Irati Tobar: “Hezkuntza Legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar luke”

Irati Tobar: “Hezkuntza Legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar luke” – 

Irati Tobar: “Hezkuntza Legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar luke”

Hezkuntzan gaurkotasun betekoak diren hainbat gai aletu ditu Irati Tobar LABeko Irakaskuntzako arduradunak, Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan; nagusiki, Hezkuntza Legeari dagozkionak. Lege aurreproiektua hizpide hartuta, ereduari dagokionez hobetzeko asko duela nabarmendu du Tobarrek. Legeak “lurraldetasua, Euskal herriaren aitortza” jaso behar lukeela defendatu du, baita Euskal Herriak bere hezkuntza propioa eratzeko duen eskubidea ere: “Zergatik ez baliatu legea hezkuntza eskumenetan sakontzeko?”

Bestalde, LABek euskal hezkuntza zerbitzuari “publiko” abizena jarri izana ez duela ontzat jotzen berretsi du Tobarrek. Publikoak titularitate publikoa dutenak direla adierazi du, nahiz eta badiren izaera publikoa dutenak ere; ikastolak, kasurako. Halaber, “ituntze unibertsala pixkanaka mugatzeko” neurriak eskatu ditu, eta gaineratu, diru publikoa jasotzen duten ikastetxeen betekizunak “zorroztu” egin beharko liratekela, baita betekizun horiek ez betetzeak izan beharko lituzkeen ondorioak ere.

Edozein kasutan, legeak “trantsizio fase bat ahalbidetu” behar lukeela azpimarratu du Tobarrek, LABek jomugan duen sare publiko, bakar eta deszentralizaturako bidean. Bide horretan, sindikatuaren beste proposamen bat ere gogoratu du: titulartasun partekatuko ikastetxeak sortzea. Administrazio publikoak ikastetxeen titulartasunean parte hartzeak “kontrol publiko hobea” egiteko aukera ekarriko lukeela nabarmendu du.

Ereduari buruzkoak ez ezik, hezkuntzako langileen baldintzen ingurukoak ere izan ditu hizpide Tobarrek. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin erdietsitako akordioak ezarritako oinarriak gogoratu ditu, betiere, zehaztuz ondoren mahai negoziatzaile bakoitzera eraman beharko direla akordio orokor horretan jasotakoak. LABek Hezkuntza Legearen eztabaida hasi zenetik heldu dio lan baldintzen gaiari, eta horrekiko “arduraz” jokatu duela esan du: “Esaten genuen, ereduaz gain, lan baldintzetan ere emaitzak behar genituela, eta lorpenak behar genituela. Horrek ez du kentzen ereduari begira bataila batzuk ez ditugunik, izan euskalduntzeari dagokionez, eskola publikoa erdigunean jartzeari dagokionez, laikotasunari dagokionez nahiz lurraldetasunari dagokionez”.

Hemen elkarrizketa osorik

Irati Tobar: “Hezkuntza Legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar luke

Zer duzu buruan “Irati Tobar: “Hezkuntza Legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar luke””-ri buruz

  • Oso yogi. Neronek ez dut tutik ere entenditzen. Zer da transizio …..ez dakit zer. Eta ahalbidetu?