Irish Timen editoriala Euskal Herriko egoeraz eta eman beharreko urratsez

ETAk bere oinak bakerantza herrestan daramatza

Bere jarraitzaile politikoek dioten bezala, ETA euskal talde terroristak Espainiako Estatuarekin duen gerrari benetan amaiera emateko asmoa badu, denboran gehiegi luzatzen ari da. Iragan irailean ETAk “indar ekintza armatuak” bukatu zituela adierazi zuen –baina ez, hurrengo adierazpenean zioen bezala, bere defentsarako ekintza armatuak-. Hiru aste geroago, Batasuna alderdi ilegalizaturiko bere sozio politikoak beste alderdi independentista batzuekin elkartu ziren eta ETAri su-eten “definitibo, iraunkor eta nazioartean egiaztagarria” eskatu zioten.

Beraien nazioarteko erreferentzia “Bruselako adierazpena” deiturikoa da, Mary Robinsonetik Desmond Tutura, pertsona nabarmenduek sinaturikoa, eta hauek, antzeko hizkeran, ETAri su-etena eskatu diote, eta baita Espainiako Gobernuari erantzun “egokia” eman dezala ere. Batasunako buruzagiek, orduan eta lehenago ere, ETAren adierazpena “Eguberrietarako” eskatu zuten, eta gero “Urte Berrirako”.

Beraiek oraindik zain daude. Beraiek, antza, oraindik espero dute bere adiskide militarrek komunikatu ofiziala aterako dutela ETAko 700 presoen askatasuna eskatzeko Bilbon datorren larunbatean egingo den manifestazioarekin bat eginez. Hego Afrikako bake prozesuko bitartekari Brian Currinek nazioarteko taldea ekarri zuen. Currinek konbentzitua dirudi Batasunako buruzagiek beren helburuak soilik bide baketsuetatik lortu nahi dituztela. Baina, berak nabarmenki huts egin du bere eginkizunaren zilegitasunaz Espainiako Gobernua konbentzitzeko ahaleginean. Bai ETAren adierazpenari eta baita Batasunaren mugimenduari ere errezelu ulergarriekin erantzun die [Madrilek].

Alderdi Sozialistako administrazioko buru Jose Luis Rodriguez Zapatero oso gaizki irten zen bake-elkarrizketa eskaini zionean ETAri 2005ean. ETAren intransigentziara eta oposizioko espainiar kontserbadoreen ezetzera kondenatua egon zen bake prozesu hura. Madrilgo aireportuko terminalean ETAk 2006ko abenduan jarri zuen bonbarekin eta bi hildakorekin amaitu zen bake-prozesu hura.

Hala ere, Zapateroren Gobernuak aukera historiko bat gal dezake Batasunako buruzagien adierazpen berriei jaramonik egiten ez badie. Rufi Etxeberria eta Arnaldo Otegi bezalako beteranoek argi esan dute, besteak beste egunkari honi eskainiriko elkarrizketan, ETAk bere jarraitzaileen nahiei huts egingo diela ostera ere indarkeriaren bideari lotzen baldin bazaio –eta kasu horretan erabat bakarturiko geldituko litzateke-.

Eszenatoki aldaketa honi jaramonik ez egiteak, eta Batasuna berritu bati eta ez-biolentoari datorren maiatzeko hauteskunde garrantzitsuetan parte hartzea debekatzeak, ETAko intransigenteak armetara bultzatzeko arriskua dakar, eta antza, hori da taldearen adierazpena atzeratzen ari dena. Intransigenteei laguntzen die, baita ere, Espainiako seguritate indarrek giza eskubideak urratzen jarraitzeak, ze horietako zenbait iragan astean kondenatuak izan ziren usteko etakideak torturatzeagatik. Espainiako Gobernua mugitu dadin, ETA mugitu behar da orain lehenengo, eta azkar mugitu ere.

Irish Timek editoriala euskal herriko egoera politikoaz

Irudia | Irish Timek editoriala euskal herriko egoera politikoaz | Irish Time | LGPL

9 pentsamendu “Irish Timen editoriala Euskal Herriko egoeraz eta eman beharreko urratsez”-ri buruz

  • […] This post was mentioned on Twitter by Gorka. Gorka said: RT @zuzeu: Irish Timen editoriala Euskal Herriko egoeraz eta eman beharreko urratsez: https://zuzeu.eus/?p=20497 […]

  • Gonzalo Etxague 2011-01-04 12:29

    Su-etena iragarri eta gero zer? Kontadorea martxan jarriko da, atzerako kontaketa, eta bien bitartean errepresioa handiagotu, oztopoak oztopoen gainean, etsipena, nekea… beti gertatu den bezala. Hil zorian dagoen eria zaintzea bezalakoak izan dira prozesu guztiak, zaindu eta kezkatu, azkenean hilko dela jakin arren. Asmo on hutsez ezin da prozesua aurrera eraman; urratsez urratseko egitaraua egin beharko lukete bi aldeek, baina susmoa dut ez dagoela ezer, ez asmorik ez egitaraurik. Aurreko prozesuan, ordura arteko eskarmentua kontuan hartuta, inozente pentsatu nuen nik ibilbide orri hori eginda zeukatela (zertarako egin zuten hainbeste bilera orduan Otegik eta Egigurenek?), baina segituan ikusi genuen ezetz, 2006ko udan bertan, alegia. Ordudanik prozesuarenak eginda zegoela pentsatu nuen nik, eria zaindu arren ezinbestez hilko zela. Bada, oraingoan okerrago gaudela esango nuke. ETAk su-etena iragarri (demagun armak uztea iragartzen duela) eta gero zer? Estatua bukaera (presoak eta) negoziatzen hasiko dela pentsatzen al dugu, ba? Estatuak ez du inoiz negoziatu nahi izan, eta egin duenean, itxura hutsa besterik ez da izan; ETAk, berriz, ez du inoiz ono jokatzen jakin; mus jokalari txarrak benetan. Ez dakit nola irtengo garen sorgin gurpil honetatik, baina betiko errezeta antzuekin jai daukagu. Oraingoan Otegi atxilotzerik ez daukatenez, agian Kanariar uharteetara eramango dute.

  • Aupa Gonzalo.

    Enaiz Shoesmaker-en sendiko, baino optimista patologikotzat daukat nire burua.

    Irish Times-en artikulua irakurri eta ia erabat ados nago EH-ko egoera politikoaz egin duten irakurketarekin. Baina, ñabardura inportate bat egin gura nuke, egiten den baiespen baten inguruan:

    “[…]Beraiek oraindik zain daude. Beraiek, antza, oraindik espero dute bere adiskide militarrek komunikatu ofiziala aterako dutela-[…]”

    Badakit Irlanda errepublikarra dela, baina hala eta guztiz ere, Three Wish King-etan sinisten dutela askok oraindik ere. Uste dut Euskal Herriko etxe askotan Meltxor eta Gaspar, pasatu ala ez, frantsesez zerbitzari izana duen erregea ez dela ongi etorri.

    Zergatik hainbeste bueta? Ados nago, ETAk adierazpen bat egiteko ardura duenaren inguruan lehen bailehen; baino onartezina iruditzen zait, Alderdien Legea interpretatzeko erabili diren falaziak.

    Ezker Abertzalea ez da ETA. Alderdi politiko bati botoa ematen dioten norbanako guztiek, ez dute ETAri buruzko sentsibilitate eta jarrera berdina; partekatzen duten gauza bakarra proiektu politiko bat BOTO bidez sostengatzen dutela besterik ez.

    Nik ez ditut Marihuana porroak erretzen, eta nire lagunen gehiengoari ez nizkioke gomendatuko. Hala ere, Marihuana legeztatzearen aldeko naiz, eta ustet dut, inor gutxiri okurrituko zaiola ni auzipetu edo gartzelaratzea (Gutxiago, nire mizilagun gameluak kak saltzen harrapatu dutelako).

    PD: Baltasar eta bere gameluak, ez dira ongi etorri nire etxeko erresuma independean.

    Kanta batek esaten zuen bezala

    NIK EZ DUUUT GAALDUKOOO

    ITXAAAAAAAROOOPEENAAAAAAA

  • Gonzalo Etxague 2011-01-04 19:50

    Arazoa da, nire ustez, estrategia akats larri-larria egin dela: ETAren bat-bateko desagerpena saldu nahi izan dute, hori erraza balitz bezala; nahia edukita ere, hori egun batetik bestera gauzatu ahal izango balitz bezala. Orain, erabateko errendizioa iragartzen ez duen komunikatu oro aitzakia izango da gatazka konpondu nahi ez dutenentzat; eta asko dira, han eta hemen. Komunikatua edozein delarik ere, horrela Gobernua mugituko dela? Urratsez urrats bake prozesu baterantz? Mugitu bai, presoak mugituko ditu Euskal Herritik areago urruntzeko, Estatuak ez duelako inolako negoziaziorik nahi; ez du inoiz nahi izan. Eta bien bitartean Ezker Abertzaleak ahulezia baino ez du erakusten, diskurtsoaren ahulezia: indarkeriari bai, baina indarrari ez zaio uko egin behar! Alde bakarreko bideari ekingo ziotela iragari zutenean pozik sentitu nintzen behingoz estrategia antzuak baztertu zituztela pentsatu nuelako, indarra giza mugimenduetan eta abertzaleen arteko lankidetzan bilatuko zutela pentsatu nuelako, baina badirudi berriro ere egun osoa Madrili begira ematen dutela: erregearen barkamena nahi dute baina bufoiaren isekak besterik ez dute (dugu) jasotzen. Diskurtsoa galdu dute. Inoiz baino okerrago gaude: gazteak bahitu eta baso ilunetan aterrorizatzen dituzte; Melitón Manzanas on puska uzten duten morroiek etengabe erabiltzen dute tortura basatia; edonor atxilotzen dute eta kondenatzeko akusazio bera da froga bakarra, hau da, guradia zibilaren txosten periziala; ezin da libreki bozkatu eta abar eta abar. Eta horren guztiaren aurrean jende abertzalea burumakur dago, abertzale izateaz lotsaturik, beldurturik, kikildurik. Orain ulertzen dut nola sentitzen ziren EAJkoak gerra galdu osteko urte ilunetan.

  • Baliteke abertzalea ez naizen ni neu, erantzuteko pertsona egokiena ez izatea. Baina Ezker Abertzaleak airea bezala behar du politikara itzultzea, eszenategi politikoetatik ezabatzen saiatzen badira ere.

    Imaginatzen dut Alderdien Legea antidemokratikoa dela nirekin konpartituko duzula. Lege hori indarrean jarri zuten alderdiak Madrileko Gobernuan eta Oposizioan, egon ezezik Hego Euskal herriko instituzio politikoetan sasikoalizioan gobernatzen dute (PSE+PP+UPyD eta UPN+PSN).

    Ad Hoc, egindako lege horri esker gobernatzen dute EAE, eta Alderdien Lege delako hori bitarteko botere politikoa zabaltzen ari dira gizartearen aurrean Ezker Abertzalea legalki ilegala dela argudiatuta.

    Ezker Abertzaleak ETArekin omen daukan harremana ei da horretarako aitzaki ematen diena alderdi sasidemokrata horiei; Alderdien Legea printzipio demokratikoak babesteko egina dela esaten dute alderdi batzuk oraindik orain.

    ETArekiko distantzia “legez” nahikoa adierazi eta horrekiko konpromezua, Madrili ez, bazik eta Europari begira garrantzitsua da.

    Baliteke Abertzale eta Ezkertiarra den jendeak Ezker Abertzalaren proiektu politikoan fedea galdu izana. Nik uste dut, krisi egoera Benetako Ezkerrak jendea mobilizatu eta herri eraikuntzan zentratzeko unea dela. Madril eta Europari begiratzeari utzi baino, gure zilborretik begirada kendu eta auzoko guztien alde egiteko unea (abertzaleak edo ez).

    PD: Horrekin ez dut esanahi salbuespen egoera pairatzen dutenekiko atxikimendua adierazteari eta bere eskubideen alde lan egiteari utzi behar zaionik. Baino borroka norbanakoen eskubide zibil eta politikoetan zentratuz egitea komeni da nire ustetan.

    Nire paradigma: Try to fix this: ESKOLA PORROTA! HERRI PORROTA DA!

  • Milesker ITen editorialaren berri zabaltzeagatik; berria.info-n egiten dizuten erreferentziagatik naukazu hemen.
    Mamitsua da eta argi eta garbi mintzo dira.
    Hala ere ez nago ados zuk diozunean “(…) Brian Currinen [sic] nabarmenki porrot egin duela adierazteaz batera”.
    Nire iritziz, editorialak ez dio porrota egozten Currin jaunari berari, haren ekimenetako bati baizik; zehazki, Espainiako Gobernua inplikatzen lortzeari.
    Alegia, nik ez diet ulertu Currin honenbestez erreta dagoela, eta horixe antzeman dizut zuri izenburu azpiko laburpentxoan.
    Agur bero bat.

  • Gonzalo Etxague 2011-01-05 00:13

    Aupa, Txetxo. Baliteke egunotan ezkortasunak jota ibiltzea, baina noizbehinka barruak askatzea ondo dago. Zu eta biok bat gatoz helburuetan, ez egin zalantzarik. Nire ezkortasuna prozeduratik dator, porrota izango dela sumatzen dudalako. Mimetismoan dago gakoa: arerioaren aurrean erakusten duzun indar edo ahuleziaren araberakoa izango da arerioaren kontrako indarra. Aspaldidanik pentsatzen dut gatazkaren irtenbidea ez dela negoziazio prozezu batetik etorriko; berez, negoziazio prozezuek ez dute inoiz ezer konpondu, ez behintzat bi aldeek horrela nahi izan ez badute. Horretarako, aurretik katarsi moduko bat egon beharra dago, “honaino iritsi gara” moduko bat, eta nik gurean, Irlandan ez bezala, katarsi hori ezker abertzalean baino ez dut ikusten, euskal gizartean, orokorrean; horregatik nire ezkortasuna. Izan ere, arrazoia zure alde, oraingo egoera salatzen duzu (alderdien lege faxista eta bestelakoak), baina aldi berean pentsatzen duzu estatu faxista honekin negoziatu daitekeela. Deabruaren jokoaren arauak deabruarekin negoziatu, zergatik eta infernurako kondenatua zarelako? Benetan pentsatzen al duzu alderdien legearen helburua ezker abertzalea “demokraziara” ekartzea dela? Orduan, zergatik zigortu dute EAJ? Bestelako kontua da, noski, horren aurrean Urkulluren alderdia erakusten ari den morroikeria, baina horrek beste saio luze baterako emango liguke. Nolanahi ere, Estatuak ez du negoziatu nahi; areago, ezin du negoziatu. Francoren ondorengo Estatuak mozorroa kendu du eta ez dela ezer gertatu ikusi du, Europan ere txalotu egin dutela. Agian, egoera askatzeko, statusa aldatzeko, komenigarria izango litzateke ETAk errendizioa ematea (armak eta pertsonak entregatzea, alegia), baina ez dut uste hori egingo duenik: “que mañana anuncie que lo deja”, esaten dute batzuek asmo onez beterik, zer esan nahi duten jakin gabe. ETArik gabe, Estatuak bestelako ETAk asmatuko lituzke. Baina berriro diot, ados gatoz zu eta biok helburuetan eta, ulertu dudanez, Estatua aitzakiarik gabe utzi behar dela esaten duzu, eta ados, erabat, baina prozesu hori arrakastatsua izan dadin, denbora behar da. Eta ez nahastu politika egitea eta instituzioetan egotea; ezker abertzalea bera hori egiteko gauza ez bada, nekez lortuko du (dugu) bestelako helbururik. Ezkorra naiz merkategiko konponbideekin, baina baikorra, hala ere, etorkizunera begira, latza aurreikusten badut ere: oraindik asko pasatu beharko dira torturatik. Pazientzia, kemena eta, batez ere, atentaturik ez egotea behar dugu eszenatoki demokratikoa lortzeko. Askotan arerioaren katarsia norberaren pairametik dator.
    P.D.: abertzalea ez bazara pentsatzen baduzu, zoaz Madrilera hemen esan dituzunak esatera, eta ikusiko duzu zein abertzalea zaren. Madrilen jaio den honek esaten dizu. Niri han jakinarazi zidaten.

  • Aupa berriro ere Gonzalo. When I said I’m not Abertzale I meant I am not nationalist in a political sense. (Ez galdetu zergatik idatzi dudan ingelesez, gorputzak eskatzen dit halakoetaz hitz egiterakoan; baino Abertzalea ez naizela esan dudanean, hitzaren zentzu Abertzalean esan nahi nuen).

    Oraintxe bertan mesanotxean “The I.R.A.” deitzen den liburu bat daukat Ipar Irlandako historiaren inguruko liburu bat Tim Pat Coogan-ek idatzia. Batxilergoa bukatu eta Eusko Jaurlaritzako beka batekin Irlandara joan nintzenean erosi nuena. Bertako etxeko familia batek, Muller-tarrak Iparraldeko Sei probintzien inguruko gatazkaz galdegin nienean gomendatu zidatena.

    Ordutik Belfasten egonda nago bake prozesu garaian. Bertan egon nintzenean haiena eta gurea gatazka zeharo desberinak zirenaz konturatu nintzen. Ez dut uste haiei begira gurea konpontzeko gatazka ebazpen eredurik lortuko dugunik.

    Nik ez dut uste EstatuaK negozioaziorik nahi duenik. Zer irabaz dezakete bada ETA atentatuak egiteari utzi, eta kide guztiak entregatuko balitu?

    Espainian deus ere ez. Espainiarrak langabezia eta krisi ekonomikoari diote beldur.

    Ikus dezakezunez, Espainiar agintarien konpetentzia politikoan fede nahiko gutxi daukat.

    Baina hala eta guztiz ere, ETAk edozein erakundek bezela bere jardunaren ebaluaketa egin beharko lukeela iruditzen zait.

    Nik ez daukat bortxakeriarekiko inongo aurreiritzi edo aurrejuzgurik; baina iruditzen zait ETAk aspaldi galdu zuela Iparra. Bere ekintzak ez diote bere helburuak lortzeko aurrerapausorik egiten laguntzen.

    Nire aita 1940an jaio zen Sorian. Beti apolitikoa izan nedin gomendatu dit txikia nintzenetik, baino inoiz ez dit ukatu ETAk bere garaian euskaldunen mesedetan ezezik, espainiar guztien alde egin zituenak (Carrerori hegan eginarazi e.a.) halako errespetu bat merezi zioten erakunde horrek eta bere militanteek egindakoak. Ez diot sekula entzun ordea, politikariek gaur egungo gatazka konpon dezakeela aditzera eman dazkeen hitz-erdirik.

    Espainia errepublika bananeroak deituriak baino erregimen demokratikoa izanen balu, Ezker Abertzaleak ez luke oztoporik izan behar hauteskundetara aurkezteko, egin ETAk komunikaturen bat hala ez.

    Noren larrutik ordaintzen den gaztaka honen kronifikazioa ez dauka zalantzarik. Galde biezaitela Martxelo Otamendi edo bestelako preso politiko izandakoei. Otegik Anoetako proposamena aurrera eraman eta zer jaso du ordainetan?

    Nik oso garbi daukat, ETAk bere jarduna eten ezean Etakideetaz gain, noren larrutik kobratuko duten reditu politikoa Brugal Cava-ren ekoizleek.

    Areriaoaren katarsirik nekez gertatuko da, ezen ezpaitugu gure diskurtsoa beste bide batzuetatik bideratzen. Badakit orain esango dudana alukeri edo inozokeria itxura eukiko duela (ez dagokit neri halakorik epatzerik), baino Gandhik nolabait Indiaren independentziaren alde lideratutako mugimendua, desobedientzia zibilaren bidez bideratu zuen.

    Behin batean, esaten du kondairak emakume beltz estatuar batek, aurkitzen zen autuseko exerlutik altsatzeko eskaerari errefuxatu zion.

    Denok ulertzen dugu ORAIN, zergatik exerleku hori emakume horrendako egoteko leku legitimoa zen (ez nahastu gero LEHEN eta ORAIN. Ziur nago jende mordoak ez zuela ulertu bere garaian).

    Estatu Legea eta Gizalegea ez dira beti gauza berdina izan iraganean, ez dira orainean, eta seguraski ez da izango etorkizunean.

    Baino gaur egun, emakumeek botoa ematen baldin badute eta tortura “ezkutatu” egin behar badute Estatu Demokratikoek… gizaki oroko nolabaiteko justiziaren intuizio bat partekatzen dulako da nire ustez.

    Intuizio hori garatu, indartu eta babesten ez duten herriak; herri dekadenteak dira nire ustez.

    ESKOLA PORROTA, HERRI PORROTA DA!

    Nik aipatu berri dudan lelo horretatik irakurtzen dut, gaur egungo gizakumeen apatia politikoa.

    Hala ere, sinisten dut Gandhi, Martin Luther, Freire eta bestelako pedagogoen lanean.

    THE PEOPLE UNITED, WILL NEVER BE DEFEATED!

    They can kill the dreamer, but they can’t kill the dream.

    PD: Argi gera bedi, ez naizel Kristau Perbetido bat. Ez nioke sekula inori bere burua Espainiar justizi auzitegitan jartzeko gomendatuko; ez behintzat etorkizun hurbilean.

    Goian Martin Luther eta Gaindhi bere ekimen politikoagatik aipatu ditut, EZ ordeaAtenasgo Sokrates edo Nazaretgo Jesus.

    Izan bedi gurekin guziekin haien izpiritu indar eta kemena.

  • Ulises zuhurra Eszila eta Karibdis munstroen artean nola, halaxe gabiltza geu ere, nonbait: batetik, orain arteko estrategia guztiak (borroka armatua barne), eta bestetik “bide politiko eta baketsu hutsak”, hots, Espainiako legeria eta izatea onartu beharra eta instituzioetan parte hartzea. Bigarren horri dagokionez, Catalunya aldera begira eta berehala jakingo dugu zein eskuzabala den Espainia “indarkeriarik ezean”. Bai eta bertako independentismoak nola egin duen bere buruaz beste bide instituzionalaren alde eginda. Beno, ekarpen gisa proposatu egingo dut Pako Aristik orain dela hilabete justu atera zuen artikulu “ezkor-abertzalea”:

    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-12-05/004/006/ezkor_abertzale_baten_gogoetak.htm