Irakurri ez dituzun 5 albiste bitxi

dude wtf
Sarean bilaka bilaka, topatutako bost albiste bitxi  uzten dizkizut jarraian. Ziurrenik irakurri gabekoak guztiak. On egin!

1- Hiru dimentsiotan inprimatutako armak urtebetean izan duten eboluzioa (Wired.com)

Eibarko armagin zaharrenek irakurriko balute! Laster edonor jaitsi eta kopiatu ahal izango du arma hiltzaile bat Internet konexio hutsarekin. Edonork inprimatu ahal izango du etxean. Harrapazank!(>>Joan albistera)

2- Zein da zure herrialdeko modako txakur arraza? (Mashable.com)

Txakur arrazak ere modaren baitan aldatzen doaz. Tendentzia dira batzuk, arraro besteak. Jakizu munduan zer txakur diren trendy albiste honetan klikatuta.(>>Joan albistera)

3- Chavez eta Castroren arteko telefono deia (Granma.cu)

Castro eta Chavezen arteko telefono deia (2002/04/14 – 07:01) jasotzen duen Fidel Castroren artikulua, Granma hedabide kubatarretik ekarrita.(>>Joan albistera)

4- Europar Batasunetik ateratzeko desiraren portzentajea herrialdez herrialde (Rue89.fr)

Europar Batasunak filia eta fobia eragiten du bertako herritarrengan. Lurraldez lurralde iritzia aldatu egiten da. Hemen duzu portzentajearen araberako mapa bat.(>>Joan albistera)

5- Mario Kart 8: Inoizko karrera onena? (TheGuardian.com)

Nork ez du inoiz joku mitiko honetara jolastu? The Guardian egunkarian azken edizioa sakon aztertu dute eta galdera bota airera: Inoizko karrera joko onena ote?(>>Joan albistera)

Bandorik gabeko gerrak ditut maite