    Fartsa litzateke beren aldeko botoak manipulatzen harrapatu izan balituzte. Neska horri bere istorioa, jakin gabe bere aldeko botoa duen edo kontrakoa. Eta galdeketa ez binkulante honen amateurismo ez serioa jartzen du agerian.
    Eta nire ustez galdeketarik ere ez litzateke izan behar: atez atekoa zuzenena dela uste bada, nik uste dudan bezala, ba jarri eta aurrera, ze inposizio eta ze krixto.

    Testuan esaten den bezala, titularrak bilatzen dituzte galdeketa hauek. Baina bueno, asteburu honetako beste galdeketa horretan 16 urtera jaitsi dute badaezpada botoa emateko muga (titularra bestelakoa izango ote den beldurrez), eta segi galdeketa ez serioekin.

    PD: bi galdeketetan emaitzak direnak dira, eta kuriosoa da ikustea nola politikari bakoitzak manipulatzen duen balorazioa (titularra) bere interesera.

  • Neska horri bere istorioa SINESTU DIOTE

    • maiuskulako hitz horiek falta ziren lehen mezuan, barkatu anabasa, astelehen astuna dut

    • Bere historioa sinistu diotela? Grabatu du beraz ez du ezer sinistea behar, frogak argiak dira, ta orain jendea sinistea erabaki du?
      Ba ezta ere, askok nahiz ta bideoan argi ikusten dan, ez dute ezer txarrik ikusten.

      Niretzako edozein modun bozkatu dezakezunean, fartsa da, berdin du zure botuak aldatzen dituzten ala ez, tranpa egitea galdeketa baten nahi dezun emaitza eman dezan, galdeketa Fartsa beten bihurtzen du tranpa horrekin, ta bati hain erraz uzten badiote ezagutu gabe, zenbat tranpa egi dituzte elkar ezagutzen direnen artean.

  • Peru Dulantz 2013-11-11 09:45

    Zabor-jendeak zabor-kanpainak antolatu eta zabor-galdeketak antolatzen ditu, salatzaileen aurka zaborra barreiatuz.