Iritsi da La Grande Boucle

Tour de France

Kirolaz haratagoko sona du gure gizartean.  Askoren ustetan, Tourra, siesta eder baten eragile besterik ez dugu. Besterentzat, Kuadrilako txirrindu-zaleak hondartzara ez agertzearen arrazoi burugabea.Euskal Herriko apustu zaletasuna eta lagun giroko Tourreko porrak ere ezagun zaizkigu gure gurasoen garaietatik. Hala eta guztiz, gaur egungo 2.0 gizarte honetan, tropeltxo birtualak ari zaizkigu nagusitzen. Esaterako, Tropela.net.

Ikurriña lepoan, Pirinioetako txangoa ere bada Tourra. Era berean, herri marketing gisara ere erabiltzen da, dugu, mundu mailako telebista hedapena probestuz.  Txirrindu-zaleontzat eta txirrindularientzat, aldiz, urteko zita nagusia dugu.

Gaur egungo itzuli handien ibilbideen tendentziari jarraiki, azken egunera arte parekotasuna mantentzearen aldeko apustua egin dela dirudi aurtengoan.  Dopajearen aurkako mugimendu koherente bezala har daiteke, hala ere, gogortasun puntu bat faltan botatzen dugu faltan. Goiz-goizetik telebistara begiak zabal-zabalik itsatsiak pasa izan ditugun etapa horietakoak, alegia. Bihar, ibilbidea izango dugu hizpide eta Larunbatean faboritoak.

Lasterketa non, Iñaki Iturriotz han. Eta bi gurpil gainean bada, are gehiago. Txirrindularitza zale amorratua, urteak Uztailean hasten dira beretzat, eta Parisera horiz iritsitakoen izenekin kontatzen ditu.